Espainiako Berrezarkuntza (1874-1923): Gakoak eta Krisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,24 KB
Borboitarren Dinastiaren Itzulera
1868 eta 1874 artean Seiurteko Iraultzailea izan zen, Lehen Errepublikarekin. Baina 1874an, Pavía jeneralak estatu kolpea jo zuen, Serrano gobernuburu jarriz. 1874ko abenduaren 1ean, Alfontso XII.ak Cánovas del Castillok idatzitako Sandhursteko adierazpena irakurri zuen. Bertan, Espainiako arazoak konpontzeko irtenbidea monarkia berrezartzea zela esan zuen. Abenduaren 29an, Martínez Campos jeneralak pronuntziamendua egin zuen Alfontso errege izendatuz. 1875eko urtarrilaren 9an, Alfontso XII.a Espainiara sartu zen, Berrezarkuntza sistema ezarriz.
Alfontso XII.a (1875-1885)
Alfontso XII.aren erregetzako gobernuburu eta ideologo nagusia Antonio Cánovas del Castillo izan zen. Bere helburu nagusia egonkortasun politikoa sortzea zen, garapen ekonomiko eta sozialerako bidea irekiz. Erregimen berriak hartutako lehen neurriak Elizaren babesa lortzeko izan ziren, eta bakea lortzeko:
- Bakea lortzeko: Altxamendu kantonalak zapaldu ziren, Bigarren Gerra Karlista amaitu zen, eta 1878ko Zanjoneko Bakearekin Kubako auziaren behin-behineko bakea lortu zen.
- Liberal moderatu eta aurrerakoien arteko adostasuna lortzeko: Bipartidismoa, txandakatzea eta kazikismoa ezarri zituen.
- Militarrak politikatik baztertzeko: Erregea armadako agintari gorena izendatu zuen, altxamendurik ez izateko.
1876ko Konstituzioa
XIX. mendeko bi konstituzioren (1845 eta 1869) ezaugarriak jasotzen ditu. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:
- Subiranotasuna: Partekatua Gorteen eta Erregearen artean.
- Aginteen banaketa: Ondo banatu gabea zen. Monarkak Gobernuko burua izendatzeko ahalmena zuen.
- Parlamentua: Bi ganberatakoa zen.
- Senatua: Sufragio zentsitariokoa zen, aberats eta boteretsuek osatua, eta biziarteko senatariak zituen.
- Kongresua: Sufragio mota zehaztu gabea zen (1890 arte zentsitarioa, gero unibertsala).
- Askatasun indibidualak: Oso zabalak ziren, baina praktikan horiek zapaltzeko legeak zeuden.
- Erlijioa: Estatu konfesionala zen, baina beste gurtzak errespetatuz.
- Erregea: Botere handiarekin.
Konstituzio hau Espainiako historian denbora gehien indarrean egon zena da, 1923ra arte.
Bipartidismoa eta Txandakatzea
Ingalaterrako ereduari jarraituz, konstituzioa eta monarkia errespetatzen zituen bi alderdien arteko botere txandakatzean oinarritzen zen sistema. Hauek klase politikoa osatzen zuten burges garrantzitsuen hautesleriak babesten zituen, eta sufragio zentsitarioa zenez, haiek bakarrik bozkatzen zuten.
- Alderdi Kontserbadorea (Cánovas): Moderatuek osatua: jabe handiak, aristokrazia, eliza...
- Alderdi Liberala (Sagasta): Aurrerakoiek osatua: burgesia, erdi klasea...
Beraz, sistematik kanpo geratzen ziren langile mugimenduak, errepublikazaleak, karlistak, nazionalistak... Gainera, sistemaren jarraipena bermatzeko, 1885ean Alfontso XII.a hil zenean eta Maria Kristinaren erregeordetza hasi zenean sor zitekeen ezegonkortasuna zela eta, El Pardoko Ituna sinatu zuten, bipartidismoak eta txandakatzeak jarrai zezaten bermatzeko.
Zentralismoa eta Kontrol Ideologikoa
Legegintzako jardunean nabarmenena hertsatze politikoa, agintekeria eta zentralismo politiko-administratiboa izan ziren. 1876an, horren adierazgarri, lege baten bidez euskal probintzietako foruak ezabatu ziren. Zentralismoaren ardatza Madril zen, eta diputazioak eta udalak berrantolatzean, herritarren parte-hartzea murriztu zen.
Bestetik, inprimatzeko askatasuna murriztu zen, eta lehendik jarritako zentsurarekin, egunkari guztiak estatuaren kontrolpean geratu ziren. 1879ko Inprentaren Legeak Berrezarkuntzako erregimenaren kontrol ideologikoa areagotu zuen.
Kazikismoa eta Hauteskunde-ustelkeria
Txandakatzea bermatzeko, hauteskundeetan manipulazioa eta iruzurra erabiltzen zituzten. Horretarako, hainbat pauso jarraitzen zituzten:
- Erregeak gobernua aldatu behar dela agintzen zuen.
- Erregeak oposizioko buruari gobernu berria osatzeko agintzen zion.
- Erregeak parlamentua desegiten zuen.
- Gobernuburu berriak hauteskundeak deitzen zituen.
Gobernu berriak hauteskundeak manipulatzen zituen berak irabazteko. Hauteskundeak manipulatzeko, honako hauek hartzen zuten parte: Gobernua, Kazikea eta Gobernadore Zibila.
Kazikea nekazal eremuetako jauntxoa zen, jabe handia. Hauek, beren kontrolpeko gizarteko nagusiak izaten ziren, elite bateko kideak. Hauek herrian itzal handikoenak ziren, eta diputatu lerrokatuaren aldeko botoak jaso eta hauteskundeak moldatzen zituzten. Lan honengatik mesedeak jasotzen zituztenez, sistema hori errazten zuten.
Kazikismoa erraztu zuten baldintzak:
- Atzerapen ekonomikoa.
- Nekazarien mendekotasuna lurjabeenganako.
- Analfabetismoa.
Horrela, nekazal eremuetan kazikeen manipulazioa nagusi zen. Beraz, sistema honi esker, parlamentuaren gehiengoa Alderdi Kontserbadoreak edo Liberalak osatzen zuen, eta gutxi batzuk geratzen ziren oposizioan.
Erregimenaren Bilakaera eta Krisia
Txandakatze sistemak egonkortasun politikoa lortu zuen, bere helburua, eta horrek garapen ekonomikoa ekarri zuen, gizartearen garapenarekin batera. Garapen honek pertsonen hezkuntza maila handitu zuen, analfabetismoa jaitsiz. Jendeak sistema onartu zuen, baina krisian sartu zen.
1885ean Alfontso XII.a hil eta Maria Kristinaren erregeordetza hasi zen. Momentu honetan gertatu zen El Pardoko Ituna. Garai honetan, Sagastak erregimena demokratizatu zuten bost gobernu izan zituen:
- Bilera- eta adierazpen-askatasunaren legea
- Prentsa-legea
- Sindikatu-askatasuneko legea
- Gizonezkoen sufragio unibertsala (1890ean)
Maria Kristina (1885-1902)
98ko Hondamendia
Garai honetan, Berrezarkuntzaren krisia hasi zen, koloniak galtzeagatik. Espainiak inperio koloniala Kuba, Puerto Rico eta Filipinetan finkatuta zuen, sakabanatutako uhartetxo batzuekin batera.
- Kuba eta Puerto Rico: AEBtik oso gertu zeuden. Bizitza ekonomikoa esportaziorako nekazaritzan oinarrituta zegoen: kanabera-azukrea eta kotoia. Madrilek muga-zerga gogorrak jartzen zizkien, eta Espainiako produktu garestiak erosi behar zituzten.
- Filipinak: Espainolak oso urriak ziren, eta inbertitutako kapitalak ez ziren oso garrantzitsuak. Uharteen jabetza indar militar eta erlijio-ordenak bertan egoteari esker mantendu zen.
1868an, Kuban, autonomiaren aldeko mugimenduak hasi ziren. Hamar Urteko Gerra 1878an amaitu zen Zanjoneko Bakearekin, eta autogobernua eman zen. Puerto Ricon antzeko prozesua gertatu zen.
1892an, Martík Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zuen, independentziaren alde. Lege proposamena berandu iritsi zen, gerra areagotu zen, eta Espainiak errepresio-politika gogorrak ezarri zituen. Egoera horrela, AEB gatazkan sartu zen. Hiru porroten eraginez, 1898ko abenduaren 10ean Parisko Bakea sinatu zen, non Kuba independente bihurtu zen, eta Puerto Rico eta Filipinak AEBen esku geratu ziren.
Koloniak Galtzearen Ondorioak
Espainiak Pazifikoko uharte kolonizatuak galdu zituen. Gerrako porrotak eta hildakoek ondorio militarrak (armadaren haserrea) eta ondorio moralak (gizarteko pesimismoa) ekarri zituzten. Ekonomikoki, koloniek zekarten aberastasuna galdu zen, eta politikoki, Berrezarkuntza krisian sartu zen.
Egoera honek 98ko Belaunaldia ekarri zuen, non nazio kontzientziaren krisia gertatu zen, eta hainbat idazlek sistemari kritika gogorra egin zioten (Unamuno, Machado, Baroja, Valle-Inclán).
Regenerazionismo mugimendua sortu zen, intelektual talde batek bultzatuta. Kritika egin eta berrikuntza eskatu zituzten: erreforma politiko eta hezkuntzakoak (Joaquín Costa). Mugimendu honen pentsamendua zen Espainian oligarkia ekonomiko eta politikoak jauntxokeriaren bidez herriaren borondatea ezabatu zuenez, ezinezkoa zela klase ertainaren demokrazia lortzea.
Bestetik, penintsulako nazionalismo periferikoek bultzada eta protagonismoa lortu zuten.
Alfontso XIII.a (1902-1923)
Bipartidismoa krisian sartu zen. Cánovas eta Sagasta hil zirenean, bi alderdien arteko gatazkak sortu ziren, eta txandakatze sistema ezinezkoa bihurtu zen.
Bestetik, oposizioko alderdiak indartu ziren krisi honengatik: errepublikazaleak, langile mugimenduak (PSOE, UGT, CNT) eta alderdi abertzaleak (EAJ, kataluniarrak).
Aste Tragikoa (1909)
Marokoko gerrako hondamendia zela eta, Maurak Bartzelonako eta Madrilgo unitate indargarriak (erreserban zeuden soldaduak) deitu zituen, Marokon trenbidea eraikitzen ari ziren espainolak defendatu eta armada indartzeko. Lehenengo soldaduak Bartzelonako portutik irtetean, aurkako kanpaina sozialista gogortu zen, eta istiluak hasi ziren. Marokoko egoera larritzean, langile-indarrek greba orokorrerako deia egin zuten, eta Bartzelonan gerra-egoera aldarrikatu zen. Hiria astebetez blokeaturik geratu zen, eta manifestazioak eta greba orokorrak gertatu ziren, langile klase osoa borrokan elkarturik zegoela.
Gero, oposizio nazionala garatu zen. Ondorioz, Maura askatasun eta aurrerakuntzen aurkako ikur gisa agertu zen.
1917ko Krisia
- Militarren protesta: Lehen Mundu Gerrako Espainiaren neutraltasunaren eraginez, negozioen ondorioz, batzuk aberastu egin ziren, eta besteak, gabezia handienean geratu ziren. Dena esportatzen zenez, bizimodua gero eta garestiagoa zen, eta beheko klaseen haserrea sortu zen. Klaseen arteko desorekak gero eta handiagoak ziren. Krisiaren ostean, monarkia oso ahulduta geratu zen, eta proletalgoak klase-kontzientzia nabarmendu zuen. Marokoko gerrako porrotak eta soldaduen soldata eta lan egoera txarrek sortu zuten. Hauek Defentsako Batzordeak sortu zituzten, militarren interesak defendatzeko. Helburua gerrako merezimenduen igoera ekiditea, soldata-igoera eskatzea, Parlamentuko politikariei aurre egitea eta gobernuek eta herriak armada gehiago errespetatzea zen. Azkenean, 1918an, Armadaren Legea sortu zen, helburuak lortu eta monarkiaren eta Gobernuaren euskarri bihurtu zen gizarte-arazoetan.
- Parlamentarien matxinada: Burgesiak sistema politikoaren aurkako iraultzarako saiakera izan zen, arrakastarik gabea, bi beldur zirela eta: proletalgoa eta kontrola galtzea. Klase aurrerakoiek agintean zegoen oligarkiaren aurka egindako altxamendua izan zen, helburutzat indarren adostasun zabaleko gobernua eratzea. Parlamentarien Biltzarrak Gobernuaren aurka egin zuen, baina Gobernuaren kontraerasoa iritsi zen, eta biltzarra desegin zen. Hau indarra galtzen joan zen.
- Langileen greba orokorra: Aurreko bi mugimenduek kalte egin zioten. Militarrak prest zeuden errepresioa erabiltzeko. UGT-k greba politikoa proposatu zuen, erregea irten eta errepublikanoekin behin-behineko gobernua eratzeko. Romanones presidenteak prezio altuen arazoa konpontzea agindu zuen, baina Datok agintea hartzean ez zituen aginduak bete, eta greba egiteko prestatu ziren. Azkenean, Valentzian trenbideko eta tranbiako langileen greba gertatu zen, eta gero greba gehiago etorri ziren industria-herrietan. Antolatzaileen ustez, armadak ez zuen parte hartuko, baina hau gobernuaren alde jarri zen. Armadaren jarrera oso gogorra izan arren, zaila izan zen greba menderatzea. Armadak ospea galdu zuen gizartean, eta bizitza politikoan esku hartzea erabaki zuen.
1923ko Diktadurara Eraman Zuten Faktoreak
- Ezegonkortasun politiko ikaragarria: Bipartidismoan eta txandakatzean zegoen ustelkeriak sistema ezinezkoa bihurtu zuen, eta horri Parlamentarien matxinada gehitu zitzaion.
- Desordena publikoa eta langile mugimenduen erradikalizazioa: 1917an Errusian iraultza sozialistak arrakasta izan zuenez, hemen hori lortzeko esperantza gehitu zen, eta Espainia osoan grebak, protestak eta istiluak egon ziren.
- Kataluniako mugimendu nazionalistaren indartzea:
- Marokoko gerra: 1921ean, espainiar armadak porrot handia jasan zuen, eta erruduntzat Alfontso XIII.a erregea hartu zen.