Espainiako Biztanleria: Dentsitatea eta Banaketa Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Sarrera

Mapa hau mapa tematikoa da, Espainiako biztanleriaren dentsitatea adierazteko. Informazioa koloreen eskala baten bidez erakusten da, dentsitate handiagoa duten probintziek tonu biziagoak dituzte, hortaz. Kloropleta mapa da. Datuak interpretatzeko, mapak legenda bat du, biztanleriaren dentsitate portzentajeak ehunekotan adierazita.

Biztanleria dentsitateak toki jakin batean kilometro karratuko zenbat pertsona bizi diren bataz beste adierazten du. Espainiak 49 milioi biztanle ditu eta biztanleriaren dentsitatea handituz joan da, ia 100 biztanle/km²-ra iritsi arte, baina Europako batez bestekoa baino txikiagoa da. Desoreka handiak daude: lurralde batzuk gainpopulatuta eta beste batzuk despopulatuta.

Iruzkina

Biztanleriaren banaketa desorekatuak azken mendeetan gertatutakoarekin du zerikusia:

Industria aurreko garaia

Espainiako ekonomia nekazaritzan oinarritzen zenean, jende gehiena erliebe laua eta negu leunak zituzten kostaldeetan bizi zen, eta penintsularen barnealdean jende gutxiago bizi zen neguak oso gogorrak direlako. Hau XVI. mendean aldatu zen, Amerikaren aurkikuntzak oparotasun ekonomiko handia eman ziolako Gaztelari, eremu populatuena bihurtuz. Baina, mende bat beranduago, krisi ekonomiko eta demografikoagatik biztanleria periferiara mugitu zen. Ondorioz, XVIII. mendean dentsitate handienak kostaldean zeuden, itsas merkataritzagatik.

Industria aroa

XIX. mendearen erdialdetik 1975eko krisi arte, biztanleriaren banaketan desorekak handitu ziren. Madril eta eskualde periferikoen garrantzia handitu zen, batzuetan hazkunde natural handiagatik (Galizia, Andaluzia, Murtzia) eta gehienetan industria eta turismoagatik (Euskal Herria, Katalunia, Mediterraneoko kosta, uharteak). Bitartean, barrualdeko eskualdeek pisu demografikoa galtzen jarraitu zuten, landa exodoaren ondorioz.

Industria osteko garaia

1975eko krisiaren ondoren joerak mantendu ziren:

  • Zerbitzuen lehentasuna: hirugarren sektoreak indarra hartu du lekurik industrializatuenetan.
  • Atzerriko immigrazioa: biztanleria handiko eskualdetan immigrazio handiagoa.

Biztanleria dentsitatea lurraldeka

Desorekatua da:

  1. Madril, Bartzelona eta Bizkaia: ekonomiaren eta industriaren pisuagatik.
  2. Valentzia eta Sevilla: portu estrategiko eta zerbitzu eskaintza zabalagatik.
  3. (...) Azkenik, Soria, Teruel eta Zamora: industrializazio faltagatik.

Ondorioa

Espainiako biztanleria oso desorekatuta dago: 49 milioi biztanletik, 44 milioi Madrilen eta kostaldean bizi dira, eta barrualdeko %70ean, berriz, 5 milioi baino ez. Europako herrialde garatuetan ez da ohikoa horrelako desoreka, eta Espainiako gobernuarentzat erronka handia da horrek sortzen dituen arazoei aurre egitea.

Dentsitate handiko eremuetan bizi-kalitatea ona da, lan aukerak eta zerbitzu asko daudelako, baina gainpopulazioak arazoak sortzen ditu, hala nola, kutsadura, trafikoa eta etxebizitza arazoak. Barrualdeko probintziak geroz eta gehiago hustutzen ari dira, lan aukera eta zerbitzu faltagatik. Ondorioz, gazte asko beste lurralde batzuetara joaten dira, eta azken urteetan "La España vacía" terminoa erabili da egoera hau izendatzeko.

Etorkizunean, populazioaren banaketa egoera ekonomikoaren eta migrazio mugimenduen araberakoa izango da.

Entradas relacionadas: