Espainiako Berrezarkuntza: Gakoak eta Gertaerak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,13 KB
Kontzeptu Garrantzitsuak
Regenerazionismoa
Korronte intelektuala da, Joaquin Costa lideratutakoa. Berrezarkuntza sistema, txandakatze sistema eta analfabetismoa kritikatu zituen.
Jauntxoak
Nekazaritza guneetako oligarka batzuk, latifundio handiak zituztenak. Soborno eta ustelkeriaren bidez botoak kontrolatzen zituzten.
Oligarkak
Txandakatze sistemaren partidukideak. Madrilgo gorteetan zeudenak eta sare bat zutenak nekazaritza guneetako jauntxoekin.
Defentsarako Junta
Penintsulako militarrek ezarritako junta, aszentsoen desadostasuna adierazteko.
Mankomunitatea
Bartzelonako Aste Tragikoaren ondorioz, Canalejasek egindako diputazioen erreforma Katalunian. Lau komunitatez osatutakoa.
Kontzertu Ekonomikoa
Diputazioek bere lurraldeetako zerga gehienak bildu eta kudeatu zituzten, eta ordainetan Estatuari zion kopuru bat emango zion.
Txandakatzea
Bi alderdi politikoek agintzen zuten, eta hauek txandakatzea zuten modu baketsuan, hauteskunde faltsuak antolatzen zituzten.
Jauntxokeria
Jauntxoak nekazari oligarkiako kideak ziren, bozketak kontrolatzen zituzten, nahi zuten erara aldatzen zituzten emaitzak. Jauntxoen mesedeak eta oparien bitartez botoak lortzen zituzten.
Hauteskunde-iruzurra
Hauteskunde faltsuak.
Kintoak
Kintoak erreklutatzeko modua zen.
Zentralismoa
Legegintzan zapalkuntza politikoa, agintekeria eta zentralismo politiko-administratiboa nagusitu ziren, hala nola, Euskal Foruak indargabetzen zituen 1876ko uztaileko Legea. Adibidea: 30.000 biztanle gorako... eta zentsuaren erabilera.
Lege eta Akordio Garrantzitsuak
- Elkarteen Legea: Canovas
- Inprimatzeko Legea: Canovas
- Hauteskunde Legea: Canovas
- Zanjongo Bakea: Sagasta
- Gizonezkoen Sufragio Unibertsala: Sagasta
- Librekanbismoa: Sagasta
Galderak eta Erantzunak
Zergatik izan zen komenigarria Primo de Riveraren diktadura?
- Txandakatze sisteman parte hartzen zuten alderdiak ez zeuden eguneratuta.
- Estatuaren ordena zibila eta zentralismoa areagotzeko (greba orokorra).
- Langile alderdia edo nazionalistak boteretik urruntzeko.
Noiz kendu zen Foru-baimena? Lortuko da etorkizunean?
1841eko Urriko Legean kendu zen foru-baimena eta ez zen inoiz berriro lortu.
Azaldu euskaldunen artean foruen babeserako izan zuten iritzi aldaketa
Hasieratik, karlismoa nekazaritza eta landa eremuetan zabaltzen zen. Geroago, Esparterok egindako foru abolizioekin, euskaldunak konturatu ziren foruak mantendu egin beharko liratekeela. Hori Canovasen garaian inoiz baino hobeto ikusi zuten, non negoziazio luzeen ondorioz liberalen arrakasta garatu zen Kontzertu Ekonomikoaren Legeari esker. Lege horrek zerga biltzean askatasun osoa ematen zion lurraldeari (zergak bilketa diputazioek egingo dute). Zerga bilketari esker, diru iturri hori liberal burgesek industrian inbertituko dute, eta industria garatuko da hemen.
Zer da kupoa? Komentatu kupoaren ezaugarriak eta ekarritako ondorioak
Kontzertu Ekonomikoaren Legeari esker, Madrilgo gobernuarekin eta Euskal lurraldeetako probintziekin adostutako diru kantitate bat urtero eman behar zitzaion Estatuari. Horrek zerga bilketarako autonomia handia eman zien diputazioei, eta horrek autonomia handia zekarren industrian inbertitzeko.
Aztertu bi karlistaldiak eta esan bien arteko desberdintasunak
- Lehenengoan akordio baten bitartez amaitu zen, bigarrena, ordea, karlisten porrotarekin.
- Lehenengoan, foruak berresten dira, eta bigarrenean abolitzen dira, zigor moduan.
- Lehenengo Gerra Karlistan, karlistak ez ziren banandu, baina bigarren Karlistadan bi joera agertu ziren karlistetan: parlamentaristak eta iraultzaileenak.
- Lehenengo Gerra Karlista piztu zen Berrespen Pragmatikoagatik, eta bigarrena erlijioagatik eta erregea kanpotarra zelako.
- Bigarren Karlistadan, estatu karlista bat sortu zen Euskal Herrian, Madrilekiko paraleloa, eta lehenengoan ez zuten lortu.
Gertaera eta Garai Nagusiak
1875-1881 Garaia (Kontserbadoreak)
- Ordena publikoa mantendu.
- Zentralizazio administratiboa.
- Askatasun publikoen garapen mugatua.
- Zentralizazioa agerian (Foru abolizioaren legea).
- Zanjongo Bakea (Kuba).
- 1876ko Legeak foruaren abolizioa ekarri. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa gainerako probintziekin parekatu.
- Probintzia diputazioak ezarri.
- Canovasen izaera bakegilea eta liberal foruzaleen negoziazioa... ez zen erabatekoa.
- Ogasunari ordaindu. Zerga-erregimen berezia, Kontzertu Ekonomikoa ezarri (1878).
1898ko Krisia
Altxamendua, AEB alde jarri, interes ekonomiko handiak. AEBk eraso (Filipinetan). Errendizio formala Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. AEBk Kuba, Puerto Rico, Filipinak, Guam eskuratu. Kubaren independentzia. Espainiak Alemaniari... . Pesimismo garaia. Regenerazionismoak kritika, sistema liberala eraberritu, jauntxokeria eta analfabetismoa. Joaquin Costa. Francisco Silvela eta Antonio Maura, iruzurrari amaiera ipini nahi, ez zuten lortu. Maurak katalanisten erreformak onartu.
Aste Tragikoa
Maroko konkistatzeko gerra. Talde batek izugarrizko porrota Melillan. Erantzuna erreserbistak mobilizatzea (gazteak eta ezkondutako gizonak). Emakumeak matxinatu. Langileen sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin, hiria erreboltariez bete. Armada erabili altxamendua zapaltzeko. Gerra egoera dekretatu eta armadak ordena berrezartzea lortu, errepresio gogorra. Ferrer i Guàrdia eragiletzat salatu eta fusilatu. Protesta oso gogorrak. Maurak dimititu. Canalejas gobernura heldu.
Annualgo Krisia
Afrikan. Tropak prestakuntza gabe. Txarto irten, hildako asko. Ikerketa egin eta erregea inplikatuta. Garaipen bat lortzea espero zuten, prestigioa lortzeko, gaizki atera, Silvestrek bere buruaz beste egin. Kalte handia erregetzaren irudiari, errepublikaren jarrerak indartu. Primo de Riveraren estatu kolpea, diktadura.