Espainiako Berrezarkuntza (1875-1923): Canovasen Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,17 KB

Berrezarkuntzaren Garaiko Sistema (1875-1923): Cánovas agintera iritsi eta praktikan jartzen du erregimen politiko berria, pronuntziamenduen bidez amaitzeko. Horretarako, agintean txandakatuko dira Cánovasen printzipioak onartzen dituzten alderdiak; Borboien monarkia, soberania partekatua: Erregea eta Gorteak, orden publikoa mantentzea.

1) MONARKIA BERREZARTZEA: ALFONTSO XII (1875-1885). HASIERA.

A) Borboien itzulera eta Cánovas del Castilloren lehen erabakiak:

- Alfontsoren Adierazpena Herriari: Pavíaren estatu kolpearen ostean, Serrano gobernuburu jarri zen. Goi eta erdi mailako ofizial alfontsotarrek protagonismo handia lortu zuten. Abenduaren 1ean, Alfontso printzeak manifestua irakurri zion nazioari Sandhurst-eko akademia militarretik: Cánovasen manifestuan, Espainiaren arazoetarako irtenbidea tradiziozko monarkia berrezartzea zela adierazten zen, “langileen klaseetatik klaserik gorenetara”. Patriotismoa, konfesionaltasuna eta benetako liberalismoa aldarrikatzen zituen.

- Martínez Camposen estatu kolpea: 1874 amaieran, Martínez Campos jenerala Sagunton soldadu-brigadieren aurrean Alfontso XII. Espainiako Errege izendatu zuen.

Cánovas Isabel II.a babestu zuen burgesiei dei eginez, Alfontso XII.aren tronuari eutsi ziezaion. Horrela hasi zen Berrezarkuntza, 1868 baino lehenagoko erregimen moderatu liberala berreratu nahian. Serranoren errepublika presidentzialari amaiera emanez.

B) Cánovasen sistemaren ezaugarriak eta oinarriak:

- 1876ko Konstituzioa: Gorteei konstituzio berria prestatzeko deialdia egin zen sufragio unibertsalaren bidez, baina tramite hutsa izan zen botoak hartzeko sistema antolatuta zegoenez. Cánovas monarkia alderdi politikoen gainetik ipini nahi zuen, eta monarkiaren balioen eta ahalmen inguruko eztabaidarik izatea eragozteko; lehendik barruko konstituzioa izan behar zela argudiatu zuen, erakundeak (Monarkia eta Gorteak) edozein testu idatziren aurretik eta gainetik zeudelako. Lehen hauteskundeetan, diputatuen %90 alderdi liberal-kontserbadorekoak ziren.

Ezaugarriak: Kongresuak konstituzioa prestatzeko oinarria izan ziren suposizio horiek onartuta (“Legeak egiteko ahalmena Gorteek dute, Erregearekin”), artikulu batzuk berehala onartu ziren, erlijioaren gaiari buruzkoak kenduta. Kongresua zatitu egin zen: batasun katolikoaren aldekoak eta 1869ko konstituzioaren ildokoak.

1876ko Konstituzio laburrean, aginteak ez zeuden ondo banatuta, monarkari ematen zion ahalmena gobernuko burua izendatzeko; azaletik aitortzen zituen oinarrizko askatasun politikoak; bi ganberetako parlamentua (Senatua eta Kongresua), eta Senatuak gehienak berezko eskubidez edo bizi artean ziren senatariak zituen.

Konstituzioak estatuaren konfesionaltasuna ezarri zuen, nahiz eta beste erlijioak onartzen zituen. 1876ko ekainaren 30ean onartu zen eta 1931 arte indarrean egon zen.

- Txandakatze politikoa eta alderdi bitasuna: Konstituzioa onartu ondoren, Cánovasen sistemak bi oinarri zituen: burujabetza partekatua, Erregearena eta Gorteena, eta konstituzioaren legezkortasuna onartzen zuten alderdi ofizialak. Cánovas uste zuen beharrezkoak zirela konstituzioa errespetatzen zuten bi alderdi, irizpideak biltzeko eta Gobernuan txandaka aritzeko. Handienak izango ziren (burgesak). Bi alderdi horiek herrialdeko klase praktikoa osatzen zuten burges garrantzitsuen hauteslariak babestuko zituen, 1878ko hauteskunde-legeak zentsuko sufragioa berrezarri zuelako, eta ondorioz, biztanleen %5ak bakarrik parte hartu zezakeen. Cánovas, alderdi liberal-kontserbadorearen buruak (goi mailako burgesia lurjabeko diputatuak…) kontrapisu gisa ezkerreko alderdi bat behar zuen eta, Sagasta buru zuen alderdi liberal-fusionazale berriari deitu zion.

- Hauteskunde-ustelkeria: Txandakatzearen formula politikoak hauteskundeak manipulatzeko aukera ematen zuen. Faltsutze iraunkorra onartzeak uko egin ezinekoarekin ez ezik, planteamendu ekonomiko eta sozial batuekin ere bat etortzea zekarren: produkzio-sistema kapitalista eta jabetza pribatua defendatzearekin. Madrilen zentratutako bi alderdiren lidergoak, eta Espainia landatar pobretuan garrantzi ekonomiko eta sozial izugarria zuen jauntxokeriazko jardunaren bidez kontrolatutako tokian tokiko aginteak bermatzen zuten sistema. Jardun politikoan parlamentu “egokia” bilatu behar zen, borondate nazionala faltsutuz. Hitzarmena ezinezkoa edo zalantzazkoa zenean, emaitzak jarritako helburuetatik ez urruntzeko egiten zen presioari iruzur zeritzon.

- Jauntxokeria: Egitate soziopolitikoa izan zen: gizartean eragin eta ospe handia zuten pertsonek agintea kontrolatzen zuten eremu jakin batzuetan, batez ere eremu landatarretan. Antzinako jauntxoen harremanen hondakina zen, eta jauntxoak nekazariak mendean hartuta zituen. Jauntxoak, eremu geografiko, ekonomiko edo sozial jakin batean errotuta zeuden, gizarte itxi hartan nagusi ziren eta Estatuaren aurrean gizarte horren bitartekariak ziren herri edo eskualde-mailako elite bateko kideak ziren. Mesedeak eta opariak banatzen zituzten botoen truke; jaun eta jabe ziren landetako auzietan eta jarraitzaileen babesaren sortzaileak. Funtzioa: botoak biltzea eta hauteskundeak moldatzea.

Entradas relacionadas: