Espainiako Bigarren Errepublika: Kronologia eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Donostiako Ituna (1930)

Donostiako Ituna 1930eko abuztuaren 17an Donostian ospatu zen bilera izan zen. Bertan, garaiko alderdi errepublikar garrantzitsuenak elkartu ziren. Monarkiaren aurkako frontea sortzea, kataluniarrei autonomia onartzea eta II. Errepublikaren lehen gobernua osatzea izan ziren bilerari lotutako lorpen nagusiak. Euskal Herriko alderdi abertzaleek (EAJ/PNV) ez zuten itunean parte hartu.

Errepublikaren Aldarrikapena (1931)

1931ko apirilean, udal hauteskundeak egin ziren, gizonezkoen sufragio unibertsala berretsiz. 50 hiriburuetatik 41etan errepublikazaleen eta sozialisten koalizioa atera zen garaile. 1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, Eibar izan zen lehen hiria. Jendea kaleak hartzen hasi zen, eta ez armadak ez Guardia Zibilak ez zuten aurka egin. Erregeak sostengurik aurkitu ez zuenez, erbesteratu egin zen.

Behin-behineko Gobernua eta Konstituzioa

Berehala, behin-behineko gobernua osatu zuten itunaren sinatzaileen artean, Alcalá Zamora presidente izendatuz eta Manuel Azaña gobernuburu. Hauteskunde konstituziogileak ekainean egin ziren.

Biurteko Erreformista eta Oposizioa (1931-1933)

Erreformek oposizio handia izan zuten, beren pribilegio eta boterea mehatxatuta ikusten zuten sektoreen aldetik:

  • 1931ko abenduan, lurjabe handiek, industrialari eta finantzari handiek talde bat sortu zuten jabe handien interesen defentsarako.
  • Armadaren sektore asko ere erreformen eta deszentralizazio administratiboaren aurka zeuden. 1932ko udan, Guardia Zibileko Sanjurjo jeneralaren altxamendua gertatu zen (gobernuak konspirazioa kontrolatu eta jenerala atxilotu zuen).
  • Azkenik, 1931ko Konstituzioak ezarritako Estatuaren eta Elizaren bereizketak, ezkontza zibilak eta dibortzio legeek Eliza Errepublikaren aurka jarri zuten.

Biurteko Kontserbadorea (1933-1936)

Biurteko erreformistan gertatutako krisi politikoak gobernuaren erorketa ekarri zuen, eta 1933ko azaroan berriro hauteskundeak deitu ziren. Hauteskunde horietan, eskuindarrek (CEDA, Lerrouxen Alderdi Erradikala, besteak beste) garaipena lortu zuten, ezkerra banatuta aurkeztu baitzen. 1933-36 bitarteko eskuindarren gobernuek aurreko erreforma guztiak bertan behera utzi zituzten, eta 1931ko Konstituzioa ere edukirik gabe utzi zuten. Gobernu honekin, Elizak eta militarrek lehen galdutako indarra berreskuratu zuten.

Oposizioa eta Krisia

Denborarik galdu gabe, ezkerreko alderdi eta sindikatuek greba orokorra antolatu zuten. Katalunian Kataluniako Estatua aldarrikatu zen (1934) eta Asturiasen Urriko Iraultza gertatu zen, baina Francok, Marokoko tropekin, zapalkuntza gogorra egin zuen, iraultza geldiaraziz. Estraperloaren gertakariak sortutako oihartzunaren ondorioz, Alderdi Erradikala krisian erori zen, eta hauteskundeak deitu ziren 1936ko otsailerako.

Fronte Popularra eta 1936ko Hauteskundeak

1936ko urtarrilaren 15ean sinatu zen Fronte Popularraren programa, talde faxistak boterera iristearen beldurrak bultzatuta. Oso talde ezberdinek osatu zuten, hala nola: Unión Republicana, Izquierda Republicana, PSOE, PCE, POUM, alderdi nazionalista batzuk (ANV, Partido Galeguista, besteak beste) eta indar sindikalistek lagunduta. Haiek irabazi zituzten 1936ko hauteskundeak.

Balorazioa

Fronte Popularraren garaipena gertatu bezain laster, eskuindarrak eta hainbat militar estatu-kolpea prestatzen hasi ziren. Alemanian eta Italian jadanik errotuta zegoen faxismoa, berehala egi bihurtu zen Espainian. Errepublika bizitza politikoa demokratizatzeko, Espainia modernizatzeko eta betiko arazoei (analfabetismoa, nazionalismoen autonomia nahia, nekazarien pobrezia, besteak beste) irtenbidea emateko saiakera bat izan zen. Errepublikaren amets demokratiko eta aurrerakoiak Gerra Zibilak eten zituen; Francoren diktadurak, sustraitik ebaki zuen lortutako guztia, lurraldeak konkistatu bezain laster, Errepublikaren legedia osoa deuseztatzen baitzuen, eta berrogei urtez horrela izan zen, Trantsizio garaira arte.

Entradas relacionadas: