Espainiako BPG-aren bilakaera (1939-1973): Autarkiatik Desarrollismora

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,18 KB

Barne Produktu Gordina Biztanleko (1939-1973)

Grafika lineal honek Espainiako BPG-aren bilakaera erakusten du 1939 eta 1973 urteen artean, ia frankismo osoan zehar. Datu ekonomikoak dira, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren balioa biztanle kopuruarekiko erakusten baitute. Prados de la Escasura-ren Spain’s Gross Domestic Product 1995 liburutik hartutako bigarren mailako iturria da.

Ardatzak eta Joera Orokorra

  • Ardatz Horizontala: Urteak (1939-1973), binaka antolatuta.
  • Ardatz Bertikala: BPG biztanleko, 1980ko milaka pezetatan adierazita.

Grafikak goranzko joera orokorra du, 90.000 pezetatik (1939) 340.000 pezetara (1973). Hala ere, hiru zati bereiz daitezke:

BPG-aren Bilakaeraren Faseak

1. Geldialdia eta Autarkia (1939-1951)

BPG-ak 100.000 pezeta inguruan egon zen egonkor. Arrazoiak: Gerra Zibilaren ondorioak, kanpo zorra, urre eta dibisen eskasia, ekoizpenaren gainbehera eta nazioarteko isolamendua. Autarkia politika ezarri zen, baina porrot egin zuen, eta oinarrizko produktuen eskasia egon zen.

2. Irekiera eta Hazkunde Leuna (1951-1959)

BPG-a 100.000 pezetatik 150.000 pezetara igo zen. Kanpo politikan aldaketak izan ziren: Vatikanoarekin konkordatua, AEBrekin ituna eta nazioarteko onarpena. Merkataritza eta diplomazia harremanak normalizatu ziren.

3. Desarrollismoa eta Hazkunde Azkarra (1959-1973)

BPG-aren hazkundea azkartu egin zen, 340.000 pezetara iritsiz. Autarkia utzi eta kapitalismoa ezarri zen. Egonkortze Plana (1959) eta Garapen Planak (1964-73) abian jarri ziren: atzerriko inbertsioak erakarri, inflazioa kontrolatu, estatuaren gastuak murriztu eta zerga sistema berritu. Turismoak eta emigranteen bidalketek ere eragin positiboa izan zuten. 1973ko petrolioaren krisiak, grafikoan agertzen ez bada ere, hazkundea motelduko zuen.

Hazkunde Demografikoaren Eragina

Baby boom-ak BPG-aren hazkundean eragina izan zuen, ondasun eta zerbitzuen ekoizpena biztanle kopuruarekin lotuta baitago. Populazioa handitzean, BPG-aren hazkundearen erritmoa moteldu egiten da, per capita banatu beharreko ondasunak gehiago baitira.

Entradas relacionadas: