Espainiako eta EAEko Hidrografia eta Biztanleriaren Egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,28 KB
Hidrografia: Arroak, Emariak eta Isurialdeak
Arroa eta Isurialdea
- Ibai Arroa: Ibai batek eta bere ibaiadarrek drenatutako eskualdea edo eremu geografikoa. Ibaiek uren-banalerroen bidez mugatutako sarea osatzen dute.
- Ibai Isurialdea: Itsaso berera urak isurtzen dituzten arroen multzoa.
- Uren Banalerroa: Erliebe unitate altuek lotzen dituzten puntuak, ustezko marra osatuz, zeinak urak mendiko alde batera edo bestera joatea baldintzatzen duen. Ibai-sare baten inguruan dauden puntu garaiek osatzen dute, beraz, uren banalerroa.
Emari Hidrologikoa
- Emari Absolutua: Ibai batek urte betean eramandako ur-kopuru totala da. Hm³-tan neurtzen da. (Hm³ = 1.000.000 m³ edo mila milioi litro ur).
- Emari Modularra: Zenbait urtetan erregistraturiko urteko batez besteko emarien batezbestekoa da. Oro har, m³/s-ko neurtzen da.
- Emari Erlatiboa: Ibai batek puntu jakin batean daramatzan litro/s, arroak neurketa-puntu horretatik gora dituen km²-rekin zatituta ateratzen den emaitza da. l/s/km²-tan neurtzen da.
- Adibidez: Nalon ibaiaren emari erlatiboa 25,71 l/s/km²-koa; Guadiana ibaiarena 1,65 l/s/km²-koa.
Espainiako Ibaien Ezaugarri Orokorrak
Penintsularen alde gehiena exorreikoa da (ibaien ura itsasora heltzen denean). Urak nora isurtzen diren kontuan hartuta, bereizten dira.
Ezaugarri orokorrak (Iparraldeko ibaiak izan ezik):
- Emari gutxikoak.
- Oso irregularrak.
- Erregimen desarauekoak.
Espainiako Isurialde Hidrografikoak
1. Kantauriar Isurialdeko Ibaiak
Prezipitazio ugariak (1.350 mm batez beste urtean) daudenez, ibaiak erraz elikatzen dira.
- Laburrak (motzak).
- Desnibel handia (2.000 m batzuetan).
- Higadura handikoak.
- Emaritsuak eta erregimen erregularrekoak (Deba, Nerbioi, Oria, Urumea).
- Euri erregimenekoak.
2. Isurialde Atlantikoko Ibaiak
Miño eta Mesetako ibai handiak (Duero, Tajo, Guadiana) gehi Guadalquivir ibaia. Penintsulako % 65 drenatzen dute. 596,5 mm-ko prezipitazioak jasotzen dituzte.
- Luzeak (1.000 km inguru) eta malda gutxiko ibaiak.
- Desnibeletan trokarteak (depresio handiak) eratzen dituzte.
- Mediterraneo alboan jaio eta Atlantikoan itsasoratzen dira.
- Udazkenean eta udaberrian hazi egiten dira euriarekin.
- Erregimen irregularrak dituzte.
- Erregimen konplexua, tokiaren arabera aldatzen dena (euri erregimena, elur-euri erregimena, euri-elur erregimena...).
- Emariak, balio absolutuetan, handiak dira.
- Emari erlatiboen balioak txikiak dira.
3. Isurialde Mediterraneoko Ibaiak
Ebro izan ezik, laburrak dira.
- Troka handiak egiten dituzte (landarediarik gabeko maldak).
- Higadura handia.
- Udan lehorraldi gogorrak.
- Udazkenean uholde galgarriak.
- Uharrak ugariak (emaria asko handitzea) eta gehienbat euri-bide lehorrak (ramblak, rierak).
EAEko Isurialde Hidrografikoak
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bi isurialde nagusi daude: Atlantikoa eta Mediterraneoa.
1. Atlantiar Isurialdeko Ibaiak
(Espainiako isurialde kantauriarrekoen antzera)
- Laburrak dira, mendiak itsasotik gertu daudelako.
- Emari espezifiko handiagoa.
- Ur-etorri berdina dute beti, hau da, ur-kantitate berdintsua urte osoan zehar.
- Aldapa handietatik zehar jaisten dira ibilgu osoan.
- Euri erregimenekoak (Deba, Urumea, Lea, Artibai, Nerbioi).
2. Mediterranear Isurialdeko Ibaiak
(Kontuan izan Espainiako isurialde mediterranearrekoekin konparatuz ezberdintasunak baitaude)
- Luzeak dira, mendietatik Ebrorainoko distantzia handiagoa delako.
- Emari espezifiko urriagoa.
- Ur gehien dakarten urtaroak udaberria eta udazkena dira. Udan oso ur gutxi ekartzen dute.
- Aldapa leunagoetatik jaisten dira ia ibilgu osoan (Zadorra, Baia, Omecillo...).
EAEko Biztanleriaren Egitura eta Demografia
Biztanleriaren Egitura Ekonomikoa
Biztanleria Aktiboa
16 eta 65 urte bitarteko populazioa, honako hauek barne:
- Lan egiten dutenak (soldatapekoak).
- Lan bila daudenak.
Jarduera Tasa
Ehun biztanle bakoitzeko lanean edo lan bila daudenak.
Langabezia Tasa
Ehun biztanle aktibo bakoitzeko okupatuta ez dauden biztanleak.
Menpekotasun Tasa
Menpeko biztanleriaren (aktiboak ez direnak) eta biztanleria aktiboaren arteko erlazioa.
Euskadiko Biztanleriaren Hazkundea
- XIX. mendearen amaieratik 1950era arte:
- Hazkunde geldoa.
- Bizkaian, Bilbao Handian pilaketa handienak.
- Gipuzkoan hazkunde homogeneoagoa.
- 1950 eta 1975 bitartean:
- Hazkunde handiena.
- Baserri exodoa.
- 1975eko krisi ekonomikotik aurrera:
- Berezko hazkunde txikia.
- Araban hazkunde demografikoa positiboa da.
Populazioaren Egitura EAEn
- Maskulinotasun indizea: % 105,4 (2008).
- 45-49 urte bitartean berdintzen dira sexuak.
- Emakumezkoen tasa handiena hirietan (landa-exodoan gehiago parte hartu zutelako).
Adinaren araberako egitura:
- Gazteak: % 12,71
- Zaharrak: % 18,64
- Lurraldeka, populazio zaharrena Bizkaian dago.
Ondorioak
Ondorio Demografikoak
- Populazioaren zahartzea, jaiotza oso baxuekin.
- Krisi demografikoa: belaunaldien ordezkapenik eza.
Ondorio Ekonomikoak
- Populazio aktiboaren beherakada.
- Jubilatuen tasa populazio aktiboarena baino hiru bider arinago haziko da: jende aktibo gutxi hauek guztiak mantendu ahal izateko.
- Lan ordezkapen-tasaren jaitsiera. Kalkulatzen da 2040. urterako % 60koa izango dela.
- Pentsioen sistemaren krisia.
- Osasungintzaren gastuaren hazkundea.
Ondorio Sozialak
- Zaharrentzako egoitzen falta.
- Sorospen arazoak.
- Gizartea kontserbadoreagoa.
- Dinamismoaren galera.