Espainiako Demografia Erregimenaren Bilakaera: Grafikoaren Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB
Grafiko honetan, 1890. urtetik gaur egun arte Espainiako biztanleriaren bilakaera adierazten da. Bertan, jaiotza-tasa (etengabeko marren bidez), heriotza-tasa (marra beltzaren bidez) eta bien arteko aldea, hau da, hazkunde naturala, ikus daitezke. Hiru etapa bereizten dira:
- Erregimen demografiko zaharra
- Trantsizio demografikoa
- Gaur egungo erregimena
1. etapa: Erregimen Demografiko Zaharra (XX. mendearen hasiera arte)
Haren ezaugarri nagusiak jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuak eta hazkunde natural txikia izan ziren.
a) Jaiotza-tasa altua
Jaiotza-tasa batez ere bi arrazoiengatik zen altua:
- Nekazaritza-ekonomia eta gizarte tradizionalaren nagusitasuna.
- Jaiotzak kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez egotea.
b) Heriotza-tasa altua eta gorabeheratsua
Heriotza-tasa orokorra altua eta gorabeheratsua zen, bizi-maila apala zelako eta medikuntza- eta osasun-baldintzak kaskarrak zirelako. Heriotza-tasa orokorra altua izateaz gain, heriotza-tasa katastrofikoko aldiak ere baziren, izurriteek, gerrek eta uzta txarrek eragindakoak. Haurren heriotza-tasa altua zen eta bizi-itxaropena txikia.
c) Hazkunde natural txikia
Jaiotza- eta heriotza-tasa altuen ondorioz, hazkunde naturala txikia zen.
2. etapa: Trantsizio Demografikoa (1900-1975)
Erregimen demografiko zaharraren eta gaur egungoaren arteko trantsizioa 1900 eta 1975 artean izan zen.
a) Jaiotza-tasaren bilakaera
Jaiotza-tasa emeki eta modu gorabeheratsuan jaitsi zen, eta beherakada- eta suspertze-aldiak txandakatu ziren, gertakari historikoen arabera:
- 1900 eta 1920 artean jaiotza-tasa jaitsi egin zen, Lehen Mundu Gerraren ondorioz.
- 1920ko hamarkadan, jaiotza-tasa berreskuratu egin zen, ekonomia-oparotasunari esker.
- 1930 eta 1956 artean jaitsiera gertatu zen berriro: 1929ko krisi ekonomikoa, Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta gerraosteko egoeragatik.
- 1956 eta 1965 artean jaiotza-tasa bizkortu egin zen, garapen ekonomikoa izan zen eragile nagusia.
- 1965 eta 1975 artean berriro txikiagotu zen familien tamaina, bizimodu industrial eta hiritarra nabarmendu zelako.
b) Heriotza-tasaren beherakada
Heriotza-tasa orokorra nabarmen jaitsi zen, heriotza-tasa katastrofikoa izan zen bi unetan izan ezik: 1918ko gripea eta Gerra Zibila.
- Bizi-maila hobetzea eta aurrerapen medikoak izatea.
- Aurrerapen medikoak hobetzea izan ziren arrazoiak.
- Haurren heriotza-tasa ere jaitsi egin zen.
- Bizi-itxaropena handitu egin zen.
c) Hazkunde naturalaren gorakada
Ondorioz, hazkunde naturala handia izan zen trantsizioan.
3. etapa: Egungo Erregimen Demografikoa (1975etik aurrera)
Egungo erregimen demografikoa 1975etik gaurdaino iritsi da. Jaiotza- eta heriotza-tasa baxuak eta hazkunde natural txikia ditu ezaugarri.
a) Jaiotza-tasaren jaitsiera eta bilakaera
Jaiotza-tasa jaitsi egin zen 1975az geroztik eta gaur egun nahiko apala da. Joera horretan bi fase bereiz daitezke:
- 1975 eta 1998 artean, jaiotzetan beherakada handia izan zen. Arrazoiak urte horietan gertatutako aldaketa ekonomikoak eta soziokulturalak izan ziren:
- Egoera ekonomikoak ezkontzeko adina atzeratu zuen, krisia zela medio.
- Espainiako gizartean pentsaera- eta balio-aldaketak izan dira (erlijioaren eragina apaldu da, antisorgailuak hedatzea, abortua legeztatu, etxetik kanpo lanean hastea eta amatasuna atzeratzea).
- 1998az geroztik, jaiotza-tasan gorabehera txikiak izan dira, koiuntura ekonomikoari eta immigrazioarekin lotuta:
- 2008an, jaiotza-tasa behera egiten hasi zen. Urte hartan hasitako krisiak eragin handia izan du familiengan. Gainera, immigrazioak ere behera egin du.
b) Heriotza-tasa baxua
Heriotza-tasa orokorrak baxua izaten jarraitzen du.