Espainiako Erliebea: Unitate Morfoestrukturalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Espainiako Erliebe Unitateen Sintesia

3.1 Espainiako ezaugarri geografiko nagusiak

  • 506.000 km² (gehiena Iberiar penintsulan).
  • Kanariar Uharteak Atlantikoan (8 uharte).
  • Balear Uharteak Mediterraneoan (5 uharte).
  • Melilla eta Ceuta Afrikako kontinentean.

3.2 Espainiako erliebe unitate morfoestruktural nagusiak

Iberiar Goilautada edo Meseta

Aro primarioan agertu zen (Hesperiar mendigunea suntsituz). Aro tertziarioan guztiz suntsitu zen.

  • Antzinako zokalo paleozoikoa: Eremurik zaharrena. Materialak suntsitu eta material paleozoikoa ageri da. Penelautada nagusia. Ibai arroila sakonak.
  • Goilautadaren barrualdeko mendilerroak: Sistema Zentrala eta Toledoko Mendiak. Erdialdeko Sistemak goilautada banatzen du. Toledoko Mendikateak Hego Meseta banatzen du.
  • Goilautadaren barrualdeko arro sedimentarioak: Aro tertziarioko sedimentuekin sakonuneak bete.

Goilautadaren hegal menditsuak

Goilautada inguratzen duten mendiak.

  • Galizia-Leongo Mendigunea: Aro tertziarioan. Material paleozoikoz osatuta. Altuera txiki eta biribilduak.
  • Kantauriar Mendikatea (Mendebaldea eta Ekialdea): Mendebaldea Aro tertziarioan eta material paleozoikoz. Ekialdea Aro sekundarioko sedimentuak eta tertziarioan pilatuz.
  • Iberiar Sistema: Aro sekundarioko materialak. Aro tertziarioan tolestu zen. Kareharrizko material ugari.
  • Sierra Morena: Eskailera maila. Mendikate Betikoak sortzerakoan. Material paleozoikoak pilatuz.

Iberiar Goilautadaren Kanpoaldeko Sakonuneak

  • Ebro ibaiaren sakonunea: Alboko mendiak sortu eta itxi zuten.
  • Guadalquivir ibaiaren sakonunea: Lehen itsasora zabalik zegoen, gero albufera eta ondoren sakonune bihurtu zen.

Iberiar Goilautadaren Kanpoaldeko Mendikateak

  • Pirinioak:
    • Inguru axiala: Erliebe malkartsua, inguru garaiena.
    • Aurrepirinioak: Axialaren hegoaldean, baxuak.
    • Barrualdeko sakonunea: Goiko biak banatzen ditu.
  • Euskal Mendiak: Aurrepirinioen luzapena. Aro tertziarioan sortuak. Altuera gutxikoak.
  • Kataluniako Kostaldeko Mendiak: Pirinioen jarraipena.
  • Mendikate Betikoak: Penintsulako mendi garaienak. Bi sistemaz eta sakonune batez osatuta.
    • Mendikate Penibetikoa: Kostalde osoa zeharkatzen du. Sierra Nevada.
    • Mendikate Subbetikoa: Sedimentuen pilaketa.
    • Sakonune Intrabetikoa: Sedimentuz beteta. Badlands erliebea.

3.3 Iberiar Penintsulako kostaldeko erliebea

Atlantikoko Kosta

  • Kantauri Itsasoko Kosta: Nahiko zuzena. Itsasadar estuak. Itsaslabar ugari.
  • Galiziako Kosta: Erliebe malkartsua. Faila ugari. Itsasadar ugari.
  • Andaluziako Kosta: Golko handiak. Dunak ditu.

Mediterraneoko Kosta

  • Kosta Penibetikoa: Nahiko zuzena. Almeriako Golkoa.
  • Levanteko Kosta: Hondartza handi eta zabalak. Albuferak.
  • Kataluniako Kosta: Lurmutur eta golko ugari.

Uhartedietako Erliebea

  • Balear Uharteak: Lurmutur handiak. Hondartza handiak.
  • Kanariar Uharteak: Sumendi izaera. Magma bolkanikoz osatuta.

Entradas relacionadas: