Espainiako Ekonomia: Industria, Turismoa eta Nekazaritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,38 KB

Industriaren Bilakaera Espainian

Ezaugarri Orokorrak

  • Berantiarra: 1960. urtea.
  • Prozesu azkarra: 1960-1975 (Munduko potentziarik garrantzitsuenetarikoa).
  • Desorekatua: Lurralde batzuk oso industrializatuak eta beste batzuk ez.
  • Estatuak bultzatua: Ez zen naturala, planifikatuta zegoen.
  • Estatuaren babespean garatu zen.

Industrializazio Prozesuaren Etapak

Protoindustrializazioa
  • Industrializazio txikia eta fokalizatua: Handia Bizkaian, Asturiasen… Gune isolatuetan.
  • Estatuaren babesa: Protekzionismoa.
  • Merkatu txikia: Kontsumitzaile gutxi eta erosmen ahalmen eskasa zegoen. Hau da, ezin zuten asko erosi, diru gutxi baitzuten.
  • Esportazioak eredu kolonialari jarraitu zitzaizkion: Bere produktuak esportatu eta ekoizten ez zutena inportatu. Ondorioz, ez zegoen kapital metaketarik.
  • Gorabehera soziopolitiko handiak: Ezegonkortasun politikoa eta gerra zibila zirela eta.
Industrializazioa
  • Industrializazio osoa: Ekonomia industriala sortu zen, baina desorekatuta. Lurralde industrializatuak (zaharrak eta berriak) eta industria gabeko lurraldeak zeuden.
  • Estatuak bultzatuta: Planifikatua garapen planoen bidez. Eta ekimen zuzena: INI (Industria Institutu Nazionala).
  • Barne merkatua zabalduz kanpo merkatua atera zen. Hau dela eta:
  • Kanpo inbertsio handiak: Inbertsio berriak eta enpresak erosiz.
  • Kapital metaketa: Gobernuak lagunduta, dauden industrien berrinbertsioa. Kanpoko maileguen bidez, bi bidetik etorri ziren: Estatu Batuetako gobernuak emanda eta Nazioarteko erakundeak. Turismoarekiko etekinak eta migratzaileen ekarpenak.
Krisialdia eta Birmoldaketa
  • Kausak: Ekonomikoak (petrolioaren krisia, atzerapen teknologikoa, produktibitate baxua, protekzionismoaren amaiera) eta politikoak (gobernuaren ezintasuna eta trantsizio politikoa).
  • Ondorioak: Industria arlo handi baten galera. Eragin handia industrializazio zaharreko gunetan eta sektore tradizionaletan. Eragin txikia industrializazio berriko guneetan.
  • Desindustrializazioa: Lurralde batzuetan eta industriak pisua galdu zuen BPGan.

Industria Gaur Egun

  • Politika industrialik eza: BPGaren zati txikia hartu zuen.
  • Berrikuntzak egin dira:
  • Merkatuen zabalkundea: Kanpo inbertsioak ekarri ditu.
  • Espainiako enpresak kanpora atera ziren: Nazioarteko merkatura zabalduz.
  • Kokapen berriak: Industrialdeak sortu ziren.
  • Jarduera industrialak:
  • Helduak: Bigarren industria iraultzari lotuta daudenak: Siderurgia, metalgintza, ontzigintza…
  • Dinamikoak: Oraindik garapen teknologiko handia izan dezakete: Autogintza, hegazkingintza, elektrotresnak…
  • Puntako teknologia erabiltzen dutenak: Informatika eta bioteknologia.

Turismoa Espainian

Dentsitate Handiko Guneak

  • 3. sektorea ondasun ez materialak ekoiztu: Zerbitzuak.
  • BPGan eta ekonomian turismoa oso garrantzitsua da, munduko estatu bisitatuenetarikoa baita (3.).
  • Kostaldeko turismoa da nagusi, Madrilen izan ezik (eguzki eta hondartza turismoa bilatu).
  • Madrilek kultur-eredua jarraitzen du: Museoak… Hala ere, denda turismoa eskaintzen du. Negozio turismoa ere: Kongresuak…
  • Esaterako, Costa del Sol Malagan.

Dentsitate Erdiko Guneak

  • Santander, Bilbo, Galizia…
  • Kantauri itsasoan ez dago hondartza eta eguzki turismorik: Kultura, gastronomia eta paisaiak eskaintzen ditugu, Picos de Europa edo Gaztelugatxe, esaterako.

Dentsitate Txikiko Guneak

  • Hiri isolatuak: Historia eskaintzen dute, monumentuak.
  • Landa turismoa (rural): Kultura, gastronomia, kirola, mendiak, motxileroak. Jendea itzultzea bilatzen dute, Espainiaren puntu ahula.

Ondorioak

Turismoa oso garrantzitsua da Espainian, baina desoreka handiak daude. Batez ere kostan eta artxipielagotan, hori dela eta, eguzkia eta hondartza turismoa nagusitzen da. Eredu gastronomikoa, kulturala… ere badago, eta hauen nagusitasuna beharrezkoa da.

Turismoa EAEn

  • Historian nahiko garrantzitsuak: Erregeak etortzen baitziren, Lekeitio, Donostia…
  • Egoera politikoa zela eta, turismoa asko jaitsi zen.
  • Azken 20 urteetan izugarrizko gorakada egon da: BPGan, adibidez, jarduera ekonomiko garrantzitsu bat izatera pasatu da.
  • Bestelako turismoa eskaini: Gastronomikoa eta kulturala.
  • Jai bereziak erakartzeko politikak.
  • Turismoa mugatuta barrualdean: Arabako Errioxan izan ezik, ardoa dela eta. Bilbon negozio turismoa garrantzitsua da.

Nekazaritza Paisaia

Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura da, inguru naturalaren (eragile fisikoak: erliebea, klima, ura, landaredia, lurzorua, …) eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza eragileak: ustiapen motak, produktuak, biztanleria, teknikak, …) arteko konbinazioaren emaitza izanik. Oro har, Espainian bost motatako nekazaritza paisaia daude: Iparralde hezekoa, barrualdeko kontinentalizatua, mediterraneoa, mendi hezekoa eta Kanarietakoa. Euskal Autonomia Erkidegoan hauexek dira: Euskal kantabriarra (haran eta sakonune kantauriarrak, eta mendi kantauriarrak) eta landa-paisaia euskal-mediterraneoa (barruko arroak, barruko mendilerroak, Ebroren sakonunea eta ureztatzeak).

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

1992an Europar Batasunak ezarri zuen politika, nekazaritza-sektorea kanpoko lehiaren aurrean babesteko, ekoizkortasuna areagotzeko, merkatuak egonkortzeko eta kontsumitzaileei nekazaritzako gaiak arrazoizko preziotan ziurtatzeko. Espainian politika honen zenbait ondorio: Prezioek gora egin zuten, ekoizleek Europar Batasunetik laguntza jaso dituzte ustiategiak modernizatzeko eta kalitatea handiagotzeko, Europako beste herrialdeetako produktu gehiago erosi, ekoizpen-kuotak jarri dira soberakinak ez egoteko, nekazaritza estentsiboa bultzatuz, landa-garapenerako politika indartu biztanlerik gabe ez geratzeko.

Industria Birmoldaketa

1975eko petrolioaren industria-krisiari aurre egiteko politika mota bat da, industriaren ahultasuna eta arazoak konpontzeko eta egoera berriarekin egokitzeko. Espainian 1980ko hamarkadara atzeratu ziren neurriak egoera politikoengatik. Berregituratzeak bi alderdi osagarri ditu: a) Industria birmoldaketa: Enpresen bideragarritasuna ziurtatzea eta ekoizpena merkatuaren eskakizun berrietara egokitzea, teknologia berriez baliatuz, lehiakortasunez. b) Berrindustrializazioa: Birmoldaketak gogor jotako industria-lurraldeak bultzatu, jarduera ekonomiko berriak eta etorkizuna zuten industria dibertsifikatuak sortuz, langabetuei enplegua eman nahian.

Industria Deslokalizazioa

Industria-enpresa baten jarduera osoa ala partziala lekualdatzea bere kokapen tradizionaletik industria-herrialde edo lurralde berrietara, kostuak murrizteko abantaila handiagoak eskaintzen dituztelako (langileen soldata eta zerga gutxiagoak) edo langile kualifikatuagoak daudelako. Bestetik, goi-teknologiako industriak, bulegoak eta zerbitzu kualifikatuenak inguru zentraletan pilatzen dira, hornikuntzarik onenak baitituzte. Espainian eragin handia du automobilaren eta elektronikaren enpresetan, Europar Batasuneko herrialde berrietara lekualdatzen dira; ontzigintzan, oihalgintzan eta jantzigintzan, Asiako eta Magrebeko herrialdeetara jotzen dute enpresek, soldata txikiagoak direla eta.

Goi-Teknologiako Industria

Industria adar bat da, intentsitate eta maila teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia dituena. Sektore aipagarrienak material elektroniko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun-tresnak dira. Espainian gaur egun Europako beste herrialdeekin konparatuz gutxiago garatu dira industria hauek, eta ikerketari eta teknologiari dagokienez kanpoarekin menpekotasun handia dute, lehiakortasun urriz, gehiena ETEak (Enpresa Txikiak eta Ertainak) izanik. Sektore hauek parke teknologiko edo zientifikoetan ezarri ohi dira. Euskal Autonomia Erkidegoko parke teknologiko hauek ditugu: Bizkaikoa Zamudion, Donostiakoa, Arabakoa eta Garaia Berrikuntza Poloa; horrez gain bidean daude proiektu hauek: Ortuellako parke teknologikoa eta UPV/EHUren parke zientifikoa Leioan.

Tertziarizazioa

Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste sektoreekin alderatua pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPGri (Barne Produktu Gordina) egindako ekarpenari dagokienez. Sektore heterogeneoa da eta jarduera nagusiak garraioa, turismoa, merkataritza, aholkularitza, publizitatea, ostalaritza, zerbitzu publiko eta administratiboak dira. Espainian 1960ko hamarkadatik zerbitzuek gora egin dutenez, ekonomia “tertziarizatu” egin da bizi-maila igotzeari esker, nekazaritza-eginkizunak mekanizatzeagatik, 1975eko industria-krisiagatik eta emakumeak lan-munduan sartzean batez ere hirugarren sektorean izan delako.

Garapen Iraunkorra

Garapen-eredua uste ohi da, baliabideak zentzuz erabiliz biztanleriaren gaur egungo belaunaldien premiak betetzeko gai dena, etorkizuneko belaunaldien posibilitateak eragotzi edo moteldu gabe, eta Lurraren ingurumenaren oreka errespetatuz eta bultzatuz. Kontzeptu hau 1987an definitu zen. Ingurumenari dagokionez, Montrealeko eta Kyotoko protokoloak betetzean konprometitu dira herrialdeak, Espainia barne, kutsadura, erliebearen degradazioa, basamortutzea, uren gehiegi ustiatzea eta klima-aldaketaren aurkako neurriak hartuz.

Garraio Azpiegiturak

Garraio-sistema ahalbidetzen duten eraikin finkoak dira, hots, errepideak, autobideak, eta autoestratak, trenbide-sareak, itsas portuak eta aireportuak. Espainiako garraio-azpiegituren ezaugarri nagusiak hauek dira: Inguru fisikoa ez da mesedegarria, lehorreko eta aireko sareak erradialak dira (Madril erdigunea izanik), bidaiarien eta salgaien barruko garraioa batez ere errepidez egiten da, 1980ko hamarkadaren erdialdetik modernizatu dira maila handiagotuz, lurralde-desoreka handiak daude irisgarritasunari eta trafiko intentsitateari dagokienez, eragin handia du ingurumenean, honetan erakunde zentralek badituzte eskumenak, Europako eta munduko garraio-sisteman dagoen integrazioa hobetu behar da. Estatuko garraio-politika 2005-2020 “Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoa”-k arautzen du.

Entradas relacionadas: