Espainiako Ekonomia XX. Mendearen Hasieran
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
XX. mendearen hasieran, Espainiar ekonomiako merkatal balantzan esportazioa (lehengaiak eta nekazaritza produktuak) %44 zen, eta inportazioa (ehungintza, siderurgiarako lehengaiak, industria arina eta siderurgikoa) %37. Esportazioari esker inportazioaren zati garrantzitsu bat ordaintzen zen. Inportazioan eskuhartze indartsua zegoen, eta gero eta muga-sari protekzionistagoak ezartzen ziren.
Aldaketa Teknikoak: Elektrizitatea eta Petrolioa
Industria elektrikoa oso intentsiboa zen kapitalean. Espainian bi eredu bereizten ziren: Katalunian multinazionalak (atzerriko kapitalarekin finantzatuak) eta beste lekuetan kontzentrazio handia zegoen. Bigarren Industria Iraultzan aldaketa teknologikoak egon ziren: elektrifikazio prozesua eta petrolioaren zabalkuntza. Atzerriko kapitalak sortu zuen petrolioaren industria Espainian; beraz, kanpo-menpekotasuna zegoen. Aldaketa teknologiko motel bat barneratu zen petrolioa erabili ahal izateko.
Primo de Riveraren Diktadura
Primo de Riveraren diktadurak joera monopolistikoak eta herri-lanen politikak zituen. Helburuak:
- 1) Industrializazioaren azelerazioa: Protekzionismoak bultzatu eta zor publikoan oinarritu zen. Nekazaritza zen arlorik garrantzitsuena; beraz, estatuak baliabide gutxi zituen. Horregatik, inbertsioa herri-lanen politikara zuzendu zen, eta industria ekoizpena handitu zen. Industria astuna izan zen onuraduna, siderurgiaren eta zementuaren industria nagusituz.
- 2) Enpresen etekinak bermatu: Oligopolioa elektrifikazioan zegoen, eta kontsumoa bikoiztu zen; monopolioa, berriz, petrolioaren industrian zegoen, eta kontsumoa asko handitu zen.
- 3) Errentaren birbanakuntza: Soldatak kontrolatzen hasi ziren, fiskalitate berdinarekin jarraituz, eta estatuak eskuhartu zuen enpresarien mesederako.
1931n udal hauteskundeetan monarkiak galdu eta II. Errepublika ezarri zen.
II. Errepublikaren Politika Ekonomikoa
II. Errepublikaren politika ekonomikoa:
- 1) Moneta politika: Pezeta indartsu bat mantendu nahi zen.
- 2) Lanaren politika: 8 orduko lanaldiak lehen aldiz Espainian, soldataren hazkundea ekarri zuena.
- 3) Aurrekontu politika: PFEZ ezarri, zerga progresiboa, zuzenekoa eta baliogarria, presio fiskala eta sarrerak handitzeko. Herri-lanen politikaren amaiera eman zen.
Hiru ezaugarri hauek industria oligarkiaren aurka zihoazen.
- 4) Bankaren antolaketa legea: Auditoretzak egiten hasi ziren kontuen kontrola lortzeko.
- 5) Nekazaritza erreforma: Espainiako nekazaritza oso intentsiboa zen eskulanean. Urteroko langabezia zegoen; nekazariek latifundioak hartzea nahi zen errentaren truke. 1932an nekazaritza erreforma bat izan zen. Ez zen zerga progresiborik egongo, eta okupatutako lurrak indemnizazio baten truke lortuko ziren. Erreforma hau aurrekontu publikoak ordainduko zuen.
Honen kontra latifundistak zeuden.
Industria oligarkiak, finantza oligarkiak eta latifundistek bat egin zuten Frankorekin estatu-kolpe bat emateko.