Espainiako Demografia eta Ekonomia: Bilakaera eta Turismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,45 KB

Espainiako Biztanleriaren Bilakaera eta Mugimendu Naturala (1886-2024)

Grafikoak Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaera erakusten du 1886tik 2024ra, jaiotza-tasak, heriotza-tasak eta hazkunde naturala islatuz.

Antzinako Erregimen Demografikoa (1886-1900)

1886 eta 1900 artean, Espainiak, oraindik antzinako erregimen demografikoan murgilduta, jaiotza eta heriotza tasa altuak mantentzen ditu. Epidemiek eta krisi ekonomikoek gora-behera handiak eragin zituzten. 1880ko hamarkadatik aurrera, heriotza-tasa apur bat jaisten hasi zen, baina hazkunde naturala moderatua izan zen.

Trantsizio Demografikoa (1900-1975)

1900 eta 1975 artean, Espainiak trantsizio demografikoa bizi izan zuen. XX. mendearen hasieran, jaiotza-tasa altua zen (%30etik gorakoa), eta heriotza-tasa beheranzko joera izan arren, gorabeherak izan zituen, batez ere 1918ko gripeak eragindako hilkortasun igoera nabarmenarekin. Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) eta gerraostean, heriotza-tasa nabarmen igo zen indarkeria, elikagai faltak eta osasun-baldintza txarrek eraginda. Horrek hazkunde natural negatiboa ekarri zuen. 1940ko hamarkadatik aurrera, jaiotza-tasa berreskuratu egin zen, eta heriotza-tasa pixkanaka jaitsi zen osasun eta ekonomia hobekuntzei esker.

Baby Boom Garaia (1950-1975)

1950 eta 1975 artean, Espainiak "baby boom" garaia bizi izan zuen, jaiotza-tasa altuarekin (%20 ingurukoa) eta heriotza-tasa etengabe jaisten, medikuntza eta bizi-baldintzen hobekuntzari esker. Garai honetan, hazkunde naturala positiboa eta esanguratsua izan zen.

Trantsizio Demografikoaren Azken Fasea (1975etik aurrera)

1975etik aurrera, Espainia trantsizio demografikoaren azken fasean sartu zen, jaiotza-tasaren jaitsiera etengabearekin. Honen arrazoi nagusiak aldaketa sozioekonomikoak izan ziren: emakumeen lan-merkaturatzea, antisorgailuen erabilera eta 1970eko eta 1980ko hamarkadetako krisi ekonomikoak. Heriotza-tasa baxua mantendu zen XX. mendearen amaierara arte, baina ordutik aurrera pixkanaka igotzen hasi zen biztanleriaren zahartzearen ondorioz.

Egungo Egoera (1990etik aurrera)

1990eko hamarkadatik gaur egunera arte, jaiotza-tasa oso baxua izan da (%10etik beherakoa), eta heriotza-tasaren igoerarekin batera, hazkunde naturala ia nulua edo negatiboa izan da urte batzuetan. Zahartze demografiko prozesu honek erronka handiak planteatzen ditu Espainiako ongizate-sistemaren jasangarritasunari dagokionez.

COVID-19aren eta Ukrainako Gerraren Eragina (2020tik aurrera)

2020an, COVID-19 pandemiaren ondorioz, heriotza-tasa nabarmen igo zen hildako kopuru handia zela eta, eta jaiotza-tasa gehiago jaitsi zen ziurgabetasun ekonomiko eta sozialaren eraginez. Ondoren, Ukrainako gerraren ondoriozko energiaren garestitzea krisi demografikoa larriagotu zuen, jaiotza-tasaren berreskurapena zailduz eta azken urteotan hazkunde natural negatiboaren joera finkatuz.

Ekonomia eta Garraio Azpiegiturak

Tertziarizazioa: Hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.

Frankizia: Enpresa baten marka edo merkataritza-formula erabiltzeko lizentzia, diru baten truke, frankizia-emaileak laguntza eta publizitatea eskainiz.

Portu lehorra: Salgaien terminal multimodala, herrialde baten barrualdean kokatua eta itsas portuekin lotura zuzenak dituena. Aduana-zerbitzuak ere izan daitezke bertan.

Garraio-azpiegiturak: Garraio-sistemen oinarri materialak dira. Sareek ezinbesteko gailuek osatzen dute (trenbideak, autobideak...), garraioak antolatzen dituzten gune logistikoek (aireportuak, tren-geltokiak, salgai-guneak...) eta gidatzea seguru egiten duten.

Biztanleriaren Ezaugarriak

Biztanleriaren zahartzea: Herrialde batean gertatzen den prozesua 65 urtetik gorako biztanleriaren ehunekoa biztanleria osoaren %12tik gorakoa denean.

Biztanleria aktiboa: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana ematen duten edo ekoizpen-prozesuan sartzeko egoeran eta aukeran dauden pertsonen multzoa.

Biztanleria ez-aktiboa: Ordaindutako lanik egiten ez duena eta lan hori gauzatzeko eskuragarri ez dagoena da, hala nola pentsiodunak, errentadunak, ikasleak eta etxeko lanak egiten dituzten pertsonak.

Migrazio-saldoa: Lurralde jakin batean eta denbora-tarte jakin batean etorkinen kopuruaren eta emigratzaileen kopuruaren arteko aldea adierazten duen indize demografikoa.

Biztanleriaren berezko hazkundea: Urte bakoitzeko jaiotza-kopuruaren eta heriotza-kopuruaren arteko kendura. Hazkunde negatiboa ere deitzen zaio.

Bizi-itxaropena: Belaunaldi bat biziko den urte kopuruaren zenbatespena, betiere belaunaldi hori jaio zen urteko hilkortasun-baldintzak berean mantentzen badira.

Trenbideak

Trena izan zen XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX.aren hasierako garraiobide nagusia. Gaur egun haren erabilera bultzatzeko ahaleginak egiten dira, gainerakoak baino jasangarriagoak.

Trenbide-sarearen gaineko eskumenak Estatuarenak dira gehienbat. Azpiegituren jabea ADIF enpresa da. Trenen jabea RENFE. Autonomia-erkidegoek metropoli, toki eta eskualde mailako tren-linea batzuk kudeatzen dituzte.

Trenbide Sare Mota

  • Sare konbentzionala: 200km/h baino gutxiagoko abiadura. Penintsulan, egitura erradiala, Madrildik periferiako hiri nagusietarantz hedatzen. Oinarrizko sare horretatik hainbat adar ateratzen, bigarren mailako sare osagarria bat eratzen. Linea batzuk itxi, errentagarriak ez zirelako.
  • Abiadura handiko sarea: 200km/h-tik gorako abiadura. Madril-Sevilla linea eskari handiena duten korridoreetaraino. Europan abiadura handiko sare zabalena duten herrialdeen artean, Espainia lehena da. Munduan, bigarrena, Txinaren atzetik.
  • Trenbide estuko sareak: Kantauri itsasoko ertzeko erkidegoak zeharkatu beste erkidego batzuetan ere badaude. Gutxiegi erabiltzen dira.

Ezaugarri Teknikoak

Abiadura handiko sareak, gainerako tarteetan, ibilgailuen zati bat modernizatu. Tarte kaskarrak; elektrifikatu gabekoak, noranzko bakarrekoak, malda handia eta itzulinguruak dituztenak.

Bidaiari eta salgaien zirkulazioa Europako batezbestekoa baino apalagoea da Espainian.

Hirien kanpoaldearen eta erdigunearen arteko zirkulazioa bidaiaren zirkulazioa, abiadura handiko lineetan, tarteko distantzietan azkarrak, erosoak eta erregularrak hegazkinarekin lehiatzen, areagotu.

Trenak gutxiago kutsatu eta ez dituzte hainbeste higatzen errepideak.

Kontzeptu Demografikoak

Trantsizio demografikoa: Jaiotza- eta heriotza-tasa altuak ezaugarri dauzkan gizarte preindustrial batetik tasa baxuak dauzkan gizarte industrial edo postindustrial baterako bilakaera-aldia deskribatzen duen teoria.

Zentsua: Denbora jakin bateko estatu bateko biztanle guztien zenbatzea beren ezaugarri demografikoak, kulturalak, ekonomikoak eta gizartekoak kontuan hartuta.

Mugimendu pendularra: Lana, ikasketak edo aisia direla medio egiten diren aldizkako lekualdatzeak dira. Ohikoena hirietako kanpoaldearen eta erdigunearen artekoa da.

Turismoa Espainian

Jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoiengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jardunen multzoa da turismoa.

1960ko hamarkadatik garapen turistiko handia; gaur egun, munduko hirugarren potentzia turistikoa da jasotako bisitariaren kopuruari dagokienez eta bigarrena turismoaren diru-sarrerei dagokienez.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, klase ertaina hazi, langileek aisiaz gozatzeko denbora eta diru nahikoa. Hegazkinak merkatu, tren eta errepide sareak hobetu eta automobilaren erabilera orokortu.

Turismoaren Gorakadaren Eragileak

"Eguzkia eta hondartza" izaera, geografikoki bezeroen hurbil, kultura baliabideak, kostu baxua, azpiegitura eta zerbitzu egokiak, nazioarteko harremanen normalizazioa eta jomuga turistikoaren eskaintza estatu-politika izan ziren. Turismo-eskaintza ugaria eta merkea, Balearretako, Kanarietako eta Mediterraneoko kostaldeko eguzkiko eta hondartzako inguruetan kontzentratua.

Ingurumenean inpakatua zuen baina ez zitzaien ekosistema inportaztzen.

Krisi-unea (1975-1985)

1975-1985 bitartean krisi-unea izan zen, eskaintzaren arazoak: prezioak igo ziren inflazioaren eta soldatak igotzearen eraginez, baina kalitatea ez. Ez zegoen eskarira egokituta, gero eta turista gehiago. Ingurumen-kalitatearen eskari gero eta handiagoa, helmuga batzuk hondatzen ari ziren. Afrikako iparraldea, Balkanak, Karibe, Asiako ipar-ekialdea eta Ozeania helmuga lehiakorrak.

Turismo Eredu Berria

Azken hamarkadetan, turismo-eredu berria: eskaintza ugariegia ez (erosteko ahalmen handiagoa), hobeto banatuta denboran eta espazioan, turismo-modalitateen dibertsifikazioa, ingurumen-jasangarritasuna, ingurumena zaindu. Birmoldaketa ez da oraindik amaitu, eguzki eta hondartza eredu masiboak oraindik nagusiak direlako.

Ekonomia-krisialdietan izan ezik (1990eko krisia, 2008-2013ko finantza-krisia eta 2020ko COVID-19aren pandemia) turisten eta diru sarrera turistikoen erritmoak gora egin du 1985az geroztik. Espaina Europar Batasunean sartu, bizi itxaropena luzatu eta azaldu dudan turismo-eredu berriaren esker izan da gorakada hau.

Entradas relacionadas: