Espainiako Erliebearen Oinarrizko Mapa eta Geologia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,15 KB
Espainiako Erliebearen Oinarrizko Mapa
Mapa honek iturri kartografikoak dauzka. Oinarrizko motakoa da, bere egitura sinplea baita. Espainiako haitzek irudikatzen dute eremu silizeoa, kareharrizkoa, buztintsua eta sumendi jatorrizkoa.
Aro Geografikoak
Hainbat aro geografiko daude:
- Aro Arkaikoa: Itsasotik mendi zerrenda okertu bat da, eta bere materiala arbela edo gneisa da.
- Aro Paleozoikoa: Mendikate hertzinikoak sortu ziren. Bere materiala silizeoa, granitoa, arbela eta kuartzita dira.
- Aro Sekundarioa: Atsedenaldi bat izan zen, baita higadura eta sedimentazioa ere. Kareharriak eta margak izan ziren nagusi materialean.
- Aro Tertziarioa: Alpetar orogenesian gertatu zen eta sakonune alpetarrak sortu ziren.
- Aro Kuaternarioa: Glaziazioak eta ibai-terrak sortu ziren.
Eremu Geologikoak eta Haien Ezaugarriak
Inguru Silizeoa
Kantauriar-aurreko aroko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute. Inguru honetako harri nagusia granitoa da. Harri hau hainbat modutan alda daiteke, erliebe granitikoaren motak sortzeko ahalmena du:
- Aldaketa kimikoa: Granitoa kimikoki eta sakon aldatzen da, uraren eraginez. Kristalak deskonposatu egiten dira eta hare horixka arre bihurtzen da.
- Aldaketa mekanikoa: Granitoa harriaren arrailduen edo hausturen eraginez aldatzen da. Altitudearen arabera forma desberdinak sortzen dira:
- Goi mendian: Ura harrien haustuetatik iragazten da eta izoztean, bolumena handitu eta harriak apurtzen ditu. Horren ondorioz, harritzen zatiak aurkitzen ditugu mendien oinean.
- Inguru ez hain garaietan: Formak hausturen kokapenaren araberakoak dira. Arrailduak lurrazalarekin paraleloak badira, granitoa ezkatatu egiten da.
Kareharrizko Ingurua (Erliebe Karstikoa)
Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek sortzen dute. Erliebe konplexua, erliebe karstikoa, sortzen du. Hauek dira forma tipikoak:
- Lapiazak: Trena zorrotzek banandutako ildoak dira.
- Zintzurrak: Haran estu eta sakonak dira, ibaiek sortutako isurialdez inguratuta.
- Poljeak: Sakonune luzangak dira, ibaiek haran bat irekiz sortuak.
- Dolinak: Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbi handiak dira.
- Kobazuloak: Hemen estalaktitak eta estalajmitak sortzen dira.
- Leizeak: Lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.
Inguru Buztintsua
Bi erliebe mota sortzen dira:
- Kasu batzuetan, ibaiek haranak zabaltzen dituzte eta horiek egitura horizontalak banantzen dituzte. Aldi lehor eta bero luzeak eta euri labur eta uhar izaerakoak txandakatzen dituzten inguruetan gertatzen da.
- Higadura diferentzialak sortutako erliebean hainbat erako erliebeak sortzen dira:
- Estratuak horizontalak direnean, paramoak tontor horizontalarekin.
- Estratuak apur bat inklinatuta daudenean, aldapak sortzen dira.
- Estratuak tolestuta daudenean, erliebe jurasikoak sortzen dira.
Erliebe Bolkanikoa (Kanariar Artxipelagoa)
Kanariar artxipelagoen erliebe mota nagusiak hauek dira:
- Kono bolkanikoak
- Galdarak
- Malpaizak
- Dikeak
- Trokak
- Labar handiak
- Hondartzak
Ondorioak eta Baliabideak
Ondorioz, Espainiako erliebe kontinentalak baliabideak ematen ditu eta hau gizakien jarduera batzuekin lotuta dago:
- Nekazaritza: Ezarpenetan eragina du, baina baldintza hobeak eskatzen ditu.
- Baliabide mineral eta energetikoak: Aintzinatasun geologikoaren arabera aldatzen dira.
- Komunikabideak: Eragina du eta kostu handiagoak izan ohi dira.
- Turismoa: Erliebearen berezitasunak erakargarri turistikoa izan daitezke bere formazioak eta egitura direla eta.