Espainiako Biztanleriaren Banaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,82 KB
Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak Espainian
Banaketaren ezaugarriak:
Espainiako biztanleriaren bolumena 46,6 milioikoa da.
Banaketa espaziala aztertzeko, biztanleria-dentsitateari erreparatzen zaio: eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren arteko erlazioari.
- Espainian: 92 biztanle daude km² bakoitzeko gutxi gora behera. Batez besteko zenbaki horrek kontzentrazio-eremuen arteko gorabehera espazial bortitzak eskuratzen ditu: Batzuk aise gainditzen dute estatuaren batez bestekoa, eta beste eremu batzuetan oso jende gutxi bizi da, 25 biztanle /km²
- Dentsitate handiko eremuak: Madrilen, penintsularen periferian, Kanarietan, Ceutan eta Melillan.
- Dentsitate txikiko eremuak: Penintsularen barrualdean.
Eremu guztietan handiagoak dira hiri-dentsitateak landakoak baino, eta itsasertzeko zerrendetakoak barrualdeetakoak baino; balio apalenak mendialdeetakoak dira.
Azkeneko 150 urteetako garapen ekonomikoaren ondorioz, (industriala eta turistikoa) itsasaldean eta hurbileko inguruetan gertatu direnez, eremu jendeztatuena kosten eta haien alboko haranen ondoan kokatuta daude.
Toki horietako biztanleria hiritan edo hiri-taldetan pilatzen da, eta horrelakoek dentsitate handiko hiri-multzoak osatzen dituzte, adibidez: Sevilla, Cadiz, Malaga eta Granada.
Penintsularen barnealdean kokatzen dira biztanleria gutxieneko eremuak, eta barne hartzen dituzte autonomia-erkidego hauetako zatiak: Gaztela eta Leon. Gaztela-mantxa, Aragoi, Extremadura eta Galizia. 1960ko hamarkadan eta 1970ekoaren hasieran industriaguneetara izandako migrazioaren ondorioz galdu zuten eremu horiek biztanleria ugari.
Bilakaera eta hura azaltzen duten faktoreak
Biztanleriaren gaur egungo banaketa hainbat faktorek eragindako bilakaera baten ondorio da.