Espainiako eta EAEko Industria-Sektoreen Analisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,73 KB
Espainiako Industria: Sektoreen Analisia
1. Industria Helduak (Intentsitate teknologiko txikia)
- Oinarrizko metalurgia: Bi azpisektore ditu. Industri siderurgiko integralak altzairua burdin mineraletik lortzen du labe garaian. Eraldatu metalikoen industriak produktu metalikoak eta makineria egiten ditu.
- Etxetresna elektrikoak: Linea zuriko fabrikazioa enpresa eta merkatua berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago.
- Ontzigintza: Herrialde merkeagoen eta indartsuagoen arteko lehia bizia du.
- Ehungintza eta jantzigintza: Katalunian eta Valentzian kokatuta daude nagusiki.
2. Industria Dinamikoak (Produktibitate eta espezializazio handia)
- Automobilgintza: Birmoldatze-prozesu bat jasan du eta produkzio gehiena esportatzen da.
- Sektore kimikoa: Bi azpisektore ditu. Oinarrizko kimikoa konplexu handitan antolatzen da; eraldaketarako kimikoa, berriz, enpresa txikitan egituratzen da.
- Nekazaritzako elikagaien sektorea: Industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek pisu handia dute.
3. Goi-teknologiako Industriak
Intentsitate teknologiko handia dute; sektore aipagarrienak material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak eta abar dira. Gutxiago garatu dira eta parke teknologiko eta zientifikoetan ezartzen dira, metropolien edo hiri ertainen inguruan. Hauen helburua industria berritzaileek garapenerako tokia izatea da.
EAEko Industria: Egitura eta Erronkak
Jarduera-mailak
- Metalurgia: Produktu metalikoak eta makineria (EAEko indar nagusia).
- Eraikuntza eta materialak: Garraiorako materialak, kautxu-plastikoak eta material elektrikoak.
Jarduera motak
- Tradizionalak: Hazteko gaitasun mugatuak dituzte. Lehiatzeko prezio baxuak behar dituzte, eta horrek euskal produktuaren kostuei kalte egiten die.
- Ekipo-ondasunak: Maila teknologiko eta eskari ertaina dute.
ETEak eta Berrikuntza
EAEko enpresen %98 ETEak dira (gehienbat txikiak) eta lanpostuen %62 sortzen dute. Mikroenpresek zailtasunak dituzte kredituak lortzeko, lehiatzeko eta ikerketak egiteko. Hala ere, I+G+B maila Espainiako batez bestekoa baino handiagoa da.
Etorkizuneko erronkak
- Ikerketa eta garapenean inbertsioa mantentzea.
- Teknologia etengabe berritzea.
- Prestakuntza oneko pertsonak enpresen beharrizanetara egokitzea eta trebakuntza iraunkorra sustatzea.
- Lehiakortasuna hobetzea enpresen neurria eta berrikuntza bultzatuz.