Espainiako eta EAEko Nekazaritza Paisaiak eta Turismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 14,65 KB
Gaia: Nekazaritza-paisaiak
Nekazaritza-paisaiak nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura dira. Inguru naturalaren eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren arteko konbinazioaren emaitza da. Espainiako lurraldean konbinazio horien dibertsitateak bertako paisaien aniztasuna azaltzen du.
Iberiar penintsularen iparralde hezeko nekazaritza-paisaia
a) Nekazaritza-egiturak
- Biztanleria urria eta zahartua da; ondorioz, emigratu egin behar dute. Populazio nagusia sakabanatua eta tartekatua da.
- Ustiategiak minifundistak dira. Nekazariek lursail txikiak dituzte, eta horrek errentagarritasuna gutxitu eta mekanizazioa zaildu egiten du.
- Lurzoruaren erabilera nagusia abeltzaintzara bideratzen da.
b) Nekazaritza
Nekazaritzak azalera txikia hartzen du. Kostan, landak haranen beheko aldeetan kokatzen dira; barrualdean, haranak estuagoak direnez, nekazaritza-aprobetxamendua oso txikia da.
- Iraganean polilaborantza egiten zen, nekazariak isolatuta bizi zirelako. Barazkiak eta frutak lantzen ziren baratze txikietan, etxeen ondoan, familiaren kontsumorako.
- Gaur egun, nekazaritza baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzetan espezializatu da, abeltzaintzaren garapenarekin bat etorriz.
c) Abeltzaintza
Abeltzaintza jarduerarik garrantzitsuena da. Klimak, haragiaren eta esnearen hiriko eskariek eta landako biztanleria urriak mesede egiten diote, eskulan gutxiago behar duelako.
Nekazaritza-paisaia mediterraneoa
Mediterraneo itsasoaren kostaldea eta kostalde-aurrea, Guadalquivir harana eta Balear Uharteak hartzen ditu. Erliebe gorabeheratsua da kostaldean, eta kostatik gertu lauagoa.
a) Nekazaritza-egiturak
- Biztanleria oso ugaria zen, gaur egun murriztu egin da. Populazio sakabanatuak kostako baratzetan ezik, pilatzeko joera du.
- Ustiategiak hainbat tamainakoak dira. Inguru ureztatuetan minifundioa da nagusi. Lehorreko lurretan, txikiak eta ertainak dira.
- Lurzorua nekazaritzarako erabiltzen da.
b) Nekazaritza
- Lehorreko laborantzak kosta aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuetan. Lur horietan zerealak, mahatsondoa, olibondoa eta arbendolondoak lantzen dira.
- Laborantza ureztatuei tenperatura leunek, intsolazio handiak, erliebearen babesak, lur egokiek eta nazioarteko eskari handiak mesede egiten diete. Baratzezaintza goiztiarra egiten da.
c) Abeltzaintza
Behien eta txerrien abeltzaintza Katalunian nagusi da. Ardiena lehorreko lurretan; eta abelburu basatiak Guadalquivirren ertzean.
d) Baso-ustiapena
Baso-ustiapenak garrantzi txikia du, Huelvan izan ezik, bertan eukalipto-azalera handiak baitaude.
Iberiar penintsularen barrualdeko nekazaritza-paisaia
Bi goi-lautadek eta Ebroren sakonuneak hartzen dute. Erliebe laua da, batez besteko altitude garaia du goi-lautadan, eta klima mediterraneo kontinentalizatua. Udan prezipitazio gutxi, eta urtaroen artean kontraste termiko nabarmenak.
a) Nekazaritza-egiturak
- Biztanleria urria eta zaharkitua. Populazioa pilatua da: herri txikiak daude, bata bestetik hurbil, eta herri handiak, bata bestetik urrunduak, Iberiar penintsularen hegoaldean.
- Ustiategiek askotariko tamaina dute. Minifundioa Duero haranean eta Ebroko lur ureztatuetan nagusi da, baina lehenengo horretan gutxitu egin da.
- Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.
b) Nekazaritza
Nekazaritzak alde handiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean.
- Lehorreko lurrak goi-ordokiko paramo eta landazabaletan eta Ebro haraneko inguru ez-ureztatuan. Landa zabaletan, nekazaritza estentsiboa. Iraganean, zerealak lugorriarekin edo lekaleekin txandakatzen ziren. Gaur egun, gariaren ordez garagarra landatzen da.
- Ureztaketari esker, nekazaritza intentsiboagoa egin daiteke. Iraganean, azalera txikietan landatzen zen, ibaitik edo ura zegoen nonbaitetik gertu, baina gaur egun, azalera ureztatua handiagotu denez, ekoizpena dibertsifikatu egin da.
c) Abeltzaintza
Abeltzaintzak lur lehorretan eta angioetan du garrantzia:
- Gaztelako eta Ebroren sakonuneko lur lehorretan ardi-azienda garrantzitsua dago, eta uztondoetan bazkatzen da.
- Extremadura, Salamanca, Zamora eta Andaluziaren mendebaldeko angioak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak dira. Angio tradizionala batez ere abeltzaintzara bideratzen zen. Gaur egun, sistema tradizionala mantentzen da, aldaketa batzuk eginez.
d) Baso-ustiapena
Baso-ustiapena Soriako Tierra Pinariegan da nagusi.
Landa-Paisaiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)
Euskal Herriko (EH) landa-espazioak Bizkaiko eta Mediterraneoko isurialdean hainbat ezaugarri desberdin ditu. Alde horien oinarriak inguru fisikoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintzarako espazioak EAEko isurialde atlantikoan
Uren banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Horko inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du: klima ozeanikoa, prezipitazio ugari eta erregularrekin, eta kalitate makurreko lurzoruak.
a) Nekazaritza-egituraren ezaugarriak
- Landa inguruko biztanleria urria da, exodo handia egon delako. Baserrietan populazioa hedatu da, Enkarterrin izan ezik; han giroa lasaia da eta herrixketan biltzen dira etxeak. Etxeak harrizkoak, bi isuriko teilatua eta hiru solairukoak izaten dira.
- Nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatua da eta bi ataletan banatuta dago: Etxaldea, etxetik hurbil, belarra eta laboreak ekoiztera bideratuta; eta Basoa, aldapa edo altitude handieneko lurretan, baso-erabileretarako. Sailak heskaien bidez daude itxiak.
- Topografia zaila eta ustiategiaren neurria txikia denez, mekanizaziorako zailtasun ugari daude. Ekoizpen-sistema intentsifikatu egiten da, eta baratzeko eta esnearen arloko espezializaziora bideratzen da.
b) Landa-espazioaren erabileren bilakaera
Landa-espazioaren erabilerak bilakatu egiten dira 1960ko hamarkadatik, Euskal Herriko iparraldeko isurialdean industrializazioak nekazaritzari eskulan ugari kendu eta lanaldi partzialeko nekazaritza ezarri baitzuen.
- Lurra bazkak, larre naturalak eta baratzeak jartzeko erabiltzen da. Baratzea autokontsumora bideratuta egoten da, eta lanaldi partzialeko nekazariek modu intentsiboan egiten dute, plastikoaren azpian, nekazari gutxik baitute dedikazio esklusiboa.
- Abeltzaintza nagusia behi-azienda da. Intentsiboan esnetarako eta estentsiboan haragitarako. Ardi-aziendak garrantzi gutxiago du.
- Baso-ustiapenari lanaldi partzialeko nekazaritza hedatzeak eskulan gutxiago erabiltzea ekarri dio. Produktibitate handia duenez, konifero exotikoak lantzen dira.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza (N+A+B) espazioak EAEko isurialde mediterraneoan
Uren banalerroaren hegoaldean kokatutako lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoa laborantzarako erliebe errazagoa duten inguruek osatzen dute.
a) Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu
- Landa-biztanleria ugariagoa da, topografia mesedegarriagoari esker landa mekanizatu egin delako eta industrializazio-prozesua berandu iritsi delako. Populazioa batez ere pilatua da.
- Ustiategien batez besteko neurria handitu egin da errentamenduari eta lursailak pilatzeari esker.
- Teknikak modernizatu dira, eta ekoizpen-sistema laborantzen espezializaziora bideratzen da.
b) Landa-espazioaren erabilerak
Landa-espazioaren erabilerak batez ere nekazaritzara eta basora bideratuta daude.
- Laborantzak ureztaketarik egotearen edo ez egotearen arabera espezializatzen dira. Lehorreko lurretan zerealak eta mahastiak dira nagusi. Nekazaritza ureztatua Ebroren lautada alubialetan eta ibaiadarretan eta barruko arro eta haranetako inguru ureztatuetan kokatzen da.
- Baso-ustiapena Arabako mendilerroan da nagusi eta intsinis pinuan oinarritzen da, zerratu, txikitu edo eraldatzeko.
Gaia: Turismoa
Turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia Espainian
Turismoa masa-fenomenoa da, milioika lagun mugitzen dira mundu osoan. Diru-iturri handia da eta herrialde askorentzat enplegu-iturri nagusia ere.
XX. mendeko 50eko hamarkadan, Espainiako Gobernuak erabaki zuen turismoa zela egoera hartako ekonomiaren larritasunetik irteteko modu bakarra. Horrela, Informazio eta Turismo Ministerioa sortu zen. XX. mendeko 60ko hamarkadan, turismoa azpisektore estrategiko bihurtu zen ordainketa-balantza orekatzeko, eta sortzen zituen sarrerek haren defizitaren %72 estaltzen zuten.
Alderdi negatiboak
- Azpiegitura turistikoetako inbertsioak gutxitzea.
- Atzerritar bidaia-antolatzaileen porrota.
- Amerikar turismoaren beherakada.
- Espainiaren lan-egonkortasunik eza.
- Zenbait istripu zirela medio, turistak gutxiagotu egin ziren.
- Bidaia-antolatzaileen eta handizkako saltzaileen mendekotasuna, zerbitzuen kostuak merkatu baitzituzten.
Alderdi positiboak
- Sektorearen lehiakortasuna handitu eta zerbitzuak hobetu egin ziren.
- Sektorearen garestitasuna.
Turismo gune nagusiak
- Balearrak eta Kanariak. Bertan dago ostalaritzaren alorreko eskaintzaren %40a. Balearretan kostaldeko turismoguneak eta Palma hiria nabarmentzen dira.
- Katalunia. Kataluniako turismogune nagusia Costa Brava da, bai hotel eremuan, bai atzerritar turista kopuruan. Bigarren eremua Costa Dorada da.
- Andaluzia. Costa del Sol, eta bertan, Torremolinos, Fuengirola, Marbella.
- Valentziako Erkidegoa. Costa de Azahar eta Costa Blanca eta Valentziako hiri historikoa.
Turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia EAEn
Euskal Herrira etortzen den turismoa batez ere arteak, gastronomiak, negozioek, paisaiak edo kulturak erakarrita etortzen da. Guggenheim Museoa Bilbon, Donostiako Zinemaldia eta Iruñeko Sanferminak nabarmentzen dira.
Turismogune nagusiak
- Gipuzkoako kostaldea: Donostia, Hondarribia, Zarautz eta Getaria. Bertara jo ohi dute Euskal Herriko bisitariek zein Espainiakoek.
- Bizkaiko kostaldea: Plentzia, Gorliz, Sopela, Bakio, Mundaka eta Lekeitio. Horietara bereziki Euskal Herriko bisitariek jotzen dute.
- Arabako Errioxa: Baliabide turistiko ugari eskaintzen ditu. Ehunka upelategi daude eskualdean, mahastiez beteriko paisaia osatuz. Gainera, kultura-ondare handia du. Landa-turismoa asko ari da indartzen.
Hazkundean eragin duten faktoreak
- Turismo berdearen eta naturari loturikoaren gorakada, eta turistek klima epela eta bisitari gehiegirik gabeko eremuak nahiago izatea.
- Euskal Herriko produktuak gero eta gehiago sartzea era guztietako enpresen programa garrantzitsuetan, bai Espainiakoetan bai atzerrikoetan.
- Atzerriko eta Espainiako turismoaren hazkundea.
Iragarpenen arabera gora egingo du negozioei eta kongresuei loturiko sektoreak, baita landa-turismoari loturikoak ere. EAEra iristen diren turistak Katalunia eta Madrildik datoz nagusiki, eta baita Aragoitik eta auzoko erkidegoetatik ere. Atzerriko bisitei dagokienez, gehienak frantsesak dira, eta, gero, portugaldarrak, alemanak, ingelesak eta italiarrak. Turismoak euskal ekonomiari egiten dion ekarpena hazten joan da azken urteotan.
Definizio geografiko eta ekonomikoak
- Industria berregituratzea
- Industria krisiari aurre egiteko Espainian hartutako politiken multzoa da. Eskaintza eskariari egokitzeko ahalegina, langile kopurua txikitzea, finantza egoera onbideratzea eta kudeaketa sistema berriak ezartzea.
- Deslokatze industriala
- Eskualde edo herrialde berri batera industria osoa edo jarduera-zati baten lekualdaketa, bertan kostu txikiagokoak edo kualifikazio txikiagoko langileak daudelarik. Ekonomiaren globalizazio prozesuen ondorioz, enpresa internazionalek egin ohi dute.
- Goi-teknologiako industria
- Oro har, zientzialari- eta ingeniari kopuru handia erabiltzen duten industriak dira. Ezaugarriak: Ezagutzaren berrikuntza azkarra, beste teknologietan baino askoz handiagoa, eta konplexutasun maila altua, I+G-n etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen duena.
- Tertziarizazioa
- Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte. Lan egiten duen populazio aktiboa igo egiten da sektore honetan, eta BPGNari egiten dion ekarpena ere handitu egiten da.
- Garapen iraunkorra
- Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengagarria garapen mota bat da (ekonomiarena, hiriena, gizartearena eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen baititu.
- Garraio-azpiegiturak
- Garraio sistemaren oinarri materiala osatzen duten garraio-azpiegiturak. Garraio-sarea deritzogu. Errepideek, bideek, kanalek... osatzen dute, eta bidaiariekin, ibilgailuekin eta merkantziekin batera garraiobide-sistema osatzen dute.
- Nekazaritza intentsiboa
- Nekazaritza intentsiboa lan edo kapital (azpiegiturak, teknologia, ...) ekoizpen-faktoreak neurri handian, nekazaritza-jarduera garatzen den lur-eremuen aldean, baliatzen dituen nekazaritza-jarduera bat da, nekazaritza estentsiboaren aurkakoa.
- Nekazaritza estentsiboa
- Nekazaritza estentsiboa lan eta teknologia gutxi erabiliz egiten den nekazaritza mota da.
- Abeltzaintza intentsiboa
- Abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.
- Abeltzaintza estentsiboa
- Ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina produktibitate txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako ere.
- Nekazaritza-ustiapena
- Nekazaritza-enpresa edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza-produkzioa da.
- Nekazaritza-paisaia
- Nekazaritza-espazioaren itxura edo morfologia da. Paisaia natural batetik abiatuz, giza eraginaren ondorioz nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueren eraginez sortzen den paisaia mota berria da.