Espainiako Bigarren Errepublika: Ezartzea, Konstituzioa eta Erreformak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB
Espainiako Bigarren Errepublikaren ezartzea
Udal hauteskundeetan, Alderdi errepublikanoak garaile izan ziren probintziako hiriburu gehienetan. Hauteskundeen emaitzak jakin bezain laster, II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren, apirilaren 14an; ondoren, gauza bera egin zen Bartzelonan eta Madrilen. Alfontso XIII.a erbesteratu zen.
1930ean, erregimen monarkikoaren aurka, Donostiako Hitzarmena sinatu zen. Monarkiatik Errepublikarako trantsizioa modu baketsuan egin zen, sistema politiko berriak Primo de Riveraren diktaduraren ondorengo egoera sozial eta politiko larriari irtenbidea emateko asmoz.
Behin-behineko gobernua (1931ko apirila)
1931ko apirilean, behin-behineko gobernua osatu zen. Niceto Alcalá Zamora izan zen gobernuburu, eta koalizio errepublikano-sozialistako kideak ordezkari: kontserbadoreak (Alcalá Zamora eta Miguel Maura), erradikalak (Alejandro Lerroux), errepublikano ezkertiarrak (Manuel Azaña) eta sozialistak (Indalecio Prieto eta Francisco Largo Caballero).
Hauteskundeetarako deia egin zen, Gorte Konstituziogileak eratu eta konstituzio berria idazteko.
1931ko Konstituzioa
Gorte Konstituziogileak 1931ko ekainean egin ziren hauteskundeetan osatu ziren, eta behin-behineko gobernuko buruzagiak errepublikano ezkertiarrak eta sozialistak izan ziren. Euskal Herrian, eskuineko alderdiek irabazi zuten, EAJ buru zela.
Gorte Konstituziogileek behin-behineko gobernuari sostengua eman zioten, eta parlamentu batzorde bat sortu zuten Konstituzioa presta zezan.
Konstituzioaren ezaugarri nagusiak
- Definizioa: Konstituzioa ezkertiarra zen, eta estatu demokratiko, aurrerakoi eta deszentralizatu bat ezartzea zuen helburu, hau da, estatu integral edo bateratu bat, klase guztietako langileen elkartea bermatuko zuena.
- Subiranotasuna: Herriaren burujabetza Gorteen edo Parlamentuaren esku geratu zen. Parlamentuak aginte legegilea zuen.
- Eskubideak: Espainia Zuzenbide Estatua zen, erlijio askatasuna bermatzen zuena, jabetza pribatu indibidualak mugatzen zituena eta langileen aldekoa zena. Eskuindarren kexak jasan zituen.
- Sufragioa: Berrikuntzen artean, lehen aldiz Espainian, emakumeek botoa emateko eskubidea zuten.
- Botere banaketa: Konstituzio honek botere banaketa bermatzen zuen eta hiru botereak bereizten ziren: botere legegilea (Parlamentua, ganbera bakarrekoa), exekutiboa (Errepublikako presidentea eta gobernua, kontseilua; diputatuek presidentea aukeratzen zuten), eta judiziala (auzitegi independenteek osatutakoa).
- Eliza-Estatuaren arteko harremanak: Konstituzio laikoa zen, erlijio ofizialik ez zegoen. Eskoletan ez zen erlijiorik irakasten.
- Autonomiak (Katalunia, Euskal Herria, Galizia): Errepublika eskualde autonomiaduna izango zen. Eskualdeak aitortzeko oinarriak jarri ziren. Kataluniak 1932an lortu zuen estatutua. Gerra Zibilean, 1936tik aurrera, Euskal Herriak eta Galiziak ere lortu zituzten estatutuak.
Behin-behineko gobernuaren lehen ekimen erreformistak
Hauek izan ziren behin-behineko gobernuaren ekimen erreformista nagusiak:
- Erreforma militarra: Militar askok gerra-merituen bidez goi-karguak lortu zituzten. Armadak botere gehiegi zuen, eta errepublikanoak beldur ziren armadaren nagusitasunak ezegonkortasuna ekar zezakeen; beldur horrek bultzatuta, armada eraberritzeko neurriak hartu zituzten. Ofizialen kopurua murriztu zen, ofizialak erretiro osoarekin jubilatu ziren, akademia militarrak (Zaragozakoa, adibidez) itxi ziren eta igoerak berrikusi ziren (gerra-merituak). Hiriko polizia talde bat (Erasoko Guardia) sortu zen, ordena publikoa arautzeko. Horrela, armadak gizarte-gatazketan izandako errepresioaren monopolioa murriztea bilatu zen.
- Erlijioaren auzia: Azañak Eliza Katolikoak gizarteko hainbat esparrutan zuen eragina murriztu nahi izan zuen, eta horretarako hainbat lege aldarrikatu zituen: ezkontza zibila eta dibortzioa onartu ziren, erlijioaren nahitaezko ikaskuntza bertan behera utzi zen eta jesuiten ordena desegin zen. Neurri horien aurkako erreakzioaren burua Pedro Segura kardinala izan zen; erregimen berriaren aurkako eta Monarkiaren eta erlijioaren aldeko pastorala idatzi zuen. Ehundik gora komentu eta eliza erre ziren (anarkistek gehienbat). Segura kardinala herrialdetik egotzi zuten, katolikoen eta errepublikanoen arteko tentsioa nabarmenduz.
- Autonomien auzia: Kataluniako Ezker Errepublikanoak (ERC) irabazi zituen hauteskundeak, eta horren esku geratu zen Kataluniako buruzagitza politikoa. Katalanismoak errepublikanoekin bat egin zuen, errepublika onartzen zutelako. Francesc Maciàk Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen. Maciàk Katalunia Espainiako Errepublikan sartzea onartu zuen, Kataluniarako Estatutua berehala ematen bazioten. Dekretu bat eman zen, Katalunian Generalitatea indarrean jartzeko, eta gobernu autonomoa aitortu zen. Estatutuaren aurreproiektua katalanek idatzi zuten, Nuriako Estatutua izenez ezaguna. Gorteek onespena itxaron zuten, Errepublika konstituziorik gabe zegoen eta.
Biurteko erreformista (1933-1935)
Aurreko gobernuak sustatutako erreforma militarrek krisialdia eragin zuten armadan, "Sanjurjada" izeneko estatu-kolpe saiakera iraultzailea eraginez.
- Erreforma militarraren krisialdia: Sanjurjada: Sanjurjo jenerala (Francok eta Molak 1936an bere eragina erabili zuten) izan zen iraultzaren protagonista, Sevillan; armadaren eta nekazaritzaren erreformen aurka, eta Kataluniako Estatutuaren eztabaidaren aurka agertu zen. Estatu-kolpea emateko saiakera ezereztu zen eta Sanjurjo atxilotu zuten, baina eskuindarrak boterera igo zirenean askatu zuten.
- Erlijioaren auziaren tentsioak: Katolikoak eta buruzagi errepublikanoak elkarrengandik urrundu ziren.