Espainiako Estatu Liberala eta Errestaurazioaren Krisia (1841-1931)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 47,14 KB
UNITATEA: ESTATU LIBERALEN ERAIKUNTZA
Esparteroren Erregeordetza (1841-1843)
Esparterok 1841ean hartu zuen bere gain erregeordetza, eta joera autoritarioko kudeaketa egin zuen. Truke askeko politika aplikatzeko erabakia zela eta, protesta gogorrak sortu ziren Bartzelonan; izan ere, hango ehungintza-industriak ezin zion aurre egin atzerriko produktuen lehiari. Matxinada lehertu zen Bartzelonan, eta, hura zapaltzeko, herritarrak bonbardatu zituen Esparterok Montjuïceko gaztelutik.
Gertaera hark ospe txarra ekarri zion erregeordeari, eta haren kontra altxatu ziren moderatuak nahiz progresista disidenteak, Narváez jeneralaren buruzagitzapean. Esparterok bere kargua utzi behar izan zuen 1843an. Erreginordetzak nahiz erregeordetzak huts egin zutelarik, Elisabet II.ari adin-nagusitasuna aitortzea beste aukerarik ez zegoen, hamahiru urte besterik ez zituen arren.
Elisabet II.aren Erreginaldia (1843-1868)
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Elisabet II.a erregina adinez nagusi deklaratu zuten. Handik hilabete batzuetara, Gobernuko presidente izendatu zuten Alderdi Moderatuko buruzagi Ramón María Narváez jenerala, eta «Gaituen Gobernua» deritzona abian jarri zuen. Politikari moderatuek osatutako Gobernua zen, zeinaren xedea baitzen Estatu liberala sendotzea, betiere, oligarkia lurjabearen eta finantzen arloko oligarkiaren interesekin bat etorrita, liberalismo doktrinarioaren printzipioei jarraituz.
Estatu Liberala Sendotzea
1845eko Konstituzioa 1837koaren jarraipena izan zen, baina murrizketa handiak ekarri zituen, ez baitzituen berariaz aipatzen zenbait eskubide eta zenbait erakunde (milizia nazionala, adibidez), eta zehaztu baitzuen subiranotasuna erregeari eta Gorteei zegokiela.
Monarkak beretzat gorde zuen botere betearazlea, eta ministroak izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmena zuen, gorteak desegiteko eskumena. Gorteak bi ganberatan banatu ziren: Senatua, batetik, erregetzaren izendapenez edo karguen arabera hautetsitako kideek osatua; eta Diputatuen Kongresua, bestetik, sufragio zentsitarioz aukeratutako kideek osatua. Bestalde, katolizismoa finkatu zen Espainiako nazioaren erlijio gisa.
1846ko Hauteskunde Legearen arabera, zerga-ordaintzaileen gizonezko talde txiki bati eman zitzaizkion botoa emateko eskubidea eta hautetsi izatekoa. Hauteskunde-barruti oso txikiak eratu ziren, tokian tokiko oligarkien kontrola eta esku-hartzea erraztearren.
Politika zentralista funtsezko legeen erreforman eta Administrazio zentralaren antolaketan nabarmendu zen. Lege-berrikuntzei dagokienez, Udal Legeak ezarri zuen Gobernuak izendatuko zituela hirietako alkateak, eta 1848ko Kode Penalaren bidez, berriz, lurralde osorako lege-sistema uniformea ezarri zen.
Administrazio zentrala estatuaren oinarri bihurtzeko ahalegina egin zen. Horretarako, hainbat erakunde sortu zituzten:
- Gobernadore zibilak.
- Guardia Zibila.
- San Fernando Bankua.
- Pisu eta neurrien sistema bateratua.
Ogasunaren erreformak zerga-sistema berria ezarri zuen: oinarrizko bi zerga sortu ziren, lurren kontribuzioarena eta kontsumoen gaineko zeharkako zerga, eguneroko bizitzako produktuak zergapetzen zituena. Mendizabalen desamortizazioak eragindako urruntzea gainditzeko, Elizarekiko harremanak berrezarri ziren, 1851ko Konkordatuaren bidez.
Moderantismoa eta Oligarkia
Oligarkiak izan zuen nagusitasuna: lurjabeek, fabrikatzaile handiek eta merkataritza eta finantza arloetako goi-burgesiak osatutako taldea zen, eta hartan sartzen zen, halaber, gudarostearen parte bat. Elisabet II.aren agintaldiko hauteskunde guztiak Gobernuek moldatu zituzten eta Gobernuen hautagaiek irabazi zituzten.
1846an, Bigarren Karlistaldia hasi zen, Elisabet erregina eta karlisten erregegaia (Karlos VI.a zeritzona) ezkontzeari uko egin ondoren. Cabrera jenerala Katalunian sartu zen, karlisten matxinadek huts egin baitzuten Maestrazgon, euskal probintzietan, Nafarroan eta Gaztelako zenbait gunetan. Bigarren Karlistaldia 1849an amaitu zen.
Karlisten hautagaia erreginarekin ezkontzeko aukera baztertuta, nazioarteko diplomaziaren ahaleginen eraginez bertan behera gelditu ziren gainerako erregegai guztiak, hurrenez hurren. Borboiko etxeko kideen arteko endogamiako ezkontza bat hitzartu zuten, eta Elisabet II.a bere lehengusua eta Cádizko duke Frantzisko Asiskoarekin ezkondu zen.
Biurteko Progresista (1854-1856)
1854an, batera ekin zioten progresistek, moderatu aurreratuek eta demokratek eta, ekimen bateratu haren bidez, aldarazi egin zuten Espainiaren Gobernuaren joera politikoa. Faktore hauek bultzatu zuten aldaketa:
- Manzanaresko Manifestua, 1854ko uztailaren 7an argitaratua eta Antonio Cánovas del Castillo gazteak landua. Manifestu horretan, moderatu puritanoek eskatu zuten erreginaren inguruko presio-taldea desegitea, zergak murriztea eta hauteskunde- eta inprimatze-lege berriak onartzea.
- Uztaileko Jardunaldiak, zeinaren bidez eratu baitziren Batzorde Iraultzaileak Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan eta beste hiri batzuetan; Madrilen, esaterako, barrikadak jarri zituzten iraultzaileek.
- Vicalvarada izeneko jazarraldia, Leopoldo O'Donnellek gidatua; nahiz eta matxinoak erretiratu egin ziren, gobernuaren gudarostearekin topo egin zutelarik.
Esparteroren Gobernuak, berriro presidente izendatu baitzuten, askatasun politiko zabalagoak onartu zituen, baita hauteskunde-partaidetza zabalagoa ere; Burdinbideen Lege Orokorra onartu zuen 1855ean.
Esparteroren ministro Pascual Madozek 1855ean hasitako desamortizazioa zabalagoa izan zen Mendizabalena baino. Gainerako erlijio-komunitateen eta klero sekularraren ondasunak desamortizatu zituen, baita Estatuaren eta Udalen jabetzak ere. Estatuak aurreko desamortizazioarekin baino askoz ere diru-sarrera handiagoak lortu zituen.
Desamortizazio-prozesuak garrantzi handiko ondorioak izan zituen:
- Estatuak ondasun nazional bihurtu zuen Elizaren eta Udalen ondare amortizatua; landako eta hirietako ondasun askori eragin zien neurri hark.
- Aukera eman zuen ereiteko lursail gehiago eskuratzeko, eta horrek nekazaritza-ekoizpena igoarazi zuen.
- Ez zen sortu lurjabe txikien klaserik, eta finkatu egin zen aldez aurretik indarrean zegoen lurraren egitura. Beste eremu batzuetan, ugaritu eta handitu egin ziren latifundioak. Nekazari asko gelditu ziren Udalen larre eta basoak, berezkoen ondasunak eta lugorri zeritzen herri-lurrak erabiltzeko aukerarik gabe, eta, horren eraginez, bizirik irauteko bitarteko gutxiago zituzten.
- Hirien tankera aldatu zuen.
- Aldarazi egin zituen landa-eremuko lan-harremanak.
Progresistek 1856ko Konstituzioa prestatu zuten, baina ez zen indarrean sartu. Konstituzio hartan onartzen ziren, lehen aldiz, beste erlijio batzuk, nahiz eta estatuak gurtza katolikoari eusteko konpromisoa izan. 1856an, Esparteroren ordezko izendatu zuten O'Donnell. Ez zegoen ados Milizia Nazionalak azken berrikuntzaren bidez lortutako boterearekin, eta, hala, hura desegitea erabaki zuen.
Elisabet II.aren Erreginaldiaren Azken Fasea (1856-1868)
Unionistak eta Moderatuak
Elisabet II.aren erreginaldiaren azken etapan (1856-1868) txandaka egon ziren agintean O'Donnell buru zuen Batasun Liberala alderdia eta Alderdi Moderatua, Narváezek zuzendua.
Batasun Liberala, Manzanaresko Manifestuan inspiratua, indar politiko berri gisa antolatu zen 1858an. Militarra zen, hain zuzen, haien buruzagi nagusia, Leopoldo O'Donnell jenerala, eta indar handia izan zuen, halaber, Francisco Serrano y Domínguez jeneralak.
Europan bizi zuten hedapen-ziklo ekonomikoarekin bat etorrita, bankuen goraldia, burdinbideen inaugurazioa, atzerriko kapitalaren inbertsioak eta higiezinen espekulazioa izan ziren. 1857an, Hezkuntza Publikoko Moyano Legea onartu zen.
Oposizioa sendotu egin zen, eta Gobernuak errepresioa gogortu zuen. Emilio Castelar buruzagi errepublikanoa Madrilgo Unibertsitateko katedratik kanporatu zuten. 1866ko ekainean, Madrilgo San Gil kuarteleko sarjentuak matxinatu ziren, erregimen-aldaketa aldarrikatuz. Serrano jeneralak matxinada deuseztatu zuen, eta fusilatuta hil zituzten ekinaldi haren buruzagiak.
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
Iraultza Loriatsua eta Serranoren Erregeordetza (1868-1870)
Iraultza Loriatsua 1868ko irailean lehertu zen, Cádizen antolatutako jazarraldi militar baten bidez. Prim eta Serrano jeneralak eta Juan Bautista Topete almirantea, besteak beste, erregimenaren kontra elkartu ziren. Madril matxinatu egin zen, eta erreginak erbestera ihes egin zuen. Espainiako hiri askotan joera errepublikanoko batzordeak sortu ziren, eta haien bidez eratu zen Askatasunaren Boluntarioak taldea.
Serranoren zuzendaritzapean, behin-behineko Gobernu bat antolatu zuten unionistek eta progresistek.
Laureano Figuerola, Ogasuneko ministroak, garrantzi handiko zeregin ekonomikoa izan zuen. Pezeta Espainiako diru-unitate bihurtu zen, eta Figuerolaren 1869ko muga-zerga ezarri zen, zeinaren bidez liberalizatu baitzen salgai batzuen sarrera. Era berean, inprimatze- eta hezkuntza-askatasunak aldarrikatu zituen Gobernuak, baita biltzekoa eta elkarteak osatzekoa ere; gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean jarri zuen, eta Gorte Konstituziogileak elkartzeko deia egin zuen. Landa-eremuan, nekazari-matxinada handiak sortu ziren Iraultza Loriatsuaren berri zabaldu zenean, baina Gobernuak gudarostearen bidez zapaldu zituen.
1868ko urrian, Kubako Independentziako Lehen Gerra hasi zen. Matxinoak, Máximo Gómez eta Antonio Maceo buru zituztela, uhartearen ekialdean nagusitu ziren, eta, handik abiatuta, gerrilla-gerra egin zuten, hamar urtez, espainiarren presentziaren kontra.
1869ko urtarrileko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, talde unionista eta progresistek lortu zuten gehiengoa. Gorte haiek 1869ko Konstituzioa idatzi zuten. Espainia monarkia parlamentario modura antolatu zen, subiranotasun nazionalaren printzipioan oinarriturik, eta gizonezkoen sufragio unibertsalez hautatutako bi ganberarekin: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
1869ko ekainaren 15ean, Serrano jenerala erregeorde izendatu zuten. Gobernuko presidente eta Gerrako ministro Prim jenerala subirano bila hasi zen Europan. Zenbait ekimenen ondoren, Primek Amadeo Savoiakoa aukeratu zuen, eta hura izendatu zuten errege Gorteek, 1870eko azaroan.
Amadeo I.a Savoiakoaren Erregealdia (1871-1873)
Amadeo I.a 1871 eta 1873 bitartean izan zen Espainiako errege. Errege berria boterera iritsi zenean, 1871ko urtarrilaren hasieran, Prim hil zuten, zeina izan baitzen errege berriaren defendatzaile nagusia. Amadeo I.ak, dena den, alde izan zituen konstituzionalistak, unionistak eta beste progresista moderatu batzuk.
Aristokraziak ez zuen onartu bere goi-mailako harremanetan, eta herritarrek ere ez zuten harekin bat egin, errege atzerritarra zelako beraientzat. Arazo nagusi hauei aurre egin behar izan zien bere erregealdian:
- Karlismoaren susperraldia. Karlos VII.ak izen hori hartu eta beretzat eskatu zuen erregetza; indar handia lortu zuen Euskadin, Nafarroan, Katalunian, Maestrazgon eta Levanten, eta Hirugarren Karlistaldia antolatu zuen eskualde haietan.
- Kubako Independentzia Gerra larritzea; auzia konpontzeko zenbait ahalegin egin ziren, baina ezin izan zuten eragotzi gatazka areagotzea.
Ezegonkortasunak bultzatuta, Serranok berme konstituzionalak indargabetzeko eskatu zion, baina erregeak uko egin zion. Bere herriari zoriona emateko ahaleginean huts egin zuela oharturik, Amadeo I.ak uko egin zion tronuari, 1873ko otsailaren 11n.
Lehen Errepublika (1873-1874)
Diputatuen Kongresuak eta Senatuak Nazio Biltzarra egin, eta errepublika aldarrikatu zuten. Errepublika indarrean jarri eta berehala, Estanislao Figueras izendatu zuten botere betearazlearen buru.
Francesc Pi i Margall federalistak ordezkatu zuen, federalismoaren eta unitarismoaren aldeko indar politikoen arteko desadostasunak zirela eta. Pi i Margallen jarraitzaileek aurrea hartu eta estatu federala deklaratu zuten.
1873an presidenteak dimisioa eman zuen, liskarrei aurre egin ezinik. Nicolás Salmerónen esku gelditu zen, eta honek uko egin zion auzitegi militarrek mugimendu kantonalaren buruzagiei ezarritako heriotza-zigorrak sinatzeari, eta dimisioa eman zuen, azkenik. Emilio Castelar errepublikano unitarioak hartu zuen kargua.
Bien bitartean, karlismoa sendotu egin zen, Montejurrako Guduan lortutako garaipenari esker, Lizarra eta Eibar okupatuz. Kubako Gerran, matxinoek irmo eutsi zieten beren kokalekuei, metropoliaren zailtasunez baliatuta.
Seiurtekoaren Amaiera. Serranoren Behin-behineko Gobernua (1874)
Federalistak nagusitu ziren eta Castelarrek dimisioa eman behar izan zuen. Diputatuak Gobernu berria bozkatzen ari zirela, ordea, estatu-kolpea jo zuen Manuel Pavía jeneralak.
Kontzentrazioko gobernu bat izendatu zuten, Francisco Serrano buru, erradikalen, kontserbadoreen eta errepublikano unitarioen laguntzarekin. Serranok 1869ko Konstituzioari eta erregimen errepublikanoari eutsi zien. Kantonalismoa eta Bilboko setioa altxatzea lortu zuen.
Mugimendu bat garatu zen Elisabet II.aren seme Alfontso Borboikoaren inguruan. 1874an Arsenio Martínez Campos jeneralaren jazarraldia lehertu zen Sagunton, errestaurazio monarkikoaren alde.
UNITATEA: ERRESTAURAZIOAREN ERREGIMENA (1874-1902)
Cánovasen Sistemaren Teoria eta Errealitatea
1874ko abenduaren 1ean, Francisco Serranoren behin-behineko agintaldiaren zehaztasunik eza zela eta, Alfontso Borboikoak Sandhursteko Manifestua sinatu zuen, Cánovasek inspiratua. Berrezarpenean oinarrituriko programa politiko berri bat aurkeztu zuten, ezegonkortasun politikoa gainditzeko irtenbide gisa.
Cánovasen proiektuaren arabera, Gorteek izendatu behar zuten Alfontso XII.a subirano. Martínez Campos jeneralak jazarraldia antolatu zuen Sagunton, eta, Serranok nahiz Gudarosteak oniritzia eman ziotelarik, Alfontso gaztea errege izendatu zuten.
Cánovasen Pentsamendu Politikoa
- «Oinarrizko egiak», denek eztabaidaezintzat jo behar zituztenak, Espainiako historiaren parte ziren heinean: monarkia zilegia, askatasuna, jabetza pribatua eta Espainiaren batasuna.
- Bigarren mailako auziak, hala nola sufragio mota edo gizabanakoaren eskubideen definizioa, aldagarriak ziren.
- Dinamika politiko itxi bat ezartzea, «oinarrizko egiez» kanpoko guztiari buruz, baina nolabaiteko desadostasunak onartuz bigarren mailako auziei buruzko eguneroko politikan.
- Ekimen politikoan konpromiso eraikitzailea onartzea. Cánovasek formulatutako konpromiso horrek itunen joko politikoa eskatzen zuen.
1876ko Konstituzioa
1845ekoa baino aurreratuagoa eta 1869koa baino kontserbadoreagoa. Hauek ziren Konstituzio haren ezaugarri nagusiak:
- Subiranotasuna Gorteek zuten, erregearekin batera.
- Monarkak eskumen zabalak zituen.
- Bi ganberako Gorteak. Diputatuen Kongresua sufragio zentsitarioz. Senatuan, berezko eskubidez senatari zirenek, Koroak izendatutako bizi arteko senatariek eta Estatuko korporazio eta zerga-ordaintzaile handiek aukeratutako senatariek parte hartzen zuten.
- Oinarrizko eskubideei dagokienez, legeen arabera erregulatu ziren eskubide gehienak.
- Erlijio katolikoa.
- Justizia-administrazioa edo udal- eta probintzia-bizitzaren artikulazioa.
Alderdi Politikoak eta Sistemaren Dinamika
Alderdi Dinastikoak
Alderdi Liberal Kontserbadorea Cánovas del Castillo izan zuen buru. Harreman estua zuen Elisabeten garaiko moderantismoarekin eta zentroko politika-joerekin. Hain zuzen ere, Batasun Liberaleko militantea izan zen Cánovas. Eskuin monarkikoaren ordezkaria izan zen alderdi hura, eta Cánovas bera izan zen joera hartako agintari adierazgarriena.
Alderdi Liberal Fusionista Práxedes Mateo Sagastak gidatu zuen, eta Cánovasen kontrako oposizioaren aitzindaria izan zen. Haren kide gehienek garai bateko suhartasun aurrerazalea galdua zuten arren, erregimenak onartutako ezkerraren ordezkari izan ziren, eta, haien Gobernu-aldietan, elkartzeko eskubidea aitortzeko legea edo gizonezkoen sufragio unibertsalarena onartu ziren, esate baterako.
Txandakatze-sistemaren Dinamika: Alderdi Kontserbadorearen eta Alderdi Liberalaren Artean
Kontserbadoreak eta liberalak hurrenez hurren egon ziren boterean, bake bidez elkarri txanda emanez, legebiltzarreko gehiengoa eta Gobernuko presidentetza bien artean monopolizatuta zutelarik. Horretarako, «txanda» edo «txandakatze» zeritzonaren arauei jarraitu zieten.
Txandakatzea ahalbidetzeko, ordea, ezinbesteko tresna izan zen hauteskunde-iruzurra. Iruzurrezko hauteskundeei esker, gainera, funtzionamendu demokratikoz mozorrotu ahal izan zuten sistema.
Erregimenaren Kontrako Oposizioa
Karlismoa
Karlismoa gainbehera etorri zen. Seiurteko Demokratikoan, Vatikanoaren eta aukera liberal oro arbuiatzen zuen katolizismo integristaren babesa izan zuen.
Errepublikanismoa
Errepublikanoak zenbait alderdi txikitan zatitu ziren: posibilistak, Emilio Castelar buru zutenak; Batasun Errepublikanoa, Nicolás Salmerónek gidatua; Alderdi Errepublikano Erradikala, Manuel Ruiz Zorrillaren buruzagitzapekoa; eta Alderdi Errepublikano Federala, Francesc Pi i Margalena.
Langile Mugimendua
Politikariek gizarte-auziarekiko erabateko axolagabekeria izan zuten hasieratik. Erregimenak liberalismo ekonomikoaren printzipioei jarraitzen zien, eta esku-hartze oro arbuiatzen zuen.
Errestaurazioak legez kanpoko jo zituen langile-elkarteak, harik eta, 1881ean, Sagastaren Gobernuak aliantzak onartu eta elkartzeko eskubidea indarrean jarri zuen arte. 1887an, langile-elkarteak legeztatu ziren Elkarteen Legearen bidez.
Anarkismoa
Anarkismoak nagusitasun handia lortu zuen, zenbakizkoa nahiz soziala, sozialismoarekin alderatuta. Katalunia eta Andaluzia zituen gune nagusiak. 1881ean, Espainiako anarkistek biltzarra egin zuten Bartzelonan. Orduan sortu zen Espainiako Lurraldeko Langile Federazioa, eta legebiltzarraren politika eta alderdien existentzia arbuiatu zituen, baita langile-alderdiena ere.
Anarkismoak ekintza-metodo zenbait erabili zituen, hala nola:
- Indarkeria-ekintzak.
- Etxaldeak eta herriak okupatzea.
- Greba eta sabotajea.
- Proiektu pedagogikoak
Sozialismoa
1879an, Espainiako Langile Alderdi Sozialista sortu zen; hura izan zen Langileen Nazioarteko Elkartearen gomendioei jarraituz Espainian sortutako lehen langile-alderdia. Programa marxista zuen. Pablo Iglesias tipografoa izan zen alderdiaren sortzailea, eta Jaime Vera medikua, ideologoa.
PSOE 1888an antolatu zen; orduan egin zuen lehen biltzarra, Bartzelonan. Masa-alderdiaren ereduari jarraituz eratu zen; alderdi deszentralizatua zen, egitura demokratikoa zuen eta oinarriek onartutako erabakiak betetzeko diziplinari jarraitzen zion. Biltzar hartan bertan, Langileen Batasun Orokorra sortu zen, PSOEren inguruko sindikatu sozialista, baina harekiko independentea.
1890ean, gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean sartu zelarik, PSOE hauteskundeetan parte hartzen hasi zen.
Nazionalismoak eta Erregionalismoak
Kataluniako nazionalismoaren jatorria Erromantizismoari eta Renaixença-ri loturik XIX. mendearen lehen hamarraldietan zabaldutako kultura-adierazpenak izan ziren; Renaixença-k katalanaren erabilera sustatu zuen eta kultura eta historia katalana berreskuratzeko lanean jardun zuen. Biltzar Katalanistaren bidez garatu zen (1880).
1882an, Centre Catalá sortu zen. Zentro hark Memorial de Greuges aurkeztu zion Alfontso XII.ari, zeinetan arbuiatzen zuten Gobernuak abian jarritako truke askeko politika eta Kataluniako zuzenbide zibil tradizionalari Kode Zibilaren proiektuak ezartzen zizkion mugak; katalanaren erabilera aldarrikatu zuten.
Unió Catalanista taldeak, 1891n sortua, Manresako Oinarriak deritzenak prestatu zituen. Oinarri haietan, autonomia eta erakunde katalan tradizionalak berriro indarrean jartzea proposatu zuten.
Euskal nazionalismoa, bestalde, foruen abolizioaren kontrako erreakzio gisa sortu zen. Abertzaleen ustez, liberalismoak euskal ikur historikoei erasotzen zien (foruei); hark zekarren industria-garapen ikusgarriak oldeka erakarriko zituen etorkinak eta goitik behera aldaraziko zituen lurraldearen nekazaritza-egiturak, herriaren nortasunaren kalterako. Sabino Arana Goirik antolatu zuen hasierako euskal nazionalismoa, Eusko Alderdi Jeltzalea sortuta (1895). Galizian ere izan ziren talde erregionalista batzuk. Era berean, gune erregionalistak nabarmendu ziren Aragoi, Valentzia, Asturias eta Andaluzian.
Errestaurazioaren Lorpenak eta Okerrak
Dinamika Politikoa. Kontserbadoreak eta Liberalak
Txandakatze sistemaren baitan, bi etapa bereizi ziren XIX. mendearen amaierara bitartean, Alfontso XII.aren heriotzak bereiziak. Lehen etapan, Cánovasen Gobernu kontserbadoreak nagusitu ziren, eta erregimena sendotzea izan zen ezaugarri nagusia, honako gertaera hauei esker:
Gizartearen neke politikoa.
Egoera ekonomiko mesedegarria.
Bakea ezartzeko ekinaldien arrakasta.
Alfontso XII.aren ospea.
Bigarren etapa erregearen heriotzarekin hasi zen. Maria Kristina, erregearen bigarren emaztea eta esperientzia politikorik gabea, erreginorde bihurtu zen. Egoera zail horretan, Cánovasek Sagastari utzi zion Gobernuburutza, Pardoko Itunaren bidez; eta aurrez ere bien arteko txandakatzea izan bazen ere
ERRESTAURAZIOAREN ARAZOAK: HAUTESKUNDE IRUZURRA ETA JAUNTXOKERIA
Errestaurazioaren ahultasuna agerian utzi zuen lehen arazoa hauteskunde iruzurra izan zen. Hauteskundeetako iruzurren artean, bereziki aipatzekoa izan zen eman gabeko botoak zenbatzea edo emandako boto batzuk ez zenbatzea; gaztelaniaz, pucherazo zeritzon, eta, hain zuzen ere, izen hori erabiltzen da, gaur egun, hauteskunde emaitzak aldatzeko orotariko iruzurrak izendatzeko. Hauteskunde iruzur sistematikoaren bidez, Gobernuak beti lortzen zuen beharrezko gehiengoa. Urte haietako kontsulta guztiak, beraz, agintean zegoen alderdiak irabazi zituen. Cánovasen erregimena alderantzizko demokrazia moduko bat zen: Gobernuak hauteskunde bidez aukeratu ordez, Gobernuek erabakitzen zuten legebiltzarraren osaera, hauteskundeak manipulatuz.
Bestalde, Errestaurazioko hauteskunde iruzurretan, funtsezko tresna izan zen jauntxokeria. Jauntxoa edo oligarka, handikia eta bere hauteskunde barrutian eragin handia zuena, Gobernuaren hautagai zerrenda prestatzeaz arduratzen zen agintari nazionalekin eta bere probintziako gobernadore zibilarekin ados jarrita.
Jauntxokeriak eragotzi egin zuen 1876ko Konstituzioak proposatzen zuen eredu liberala sendotzea. Gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean jarri arren, politika ofizialetik urrundu ziren herritarrak, eta politikari batzuek, zintzoagoak izanik, erregimenaren kontrako oposizioarekin bat egin zuten.
INPERIO KOLONIALAREN AMAIERA ETA 98a
KUBAKO MATXINADA
1895eko otsailaren 24an, Baireko Oihua gertatu zen Santiago de Cuban hasi zen matxinada, uhartearen ekialdean, eta berehala zabaldu zen mendebalerantz. José Martí izan zen iraultzaren buruzagi nagusia eta ideologo zibila, eta Máximo Gómezek eta Antonio Maceok izan zuten buruzagitza militarra. 1853an, Biltzar Konstituziogilea egin zen, eta Salvador Betancourt lehendakari izendatu eta Konstituzio demokratiko bat jarri zuen indarrean.
Espainiako Gobernuak eginahalak eta bi egin zituen Kubako auziari amaiera emateko. Lehenik, negoziatzaile bat bidali zuen uhartera, Arsenio Martínez Campos jenerala, baina huts egin zuen. Gero, Valeriano Weyler kementsua bidali zuten, soldadu eta baliabide ugariz lagunduta. Weylerrek errepresio izugarria ezarri zuen baina horrek areagotu egin zuen erresistentzia.
Gerra ez zen erosoa izan espainiar soldaduentzat, oihanean jardun baitzuten, manigua deritzonean, eremu hura ezin hobeto ezagutzen zuten indarren kontra. Hornigairik eta bitartekorik eza eta gaixotasun tropikalak zirela eta, baja asko izan zituzten espainiarrek. Bestalde, Estatu Batuen esku-hartzea gero eta nabariagoa zen. Cánovas hil ondoren, Sagastaren Gobernu berriak kargutik kendu zuen Weyler, eta Ramón Blanvo jarri zuen haren tokian; era berean, autonomia eskaini zien berriro kubatarrei, baina alferrik izan zen. Kubatar independentistek emantzipazioa nahi zuten.
HISPANIAR-IPARRAMERIKA GERRA
William McKinley lehendakari errepublikanoak Kuba erosteko eskaintza egin zuen; 300 milioi dolar eskaini zituen, baina Espainiak uko egin zion proposamen hari. Washingtoneko gobernua independentisten alde agertu zen, eta armak bidali zizkien, gerora uhartea menderatzeko bidea bermatuko ziolakoan.
1898ko otsailean Maineren leherketa gertatu zen; Habanan ainguratutako iparramerikar korazatu bat zen Maine. Washingtonek ultimatuma eman zion espainiar Gobernuari, Kuba libre utz zezan. Aukera bikaina ikusi zuen Espainiaren handitasuna erakusteko, Estatu Batuak gutxietsita, nazio gaztea zela eta
Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gatazkan, porrot egin zuten espainiarrek. 1898ko abenduaren 10ean, Parisko Bakea sinatu zen. Eta Espainiak Ameriketako eta Ozeano Bareko itsasoz haraindiko jabetzak galdu zituen.
PORROTAREN ONDORIOAK
Kubako Gerraren ondorioak lurralde galera baino sakonagoak izan ziren:
Ikuspegi politikotik, aginteko taldeei; beren jarrera aldatzen saiatu ziren, eta neurriak proposatu zituzten, herrialdea porrot hark agerian utzitako egoerari egokitzeko.
Ikuspegi militarretik, agerian gelditu zen gudarosteak ez zuela ahalmen nahikorik, barne arazo larriak baitzituen. Buruzagi gehiegi zeuden, eta kinten sistema* bidegabe bat erabiltzen zuten soldaduak biltzeko.
Ikuspegi ekonomikotik, kolonien galerarekin batera, Espainiako manufakturek merkatu handiena ere galdu zuten espainiar kapital handiak berriro erakartzeko balio izan zuen.
11.UNITATEA →ERRESTAURAZIOAREN KRISIA
ALFONTSO XIII.aren ERREGEALDI KONSTITUZIONALA
ALDERDI DINASTIKOEN KRISIA
Alfontso XIII.aren erregealdiko lehen urteetan, politika erregenerazionista eta gizarte erreformismoa bultzatu zituen Estatuak. Aurrerago, Antonio Maura kontserbadorea izan zen Gobernuko presidentea, zenbait alditan. Errebisionismoaren aldekoa zen eta jauntxokeriaren eta hauteskunde iruzurraren kontra borrokatu zen.
Mauraren aginteak Bartzelonako Aste Tragikoaren ondoren porrot egin zuen (1909). Gertaera haietan, tentsio handiko giroa sortu zen Kataluniako hiriburuan, gizarte egoera larria eta bertako langileen eta nazionalisten aldarrikapenak zirela eta.
BARTZELONAKO ASTE TRAGIKOA: Aste Tragikoa 1909an gertatu zen, Bartzelonan. Abiapuntua greba orokor bat izan zen, izaera antimilitarista eta antiklerikalekoa, baina greba gisa hasi zena matxinada bihurtu zen. Hainbat joeratako langileek antolatu zuten greba (anarkistek, sozialistek eta errepublikano erradikalek). Erreserbistak Marokora eramateko mobilizatu izanaren kontra protesta egin zuten grebalariek. Hain zuzen ere, erreserbistek dagoeneko egina zuten soldadutza, baina diru truk soldadutza egitetik libratzen ziren gazteen tokiak betetzeko bildu zituzten.
Alderdi Liberalean, Mateo Sagastaren heriotzaren ondoren, buruzagi berriek zalantza egin zuten ezkerreko taldeengana hurbildu edo sistema tradizionalari lotuta jarraitu. José Canalejasek Ministro Kontseiluaren lehendakaritza eskuratu zuenean.
«Giltzarrapoaren Legea» deritzona, 1910ekoa, zeinaren bidez ezarri zen Espainian erlijio ordena berriak finkatzeko debekua.
Soldadua Biltzeko Legea, zeinaren bidez deuseztatu zen kinten sistema eta ezarri nahitaezko soldadutza.
Kontsumoen gaineko zerga deuseztatzea. Zeharkako zerga zen; herrien sarreran kobratzen zen, eta, oinarrizko salgaiak zergapetzen zituenez, oso ospe txarra zuen.
Emakumeen gaueko lana debekatzea.
Meategietako lana arautzea.
ERREPUBLIKANOAK, SOZIALISTAK ETA ANARKISTAK
Erregimenaren kontrako oposizioan, errepublikanoena izan zen nagusi.
Alderdi Errepublikano Erradikala, zeinaren buru zen Alejandro Lerroux, monarkia deuseztatzeko matxinada ekimenak antolatzearen aldekoa.
Alderdi Erreformista, Melquiades Álvarez buru zuena. Irakaskuntzako Erakunde Askearen eta zenbait intelektualen babesa izan zuen.
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista alderdiak (Partido Socialista Obrero Español, PSOE). PSOEko presidente Pablo Iglesias hautatu zuten Kongresurako: lehen diputatu sozialista izan zen. Langileen Batasun Orokorra (Unión General de Trabajadores, UGT) sindikatuko afiliazioak nabarmen egin zuen gora.
Espainiako Alderdi Komunista, PSOE alderdiko disidente talde baten ekimenez, ez baitzeuden ados Alderdi Sozialistaren biltzarrak Hirugarren Internazionalean sartzeari uko egiteko erabakia hartu izanarekin.
Lanaren Konfederazio Nazionala sindikatu anarkista (Confederación Nacional del Trabajo, CNT)
ERREGIONALISMOAK ETA NAZIONALISMOAK
Katalunian, burgesia industrial eta komertzialak kolpe latza jasan zuen Ameriketako azken koloniak desagertzearen ondorioz, kolonia haiek baitziren bere produktuen merkatu nagusiak. Egoera horrek bultzatuta, nazionalismotik eta erregenerazionismotik gero eta hurbilagoko jarrera hartu zuen burgesia hark. Lliga Regionalista sortu zen, Enric Prat de la Riba eta Francesc Cambóren zuzendaritzapean, eta Kataluniaren autonomia aldarrikatu zuen. Kataluniako Mankomunitatean Prat de la Riba zen presidentea.
Euskal nazionalismoak: Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ). Eusko Langile Alkartasuna (Solidadidad de Obreros Vascos; gaur egun, ELA-STV).
Galizian: Organización Republicana Gallega Autónoma (ORGA) alderdi erregionalista eta progresistaren eskutik.
MAROKOKO GERRA
1898ko porrotaren ondoren, Espainiak jarduera koloniala bideratu zuen herrialde hartan, garai bateko ospea berreskuratzeko eta Rifteko mea baliabideak ustiatzeko, marokoar herritarrak «zibilizatzeko» aitzakiapean.
1906an, Algecirasko Biltzarrean, adostu zuten Marokoko zortzi portu nazioarteko merkataritzari irekitzea eta frantses-espainiar polizia bat eratzea. Era berean, Marokon istilurik gertatuz gero Espainiak eta Frantziak militarki esku hartzeko eskubidea zutela ezarri zuten.
Marokoko Gerra 1909an hasi zen, Melillatik hurbil. Hain zuzen ere, Rifteko talde armatuek eraso egin zieten Rifteko meatzeak ustiatzeko Espainiako enpresak eraikitzen ari ziren burdinbide instalazioei. Istilu haien artean, oihartzun handia izan zuen Barranco del Loboko hondamena han izandako hildakoen kopuru handiak asaldura larria eragin zuen Espainiako iritzi publikoan. Hurrengo urteetan, baretuz joan zen egoera, baina kabiletako buruzagien arteko zatiketari esker, ekintza militarrei esker baino gehiago. 1912an, Frantziaren eta Espainiaren babesletzetan banatu zuten Maroko. Tangerreko hiria Espainiaren eremutik kanpo gelditu zen.
1921eko uztailean, Abd el Krim Rifteko buruzagiak kabilak elkartu zituen berriro, eta matxinada zabaldu zen. Manuel Fernández Silvestre. Annualgo hondamena. 12.000 espainiar hil ziren borroka hartan. Dámaso Berenguer jeneralaren kontraerasoak Melillaren gaineko setioa arindu zuen.
Annualgo hondamena zela eta, ordea, haserre handia sortu zen espainiarren artean. Azkenean, Picasso txostenak agerian utzi zituen buruzagi militar afrikanisten ezintasun agerikoa eta Gobernuaren arduragabekeria eta jende asko agertu zen Marokotik irtetearen alde.
1917ko KRISIA
1917an, Alfontso XIII.aren erregealdiko krisi latzena lehertu zen, zenbait arrazoik bat egin zutelarik:
Lehen Mundu Gerraren amaierak larriagotu egin zituen zailtasun ekonomiko eta sozialak.
Eduardo Dato kontserbadorearen politikarekin haserre zegoen parlamentari talde batek protesta egin zuen, Datok Diputatuen Kongresua irekitzen ez zuelako salbuespen egoera.
Gudarostean sortutako arazoak. Afrikanistek ETA Espainiako lurraldeko militarrek. Egoera horrek bultzatuta, penintsulako ofizialek Defentsa Batzordeak sortu zituzten: gudarosteko maila igoerak beraiek kontrolpean izatea.
Cambó katalanistak Parlamentarien Biltzarra antolatu zuen Bartzelonan, 1917ko uztailean. Liberalek, erregionalistek, errepublikanoek eta sozialistek parte hartu zuten biltzar hartan. Parlamentarien arteko desadostasunak eta Gobernuaren ekintza zirela eta, desegin egin zen Biltzarra. UGTk eta CNTk, Espainiako historiako lehen greba orokorra antolatu zuten. Langile protestak.
PRIMO DE RIVERAREN DIKATURA
ESTATU KOLPEA ETA DIREKTORIO MILITARRA
Miguel Primo de Riverak manifestu bat eman zuen argitara, zeinetan proposatu baitzuen Direktorio militarra eratzea, Aberria salbatzeko eta politikaren profesionaletatik askatzeko.
Direktorio militarra osatu zen horrela —militar soilez osatutako Gobernua—. Primo de Rivera zen haren buru. Gerra egoera. Primo de Riverak nahasmena sortu zuen. Izan ere, itxuraz, erregenerazionismoaren ildoko helburuak planteatzen zituen, Errestaurazioko «politika zaharra» deuseztatzea proposatzen baitzuen.
BARNE ARAZOAK
Ordena publikoari dagokionez, Primo de Riverak komunistak eta anarkistak jazarri zituen, batik bat, eta sindikatuetako pistoladunen eta ugazaba elkarteen zerbitzukoen indarkeria eten zuen.
Jauntxokeriari eta bizitza publikoa moralizatzeari dagokionez, Direktorioak agintetik kendu zituen tokiko agintari guztiak eta, hilabete gutxiren buruan, udal Estatutuak eta probintzia Estatutuak landu ziren.
DIREKTORIO ZIBILA
Primo de Riverak Aberriaren Batasuna (Unión Patriótica) alderdia sortu zuen. Direktorioaren kontra agertu ziren, aldiz, politikari liberal zaharrak, anarkistak, komunistak, nazionalistak, errepublikanoak eta hainbat intelektual, hala nola Miguel de Unamuno eta Vicente Blasco Ibáñez.
1925an, Direktorio zibila ezarri zuen militarraren ordez. Direktorio zibilaren asmoa diktadura instituzionalizatzea eta betikotzea zen.
Arlo politikoan, Kontsultarako Batzorde Nazionalaren sorrera iragarri zuen. Batzorde hark Konstituzio proiektu bat landu zuen, baina proiektuak ez zuen aurrera egin.
Arlo sozialean, sindikatu askatasuna aitortzen zuen. Batzorde Paritarioak sortu ziren langile eta ugazaba kopuru berak osatutako batzordeak.
Nazioarteko merkatuetan lortutako likideziari esker, estatuko monopolioak sortzekoa, zenbait sektore handi nazionalizatu ziren. Hobera egin zuten espainiarren bizi baldintzak.
Diktaduraren lorpenak gorabehera, Primo de Riveraren kontrako oposizioa sendotuz joan zen. 1926ko ekainaren 24an, Estatu kolpe bat eman zuten politikari eta militar liberalek —«sanjuanada» deritzona—, baina ez zuen aurrera egin.
intelektualak eta errepublikano berriak sendotu egin ziren azken urteetan, eta Aliantza Errepublikanoa osatu zuten. CNT indartzen hasi zen, Iberiar Federazio Anarkista sortu zuten (FAI), ekintza biolentoak egitearen aldekoa. Sozialismoak eten egin zuen erregimenarekiko lankidetza, PSOEk eta UGT ere.
New Yorkeko burtsak hondoa jo zuelarik 1929ko urrian, bat-batean eten ziren Estatu Batuen kredituak, eta Espainiaren finantza egoera gainbehera etorri zen. Dimisioa eman zuen Calvo Sotelok, zeina izan baitzen Direktorioko garapen ekonomikoaren sustatzailea, eta areagotu egin zen erregimenaren kontrako oposizio politikoa. 1930eko urtarrilaren 30ean, Miguel Primo de Riverak dimisioa eman zuen.
DIKTABLANDA
Alfontso XIII.ak bere begiko militar bat aukeratu zuen Kontseiluko presidente, Dámaso Berenguer jenerala, eta pixkanaka normaltasun konstituzionala berreskuratzeko agindua eman zion. Berenguerren Gobernuak. Politikari monarkiko batzuk —hala nola Niceto Alcalá-Zamora eta Miguel Maura y Gamazo— errepublikaren alde agertu ziren; horren erakusgarri, 1930eko abuztuaren 17an Donostiako Ituna sinatu zuten.
Jakako soldaduak matxinatu ziren; batzorde errepublikanoaren asmoei aurrea hartu zien matxinada hark. Matxinadak huts egin zuen, gerra kontseilu sumarisimo batean zigortu, eta fusilatu egin zituzten. 1931an, Berenguerrek legegintza hauteskundeak iragarri zituen, baina alderdi politikoek, uko egin zioten deialdi hartan parte hartzeari. Hori ikusirik, dimisioa eman zuen Berenguerrek.
MONARKIAREN GAINBEHERA
Alfontso XIII.ak kontzentrazioko gobernua* eratu zuen; Juan Bautista Aznar almiranteak zuzendu zuen. 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetarako kanpaina oso bizia izan zen; bi hauteskunde talde nagusi aritu ziren nor baino nor: monarkikoa, batetik, eta errepublikano-sozialista, bestetik. Hauteskunde haien emaitzen arabera, talde monarkikoak lortu zuen garaipena, itxuraz.
Baina, hiri nagusietan, errepublikano-sozialistek lortu zuten zinegotzi gehiago, eta boto gehiago behar ziren horietan zinegotziak ateratzeko; horrez gainera, askatasun handiagoz ematen zuen botoa jendeak hirietan. Emaitza haiek, beraz, Errepublikaren sostenguaren adierazgarriak izan ziren.
Ordu gutxian, kalera atera ziren herritarrak Espainiako toki askotan, errepublikazaletasunaren bat-bateko adierazpen modura. Alfontso XIII.ak erbestera ihes egin zuen.