Espainiako Botere Banaketa eta Erakunde Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

Botere Banaketa eta Erakundeak

Zer da botere banaketa?

Demokrazia parlamentarioen printzipio bat da, non botere legegilea, exekutiboa eta judiziala instituzio desberdinek gauzatzen dituzten, hiruetako inork botere guztia izan ez dezan.

Hiru botereak burutzen dituzten instituzioak

  1. Botere Legegilea: Parlamentuak (Gorte Nagusiak) burutzen du.
  2. Botere Exekutiboa: Gobernuak burutzen du, estatuan bete behar diren helburuak finkatuz.
  3. Botere Judiziala: Auzitegi Judizialak burutzen du, legeak aplikatuz.

Botere Judiziala

Zein organok osatzen dute Botere Judiziala?

Epaile eta justizia auzitegiek osatzen dute.

Botere Judizialaren organo nagusiak eta funtzioak

Auzitegi Gorena eta Auzitegi Konstituzionala aipatu ohi dira:

  • Auzitegi Gorena: Auzi guztietan jo daitekeen azkeneko auzitegia da.
  • Auzitegi Konstituzionala: Konstituzioa betetzen dela ziurtatzen duena da.

Zer da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJCN)?

Organo konstituzionala, kide anitzekoa eta autonomoa da. Epaileek eta beste jurista batzuek osatzen dute, eta Botere Judizialaren gobernu funtzioak betetzen ditu, epaileen independentzia bermatzeko funtzio judiziala gauzatzean.

Gobernuko Lehendakaria Aukeratzeko Prozesua

  1. Gorteak desegin.
  2. Hauteskundeak deitu.
  3. Diputatuak aukeratu eta Parlamentua sortu. Parlamentuko Mahaia aukeratu (Presidentea, presidenteordeak eta idazkariak). Parlamentuko Presidenteak (Batet) Erregeari Parlamentua sortu dela jakinarazi. 15 eguneko epea legislatura irekitzeko.
  4. Erregeak alderdi politikoekin bilerak egin eta presidentegaia izendatu.
  5. Presidentegaiak beste parlamentariekin hitz egin, haien konfiantza lortzeko.
  6. Parlamentuan, inbestidura saioa: Diputatuek Lehendakaria aukeratu behar dute. Lehen bozketan, gehiengo osoa (%50 + 1) behar da. Lortzen ez bada, 48 ordu igaro ondoren, bigarren bozketa egiten da, gehiengo sinplea nahikoa izanik.
  7. Aukeratzen bada, Parlamentuko Presidenteak (Batet) Erregeari Lehendakaria onartu dela jakinarazi.
  8. Bi hilabetetan Lehendakaririk aukeratzen ez bada, Gorteak desegin eta prozesua berriro hasi.

Botere Exekutiboa eta Legegilea

Noren esku dago Botere Exekutiboa?

Gobernuko Presidentearen, Gobernu Buruordearen eta Ministroen esku dago.

Diputatuen Kongresuaren funtzio nagusiak

  • Kontrol eta bultzada politikoaren funtzioa.
  • Aurrekontu funtzioa.
  • Funtzio legegilea.

Diputatuen Kongresuak Senatuaren erabakiak eragotzi al ditzake?

Bai, legegintza prozesuan, Senatuak betoa jarri dezake, baina Kongresuak betoa gainditu dezake gehiengo osoz.

Gorteek barne hartzen dituzten beste bi erakundeak

Kontu Auzitegia eta Arartekoa.

Espainiako Konstituzioa (EK) eta Zuzenbidea

Arau hierarkia (iturri nagusiak)

  1. Nazioarteko Itunak
  2. Espainiako Konstituzioa
  3. Lege Organikoa
  4. Lege Dekretua
  5. Lege Arrunta

Zer da Zuzenbide Estatua?

Legez araututako prozedurei lotuta dagoen bizitza sozialaren antolakuntza politikoa da.

Zuzenbidearen iturriak eta aplikazioa

  1. Legea
  2. Ohitura
  3. Zuzenbideko Printzipio Orokorrak

Iturrien hierarkiaren arabera aplikatzen dira:

  • Legea ez dagoenean, ohitura aplikatzen da.
  • Legea eta ohitura ez daudenean, printzipio orokorrak aplikatzen dira.

Erregearen Funtzioa

Zergatik da Erregea bortxaezina?

Erregea bortxaezina da eta, ondorioz, ez dago erantzukizunari lotuta.

Zer esan nahi du Erregeak erreinatzen duela baina ez duela gobernatzen?

Ez duela botere exekutiborik, hau da, ezin duela zuzenean gobernatu.

Marko Instituzionala (Adibideak)

  • Europar Batasuna: Ursula von der Leyen (Europako Batzordeko presidentea)
  • Espainia: Erregea (Estatuburua) eta Pedro Sánchez (Gobernuko presidentea). Parlamentua (Gorte Nagusiak) Batet-ek (Diputatuen Kongresuko presidenteak) zuzentzen du.
  • Euskal Herria (EAE): Iñigo Urkullu (Lehendakaria)
  • Eusko Legebiltzarra: Bakartxo Tejeria (Legebiltzarreko presidentea)
  • Foru Aldundiak: Gipuzkoa, Araba, Bizkaia.
  • Udalak

Entradas relacionadas: