Espainiako Estatu Liberalaren Eraikuntza (1833-1874): Gerrak, Erregealdiak eta Errepublika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

Estatua Liberala Eraikitzeko Prozesua (1833-1874)

Prozesu gatazkatsua izan zen, absolutismoaren iraupen luzeagatik eta hiru gerra zibilengatik. Hala ere, politikan estatu liberalaren oinarriak ezarri ziren, nahiz eta liberalek babes sozial falta izan. Koroak eta Armadak protagonismo handia izan zuten politikan.

1. Erregeordetzen Garaia (1833-1843)

Fernando VII.a hil ondoren, Maria Kristina erreginaorde izendatu zuten. 1834an, Martínez de la Rosa ministroak Errege Estatutua prestatu eta Mariak sinatu zuen, sistema liberal moderatura trantsizioa egiteko. Hala ere, liberalek ez zuten babes nahikorik izan.

1836an, Isabel II.aren tronua eta I. Gerra Karlista irabazteko, Mendizabalek desamortizazioa egin zuen, jaurerriak eta maiorazkoak deuseztatuz. Elizarekin harremanak hautsi eta zor publikoa murriztu zuen.

La Granjako matxinadaren ondoren, Errege Estatutua indargabetu eta 1812ko Konstituzioa jarri zen indarrean. Sufragio zentsitarioaren bidez gorteak aukeratu eta 1837ko konstituzioa egin zuten. Milizia Nazionala udalen menpe sortu eta subiranotasun nazionala eta bi ganbera ezarri zituzten.

1840ko Udalerriei buruzko legeak arazoak sortu eta Espartero izendatu zuten erregeorde berri. Liberal aurrerakoia zen eta izaera autoritarioa zuen. Liberal aurrerakoiak zatitu egin ziren, Alderdi Progresista sortuz. 1842an Bartzelonako matxinada hasi eta errepresioaren ondorioz Esparterok prestigioa galdu zuen. Pronuntziamenduak hasi ziren Isabelen adin-nagusitasuna aldarrikatuz eta 1843an Isabel II.ak koroa hartu zuen.

2. Isabel II.aren Erreinaldia (1843-1868)

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Narváezek 1845ean Udalerrien legea ezarri zuen, estatua probintziatan banatuz, gobernadore batekin eta guardia zibilarekin. 1845ean konstituzio berria onartu zen, subiranotasuna erregeek eta gorteek partekatuz, sufragio zentsitarioa eta Estatu konfesionala ezarriz. 1851ean Konkordatoa sinatu zen Elizarekin, gobernuari gotzainak aurkezteko aukera emanez eta desamortizazioa onartuz, trukean hezkuntzan garrantzi handia eta zentsuratzeko ahalmena emanez Elizari.

1848ko Zigor Kode berria eta 1845eko Hezkuntza publikoaren legea onartu ziren. Isabel Karlos VI.arekin ez ezkontzeak karlistak haserreratu eta II. Gerra Karlista piztu zuen Katalunian.

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

Vicálvaroko pronuntziamenduaren ondorioz, Isabelek agintea Esparterori eman zion. 1837ko Konstituzioaren ideia batzuk berreskuratu nahi izan ziren, baina ezin izan zen indarrean jarri, eta "non nata" izenarekin ezagutu zen. Fase honetan, demokrata eta errepublikanoak agertu ziren eta langile mugimenduaren hastapenak eman ziren.

1855ean Madozen desamortizazioak elizaren eta udalerrien ondasunak saldu zituen, industrian eta trenbidean inbertitzeko. 1855eko trenbidearen lege orokorrak trenbide sarea eraikitzeko erraztasunak eman zituen eta ondorioz, trenbide sarea azkar hedatu zen.

1856an, gobernuak Espainiako zonalde gatazkatsuak kontrolatzeko ezintasuna ikusita, O'Donnellek estatu kolpea eman eta Unión Liberala ezarri zuen, ordena publikoa berrezarri eta aurrerakoien eta moderatuen arteko adiskidetzea lortzeko helburuarekin.

1845eko konstituzioa berrezarri zen, akta gehigarriekin. Etapa honetan, Unión Liberaleko eta Alderdi Moderatuko gobernuak txandakatu ziren. Krisi ekonomikoa zegoen eta abentura kolonialetan sartu zen Espainia, Marokoko gerran, esaterako. 1866an, Ostendeko Hitzarmena sinatu zen, bi helbururekin: Isabel II.aren erreinaldiarekin amaitu eta ordena berria sortzea, Gorte konstituziogileak aukeratuz.

3. Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

1867an O'Donnell hil zen eta 1868an Narváez. Prim, Serrano eta Topetek altxamendua egin zuten Isabel II.aren aurka. Alcoleako batailaren ondorioz, Isabel II.a Frantziara erbesteratu zen. Behin-behineko gobernua osatu eta 1869ko konstituzioa onartu zen. Bertan, subiranotasun nazionala, monarkia demokratikoa, kultu askatasuna, gizonezkoen sufragio unibertsala eta biltzeko eta elkartzeko eskubidea ezarri ziren. 1868an Kubako Gerra hasi zen.

Ez zegoenez erregerik, 1870ean Espainiako Gorteek Amadeo Saboikoa aukeratu zuten errege. Amadeo I.a Espainiara iritsi aurretik Prim hil zuten, eta erregea sostengu gabe geratu zen. Azkenean, monarkiaren aurkako joerengatik, krisi ekonomikoagatik eta gerrengatik, 1873an erregeak abdikatu egin zuen.

Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten. Figueras presidenteak hainbat neurri hartu zituen: amnistia zabala, esklabotza ezeztatu eta kintak kendu. Krisi ekonomikoak eta gatazka sozialek Figuerasek dimititzea eragin zuten. Pi i Margall bigarren presidenteak errepublika demokratiko federala aldarrikatu zuen, Espainia 17 estatutan banatuz. Zenbait probintziak independentzia aldarrikatu eta Iraultza Kantonala egin zuten, aginte zentraletik askatuz. Ondorioz, Pi i Margallek dimititu eta Salmerón eta ondoren Castelar aukeratu zituzten presidente, biak ere ordena mantentzen saiatu ziren eta izaera autoritarioa erakutsi zuten. Azkenean, Lehen Errepublika amaitu zen Pavía jeneralaren estatu kolpearekin eta Seiurteko demokratikoa bukatu zen. Honek ez zuen garai berri bati hasiera eman, baina Espainiako aurrerakoientzat garai erreferente bat izan zen.

Entradas relacionadas: