Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2015ean: Azterketa Demografikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,95 KB
Biztanleriaren Dinamika: Kontzeptu Gakoak
Bizi-itxaropena
Bizi-itxaropena jaiotza unean, belaunaldi bateko pertsona bat biziko litzatekeen batez besteko urte kopurua da. Emakumezkoen bizi-itxaropena gizonezkoena baino luzeagoa izaten da. Bizi-itxaropenak biztanleria-talde bateko pertsona guztiek bizi izandako urte kopurua eta talde horren biztanle kopurua erlazionatzen ditu.
Biztanleriaren Zahartzea
Biztanleriaren zahartzea herritarren batez besteko adinaren egoera da. Mundu garatu eta industrializatuan bizi-itxaropena luzatzearen eta jaiotzen murriztearen ondorioz, populazioaren batez besteko adina gero eta handiagoa da. Biztanleriaren zahartzeak hainbat arazo sor ditzake: mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuak bermatzea, erretiratutako biztanleriari gutxieneko baliabide ekonomikoak ziurtatzea.
Migrazio-saldoa
Migrazio-saldoa immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea da. Emigrazioa biztanleria bere jatorrizko lekutik irtetea da eta immigrazioa biztanleria helmuga batera iristea da. Formula honen bidez kalkulatzen da: M.S = immigranteak - emigranteak. Saldo horrek positiboa bada, immigrazioa gailentzen dela esan nahi du, eta negatiboa bada, emigrazioa gailentzen dela esan nahi du. Biztanleria baten benetako hazkundea kalkulatzeko, jaiotzak eta heriotzekin batera hartzen da kontuan.
Landa-exodoa
Landa-exodoa edo nekazaritza-exodoa landa eremuetatik hiri eremuetarako migrazioa da, betirako edo aldi luze baterako. Prozesua industrializazioarekin batera hasi zen. Espainian eta Euskal Herrian prozesu luzea eta iraunkorra izan zen, 1975era arte (petrolio krisia) iraun zuelarik. Gehiengo bolumena 1960-75 bitartean izan zen "desarrollismo" garaian.
Biztanleria Aktiboa
Biztanleria aktiboa ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzten edo ekoizteko prest dauden pertsonek osatzen dute. Oro har, 16 urtetik 65era bitartekoak dira potentzialki aktiboa izan daitekeen biztanleria. Bertan bi multzo bereizten dira: landunak edo okupatuak (lana dute eta soldata jasotzen dute) eta langabeak edo ez-okupatuak (lanik ez dutenak baina lan egin nahi dutenak).
Trantsizio Demografikoa
Trantsizio demografikoa erregimen demografiko zaharraren eta gaur egungoaren arteko trantsizioa da. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian 1900-75 aldian gertatu zen prozesu hau. Hazkunde handiko aldia izaten da: jaiotzek apurka-apurka egiten dute behera eta bitartean heriotzek indarrez egiten dute behera, berezko hazkunde handia sortzen delarik.
Salbuespen Aldiak
1918 (gripea) eta gerra zibila aldia.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Biztanleriaren berezko hazkundea toki eta une jakin bateko biztanleriak arrazoi naturalengatik izandako aldaketa da, jaiotza eta heriotzen ondorioz. Jaiotza-tasa eta heriotza-tasaren arteko aldea da. Emaitza positiboak hazkunde demografikoa adierazten du eta negatiboak, berriz, biztanleen galera. Formula honen bidez kalkulatzen da: HN = jaiotzak - heriotzak / HNT = JT - HT = emaitza milakotan.
Biztanleriaren Dentsitatea
Biztanleriaren dentsitatea toki jakin bateko biztanle kopuruaren eta lurralde horren azaleraren arteko erlazioa da eta km karratuko biztanle kopurua adierazten du. Formula honen bidez kalkulatzen da: biztanle kopurua / azalera km2. Estatuko batezbesteko dentsitatea 92,2 bizt/km2-koa da eta Euskadikoa 208 bizt/km2-koa.
Errolda
Errolda une zehatz batean udalerri bateko biztanleen erregistroa da. Demografia aztertzeko iturri estatistiko garrantzitsua da. Zentsuak biltzen dituen datuak biltzen ditu, hau da, datu demografiko, ekonomiko eta sozialak biltzen ditu, hala nola: sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, naziotasuna, hizkuntza, heziketa maila, jabetzak... Urtero eguneratzen da. Udalari dagokio udal-errolda egitea.
Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2015ean: Azterketa
Iruzkindu beharreko grafikoa biztanleriaren piramidea da. Barra horizontalean grafiko bikoitza da: Alde batetik, toki eta une jakin baten egitura demografikoa erakusten du, sexuaren eta adinaren arabera. Bestaldetik, piramidearen profilean dauden sargune eta irtenguneek azken ehun urteetan ondorio demografikoak izan dituzten gertaerak islatzen dituzte.
Ardatz bertikalean adin-taldeak irudikatzen dira, 5 urterik 5 urtera. Ardatz horizontalean, ezkerrean gizonezkoen efektiboak irudikatzen dira eta eskuinean emakumezkoenak, zifra absolutuetan edo ehunekoetan.
Aztertu beharreko biztanleriaren piramide honek Espainiako biztanleriak 2015. urtean sexuaren eta adinaren arabera izan duen egitura erakusten du, hain zuzen ere. Datuen iturria: INE.
Piramidearen Forma
Piramideak kutxa-forma edo bulbo itxura dauka. Biztanleria zahartua dela esan nahi du: gazteak %25 baino gutxiago dira eta adinekoak %12 baino gehiago. Gizarte moderno bati dagokio. Oinarria barrurantz sartuta dago jaiotza-tasa txikia delako. Adinekoen ehunekoa handia da (%12tik gorakoa), bizi-itxaropena handitu delako.