Espainiako arro eta isurialde hidrografikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,18 KB
ESPAINIA
Sarrera:
Iturri mota:Kartografikoa
Mapa mota:Gaiko mapa,koropletakoa.
Zer irudikatzen ditu:Espainiko arro eta isurialde hidrografikoak irudikaten ditu.
Deskribatu:
Berdez- isurialde atlantikoa
Arrosaz-Bizkaiko golkoaren isurialdea.
Laranjaz-Mediterraneo isurialdea
Ibai gehienak atlantikora goi lautadaren inklinazioarengatik
Garapena:Hainbat faktorek eragiten diete Penintsulako ibaiei, arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan eta ibaien emarian.•Litologiak duen iragazkortasunak, berriz, jariatze-ura zehazten du; hau da, urak lur gainean edo lurpean zirkulatzen duen. •Landarediak, itzala egiten duenez, lurrunketa murrizten du; uraren indarra ahultzen duenez, higadura leuntzen du; eta prezipitazio-ura ibaiaren ibilguan sartzea atzeratzen duenez, uholdeak izateko arriskua gutxitzen da.•Giza jarduera, besteak beste, eraikuntza-lanak egitean datza, hala nola urtegiak, urez hornitzeko, elektrizitatea lortzeko eta emaria orekatzeko. Hau da, gizakiak, bere beharretara egokitzeko, ibai-erregimenak eraldatzen ditu.•Klimak ere eragin handia du. Prezipitazioek ibaien emaria zehazten dute, eta urtean zehar emariak dituen gorabeherak eragiten dituzte. Tenperaturak ere badu zerikusia, uraren lurrunketaren eragile baita.A)
Emaria ibai baten zati jakin batean segundo batean igarotzen den ur-kantitatea da, eta m3 / s-tan adierazten da. Ur-emaria neurtzeko, ibaiaren ibilguaren hainbat puntutan horretarako eraikitako estazio bereziak erabiltzen dira. Emariak hainbat aldaketa izaten ditu.-Ibaiaren ibilbidean zehar, zati emaritsuena bokalea izaten da, hor pilatzen baitira hainbat ibaiadarretako urak; lurrunketa eta iragazpen handiko eta gizakiaren ur-kontsumo altuko kasuetan salbu. Iberiar penintsulan, Duero, Ebro eta Tajo ibaiak dira emaritsuenak. -Denboran zehar, emariak irregulartasunak izan ditzake urte batean, eta ur- goraldi edo agorraldi handiak edo txikiak. Urtetik urterako irregulartasunak ere izan ditzake. Iberiar penintsulan, isurialde kantauriarrean daude ibai erregularrenak, eta isurialde mediterraneoan, berriz, irregularrenak.B)Ibai- erregimena ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-formako prezipitazioaren araberakoa da. Bi faktore horiek kontuan hartuta, elur-erregimeneko, euri erregimeneko eta erregimen mistoko ibaiak bereizten dira.-Elur-erregimeneko ibaiak goi- mendian jaiotzen dira, elurteak ohikoak diren lekuan. Udazkenean izaten du gehieneko emaria, izotza urtzen denean; eta neguan, gutxienekoa, prezipitazioa elur- edo izotz-forman gelditzen baita mendietan.-Euri- erregimeneko ibaiak prezipitazioen menpe baino ez daude. Beraz, ibaietako emariak dira eremu klimatiko bakoitzeko gutxieneko eta gehieneko prezipitazioen isla.-Erregimen mistoko ibaiak niboplubialak edo plubionibalak izan daitezke, elurraren edo prezipitazioen eraginaren arabera.• Erliebeak eta topografiakzuzenki eragiten dute erliebe-unitateek bereizitako arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan; ibaien higaduran, lurraldearen malda zenbat eta makurragoa izan, higadura areagotu egiten baita; ibai- erregimenean, erliebearen garaieraren arabera izaten baitira neguko prezipitazioak; eta obra hidraulikoetan, hala nola urtegietan, topografia malkartsuetan ur gehiago isurtzen baita, baina baldintza horietan urtegiak eraikitzea garestiagoa da.