Espainiako Bigarren Errepublika: Gertaera Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

1931ko hauteskundeetan, errepublikanoak garaile izan ziren hiriburu gehienetan. II. Errepublika aldarrikatu zen, eta Alfontso XIII.a erbestera bidali zuten, monarkiarekin amaituz. Monarkiatik errepublikarako aldaketa era baketsuan gertatu zen, indar politiko gehienek Donostiako Hitzarmena sinatu baitzuten monarkiaren aurka.

Behin-behineko Gobernua (1931)

1931. urtean, Niceto Alcalá Zamorak osatu zuen gobernu hau, koalizio errepublikano-sozialistaren laguntzarekin. Gobernu honen helburua arazoei irtenbidea ematea zen, eta horretarako hainbat aldaketa egin zituzten: nekazaritzan, erlijioan, erreforma militarrean edota autonomien arazoan. Hauteskundeetarako deia ere egin zuten, Gorte Konstituziogileak sortuz. Errepublikanoek irabazi zuten gehiengoa, eta Euskal Herrian EAJ alderdiak. Hauek biak gobernuari lagundu zioten, eta horrela batzorde bat osatu zuten, 1931ko Konstituzioa idazteko.

1931ko Konstituzioa

Konstituzio honek hainbat berrikuntza izan zituen 1876koarekin alderatuz. 1931koa ezkertiarra zen, eta gobernu-eredua Errepublika zen. Bestalde, Espainia bateratua zen, nazio bat eta bakarra, baina honen menpe autonomiak egongo zirela adierazten zen. Hortaz, eskualde autonomikoak egongo ziren (Kataluniak (1932), Galiziak eta Euskal Herriak (1936)). Azkenik, Espainia estatu laikoa izango zela ezarri zen.

Gainera, hainbat berrikuntza egon ziren, adibidez, emakumeek boto eskubidea lortu zuten. Eskualde indibidualak onartu ziren eta jabetza pribatua murriztu zen. Errepublikako botere antolaketan, parlamentua ezarri zen, eta subiranotasun nazionala Gorteen esku geratu zen. Konstituzioa betetzen zela ziurtatzeko, Konstituzio Auzitegia sortu zen. Gobernuan desadostasunak egon ziren, Espainia laiko bihurtu zelako eta Azañaren erreformismoari hasiera eman zitzaiolako.

Eskuindarren Biurtekoa (1933-1936)

Errepublikaren aurka zeuden eskuindarrek bateratze bat osatu zuten, CEDA erakundearekin eta monarkiaren aldekoekin batera. Hauteskundeetan muturreko eskuindarrek eta CEDAk irabazi zuten. Ezkertiarren biurtekoan egindako akatsak eta anarkosindikalistek hauteskundeetan parte ez hartzeak izan ziren eskuindarren arrakastaren arrazoiak. CEDAk hauteskundeetan irabazi arren, ez zuen gobernuan berehala parte hartu, ezkertiarrak beldurrez altxatu baitziren, baina Lerrouxen gobernuak laguntza eman zien Parlamentuan.

Ezaugarri Nagusiak

Erreformaren aurkako politika ezarri zen, eta aurreko biurtekoan egindako lorpen ugari bertan behera utzi zituzten. Horrek eta politikako ezintasunak gobernu-krisiak eragin zituzten, eta erregimena kolokan jarri zen.

Hartutako Erabakiak

  • Sanjurjadan parte hartu zuten eta atxilotuta zeuden militarrei eta monarkikoei amnistia eman zitzaien.
  • Nekazaritza kontrarreforma jarri zen martxan. Horrela, aurreko urrats guztiak deuseztatu ziren. Lehengo jabeei itzuli zitzaizkien lur batzuk, kalte-ordainak igo ziren, eta liskarrak areagotu ziren.
  • 1934ko gertaeren ondoren, Kataluniak lortu zuen estatutua bertan behera utzi zen.
  • Euskal Herrian, eskuineko gobernuak enpresaburuen aldeko politika egin zuen, eta autonomisten aurkako erasoa izan zen. EAJk eta Agirrek Karlisten aurkako jarrera salatu zuten, harremana betirako hautsiz.
  • 1934an, kontzertu ekonomikoak kentzeko erabakiari erantzuteko, hiru probintzietako udalerrietan batzordeak eratu ziren. Gobernuak erreferenduma legez kanpokotzat hartu zuen, eta EAJ gobernuaren aurka agertu zen.

Entradas relacionadas: