Espainiako Ekonomia eta Nazioarteko Ordena Berria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,61 KB
GAIA. Nazioarteko Orden Ekonomiko Berria
Espainiako Ekonomia I: Gerra Zibila eta Autarkiatik 60ko Hamarkadako Mirari Ekonomikora
Gerra Zibila amaitu ondoren, Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren. Espainiarrentzat ez ziren urte onak izan, 15 urte pasa behar izan ziren gerra aurreko errenta per capita berreskuratzeko.
Gerra zibilean zehar, ekonomiaren egoera honako hau zen: Ekonomiak kohesio falta somatzen zuen. Fabrika autogestionatu batzuen esperientziak martxan jarri ziren, baina ez ziren oso egoki suertatu. Bestalde, industria eta hiri guneek, errepublikarren agindupean, kohesio geografiko txikiagoa zeukaten. Errebeldeek gari sail handiak kontrolatzen zituzten. Beste alde batetik, errepublikarren kohesioa ahulduta zegoen. Gerra amaituta, autarkia hasi zen eta estatuaren esku hartzea oso zuzena izan zen. Industria astunean asko inbertitu zuten baita garraioetan, energian eta siderurgian. Armetan ere dezente inbertitu zuen diktadurak. Hainbat enpresa publiko sortu ziren (Endesa). Honekin guztiarekin, ekoizpena maximizatzea eta ondasun eta zerbitzuen kopurua azkar handitzea lortu nahi zuten, kostea alde batera utziz. Kanpo laguntzarik gabe bere burua garapenera eraman nahi zuten, eta honen emaitza FRAKASOA izan zen.
Espainiako ekonomiaren ezaugarriak:
Ez zegoen hazkunde ekonomikorik, errenta eta ekoizpen industrialaren geldialdia eman zen eta energia eskasia eta murrizketak ere egon ziren. Bestalde, lehengaiak ez ziren kanpotik erosten eta gero konturatu ziren berebizikoak zirela. Azkenik, prezioen hazkunde gogorra egon zen, soldatak baxuak izaten jarraitzen zuten bitartean.
Espainiak jasotako isolamenduaren ondorioak hauek dira:
- Lehengai, energia eta ondasun ekipoen beharrezko horniketa eragotzi zen.
- Azpiegitura elektrikoetan egindako inbertsio apalak energia produkzioa mugatu zuen eta horrek murrizketa larriak eragin zituen energiaren hornikuntzan.
- Eskala handiko ekoizpenari eta espezializazioari ez zitzaion behar adinako etekinik atera.
- Moneta desordenak inflazioa ekarri zuen eta enpresa esportatzaileei kalte egin zien.
- Aldez aurretikako baimen eta esku-hartze diskrezionaletan oinarritutako sistema baten zabaltzeak ondorio larriak izan zituen enpresa ekimenarentzat.
Nazioarteko Orden Berria eta Gerra Osteko Ekonomiaren Berreskurapena
1939tik 1945 urtera II. Mundu Gerra lehertu zen, espainiarrak hasieran neutral posizioa zuten baina gero ardatzarekiko hurbiltasuna hartuko du.
Hasieran ardatzaren garapena eman zen baina II. Gerraren aldaketa Estatu Batuen eskuratzeak.
II. Mundu Gerraren ondorioz, 50 milioi pertsona inguru hil ziren. Bestalde, II. Mundu Gerraren ondorio ekonomikoak hauek izan ziren:
Europako ekoizpen aparailu guztia ia geldi zegoen, herrialdeen artean komunikazioak oztopatuta zeuden eta horrekin batera merkataritza, elikagai eta lehengaien gabezia zegoen ia Europa osoan, AEB indartuta atera zen…
Gerra parte hartu zuten herrialdeen BPG-aren eboluzioari dagokionez, galtzaile atera ziren herrialdeek atzeraldirik handiena izan zuten.
AEB-k, II. Mundu Gerraren berreskuratzea bultzatu zuen. AEB-k gidatu zuten Europa Mendebaldeko ekonomiaren berreskurapena, 3 planen bitartez; Bretton Woods konferentzia (helburua munduko finantza egoera, bere egoerara ekarri nahi zuten. Dolar patroia ezarriko da), Gatt akordioak (Herrialdeek (batzuk) elkarrekin harreman berezi batzuk izango dituzte. Nazio mesedetuaren klausula besteei zabalduko dizkiete) eta Marshall plana, eta honen helburua, merkataritza sistema multilateral bat ezartzea.