Espainiako Aro Modernoa: Iraultza eta Konstituzioa

Enviado por L.Lopez y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

1. Gaia: Sarrera

1789an Karlos III.a hiltzean, bere seme Karlos IV.ak hartu zuen tronua. Garai hartan erregimen zaharra indarrean zegoen. Frantziako iraultzak ordena zaharra eraldatu zuen. Frantziako ideia iraultzaileek liberalismoaren oinarriak bultzatu zituzten, eta Napoleonen armadak zabaldu ziren Europatik.

  • 1799an Napoleonek Frantziako boterea eskuratu zuen.
  • 1808an Napoleonen armadak Espainia inbaditu zuten, eta horrek eragozpen ekonomiko larriak eragin zituen.
  • Europako potentzia absolutistek Napoleon garaitu ondoren (1815), erregimen zaharra berrezarri zuten. Hala ere, Fernando VII.aren erregealdian Espainian eta Europa osoan absolutismoa eta liberalismoa txandakatu ziren.

2. Karlos IV.aren Agintaldia

Karlos IV.aren agintaldian hainbat pertsonaia garrantzitsu izan ziren:

  • Floridablanca: Hasieran erreformak bultzatu zituen, baina iraultzaren ondoren mugak itxi eta barne errepresioari ekin zion.
  • Aranda: Voltairen laguna zen, bakezalea, eta barneko matxinadak saihesten zituen.
  • Godoy: Jarrera interbentzionista izan zuen.

Konbentzio Gerra (1793-1795)

  • 1793an Luis XVI.a gillotinatua izan zen.
  • Koalizio Europarra Frantziaren kontra: Austria, Errusia, Espainia, Erresuma Batua eta Napoli.
  • Basileako Ituna (1795): Frantziak konkistatutako lurraldeak itzuli behar izan zituen, Karibeko Santo Domingo irla lortzeko.
Frantziarekin Aliantza
  • Britainia Handiaren kontrako aliantza: San Ildefonsoko Ituna (1796).
  • Gerra Britainia Handiaren aurka, eta Espainiako itsas armada garaitua izan zen.
  • Fontainebleauko Ituna (1807): Napoleonek, Godoyk eta Karlos IV.ak Portugal inbaditzeko eta banatzeko akordioa sinatu zuten.

3. Independentziako Gerra

Gerraren aurrekariak:

  • Aranjuezeko motina: Aristokratikoa eta herritarra. Godoy preso geratu zen eta Karlos IV.a abdikatzera behartua izan zen.
  • Napoleonek familia osoa Baionan bildu eta han abdikatzera behartu zituen.
  • Jose Bonaparte errege berria izendatu zuten.

Herriaren Altxamendua

Madrilgo herriaren altxamendua maiatzaren 2an. Errepresioa eta Fernando VII.ak utzitako gobernu juntaren pasibitatea.

Partaideak:

  • Aurka (Erregimen Zaharraren alde): Herri xehea, aldeketen aurka, noblezia eta klero osoa.
  • Alde (Liberalismoaren alde): Frantsestuak, intelektualak, funtzionarioak eta erreformen aldekoak.

Faseak:

  1. 1808-1809: Inbasioa eta erantzun herritarra.
  2. 1809-1812: Frantziarren nagusitasuna.
  3. 1812-1814: Frantziaren atzerakada.

4. Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Cadizko Gorteen Ezaugarriak:

  • 100tik 300ra kidez osatuta.
  • Botoa indibiduala zen, ez estamentuka, horrela gorte modernoen hasiera eman zitzaion.

Gorteen Jarduera Legegilea:

  • Inprenta askatasuna ezarri zen.
  • Inskizioa abolitu zen.
  • Jaurgoa abolitu zen.
1812ko Konstituzioa:"La Pep"

Izena: La Pepa, San Jose egunean (martxoaren 19an) aldarrikatu zutelako.

Helburua: Monarkia borbondarra berrezarri nahi zuten, baina boterea ez zen absolutua izan behar, banatua baizik. Mugak jarri eta legearen aurrean berdintasuna ezarri.

Subiranotasuna: Nazioarena da, eta haren ordezkariek (gorteko diputatuek) dute legeak ezartzeko eskubidea. Subiranotasun nazionalaren alde egin zuten, beraz, monarkia absolutista suntsitu nahian.

Nazioaren definizioa: Espainiar nazioa bi hemisferioetako espainiarren batura zen.

Aginte Banaketa:
  • Botere Legegilea: Gorteen eskuetan zegoen, eta erregeari legeak aldarrikatzeko pribilegioak ematen zizkion.
  • Botere Betearazlea: Erregearen eskuetan zegoen. Askatasun osoz aukeratzen zituen ministroak, bera zen armadaren buru, eta berak gerra deklaratu edo bakea sinatzen zuen.
  • Botere Judiziala: Justizia auzitegien eskuetan zegoen.

Gorteak: Ganbera bakarra osatzen zuten, urtean behin biltzen zirenak. Erregeak lehenengo bilerara etorri behar zuen eta veto eskubidea zuen.

Hobekuntzak justizia mailan:

  • Lan askatasuna bermatu zen.
  • Elizaren lurren desamortizazioa hasi zen.
  • Jaunaren pribilegioak desagertu ziren.
  • Tortura ilegalizatu zen.
  • Prentsa askatasuna ezarri zen.

5. Absolutismoaren Berrezarkuntza (1814-1820)

  • Europan, 1814an Napoleonekin amaitu eta Frantzian monarkia borbondarra berrezarri zen.
  • Espainian: 1813an Valentziako Ituna sinatu zen, eta Napoleonek tronua Fernando VII.ari itzuli zion.

Entradas relacionadas: