Espainiako Aro Garaikidea: Gerretatik Berrezarkuntzaren Krisira
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 13,44 KB
1. Independentzia Gerra eta José I.aren Gobernua: Frantsestuak (1808)
1808an Napoleonek Espainia inbaditu eta bere anaia, José I. Bonaparte, jarri zuen errege. Kanpotik inposatutako errege hau espainiar gehienentzat onartezina zen, eta horrek Independentzia Gerra (1808–1814) piztu zuen. Herritarrek armada regularra eta gerrilla izeneko talde txikiak erabiliz borrokatu zuten frantsesen aurka. Gerrilla hauek herritarren antolatutako borroka irregularrak ziren, frantsesen hornidura eta komunikazioa eten eta kontrola ahultzeko.
José I.ak bere gobernua indartzeko Baionako Estatutua ezarri zuen, konstituzio moduko dokumentu bat. Neurri ilustratuak proposatu zituen:
- Administrazioa zentralizatzea.
- Elizaren boterea murriztea.
- Pribilegioak ezabatzea.
Hala ere, espainiar gehienek ez zuten onartu, atzerriko errege bat zelako. Aldekoak afrancesados (frantsestuak) ziren: intelektualak, funtzionarioak eta erreformaren aldeko pertsonak. Haien ustez, Frantziako ideiak —legearen aurrean berdintasuna, administrazio modernoa, neurri ilustratuak— Espainiarentzat onuragarriak ziren. Baina gerra amaitzean, Fernando VII.a itzuli zenean, gehienak erbesteratu egin behar izan ziren, herritarrek traidoretzat ikusita.
Ondorio nagusiak: Espainia asko ahuldu zen gerra luze honen ondorioz: ekonomia hondatuta, gizarte egitura ahuldu eta absolutismoa berreskuratu zen. Hala ere, gertaera hauek Espainiako identitate nazionala indartu eta liberalismoaren ideiak finkatzeko oinarriak jarri zituzten.
1.2 Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Cadizeko Gorteak Espainiako Antzinako Erregimena hausteko eta liberalismoa ezartzeko mugarri izan ziren. Napoleonek Borboiak Baionan abdikatzera behartu eta José I.a izendatu zuenean, herriak erresistentzia Juntetan antolatu zuen. Junta Zentralak Cadizera jo eta 1810ean Gorte Nagusiak deitu ziren.
Gorteetan subiranotasun nazionala, botereen banaketa eta Fernando VII.a errege legitimo gisa onartu zituzten, eta Baionako abdikazioak baliogabetu. Diputatuak liberalak nagusitu ziren. Jarduera legegilean:
- Jaurgo-jurisdikzioak, gremioak eta frantsestuen ondasunak abolitu edo konfiskatu zituzten.
- Erlijio-ordenen desamortizazioa bultzatu zuten.
1812ko Konstituzioa
Konstituzioak subiranotasun nazionala, monarkia parlamentarioa, botereen banaketa, eskubide eta askatasun berriak, ekonomia askatasuna eta administrazio zentralizatua ezarri zituen, erlijio katolikoa bakartzat mantenduz. Gerra eta baliabide faltagatik aplikazioa zaila izan zen, eta Fernando VII.ak 1814an bertan behera utzi bazuen ere, dokumentua Espainiako liberalismoaren oinarri historiko bihurtu zen.
1.3 Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
1868an, Topete, Prim eta Serrano Cadizen altxatu ziren eta Iraultza Loraitsua (La Gloriosa) abiatu zen. Isabel II.a Frantziara ihes egin zuen eta Behin-behineko Gobernuak 1869ko Konstituzio demokratikoa idatzi zuen, eskubide zabalak eta monarkia demokratikoa ezarriz.
Amadeo I.a eta Errepublikaren Aldarrikapena
Errege kargua hutsik zegoenez, Gorteek Savoiako Amadeo I.a hautatu zuten. Baina Prim hil zen eta errege berriak aurkakotasun handia topatu zuen: alfonsinoen konspirazioak, karlistek altxatzea (Bigarren Karlistada) eta Kubako Independentzia Gerra.
Krisi politiko, ekonomiko eta militarrek monarkia ezegonkor bihurtu zuten, eta Amadeok 1873ko otsailean abdikatu zuen. Kongresuak eta Senatuak batera elkartu eta Lehen Errepublika (1873-74) aldarrikatu zuten.
Lehen Errepublika (1873-1874)
Errepublika oso laburra eta nahasia izan zen lau presidenteren agintaldiarekin: Figueras, Pi i Margall, Salmerón eta Castelar. Ogasunaren krisia, gerra karlista eta kubatarra, eta barne-zatiketak erregimena ahuldu zituzten. Federalismoak ere gatazka sortu zuen, Iraultza Kantonalista piztuz.
Azkenik, Castelarrek erregimen autoritarioago bat ezarri zuen eta horrek Pavía jeneralak estatu-kolpea ematea ahalbidetu zuen 1874ko urtarrilean, Errepublika praktikan amaituz. Serrano jeneralaren diktadurapean egon ondoren, Martínez Campos jeneralak 1874ko abenduan egindako altxamenduak Alfonso XII.aren tronuratzea eta Berrezarkuntza ekarri zituen.
1.4 Estatu Liberalaren Eraikuntza (1833-1874)
1834 eta 1874 artean estatu liberalaren eraikuntza garatu zen, gatazka politiko eta militarrez beteta. Liberalak korronteetan banatu ziren:
- Moderatuek: estatu zentralizatua eta sufragio murriztua.
- Progresistek: subiranotasun nazionala eta erreforma politikoak.
- Demokratikoek: sufragio unibertsala eta askatasun handiagoak.
- Unión Liberalek: zentro politikoa.
Lehen Karlistada (1833-1840)
Fernando VII.a hil zenean, haren osaba Karlos María Isidrok tronua aldarrikatu zuen, eta horrek Lehen Karlistada piztu zuen. Karlisten aldekoak absolutismo tradizionala eta foruak defendatzen zituzten; liberalen alde, berriz, estatu moderno eta konstituzionala.
Isabel II.a txikia zenez, María Cristina erregeorde izan zen. 1837ko Konstituzioa onartu zen. Karlistada Bergarako Hitzarmenarekin (1839) amaitu zen, non karlistek Isabel II.a onartu eta liberalek foruak mantentzeko konpromisoa hartu zuten.
Moderatismoa eta Biurteko Progresista
Karlistada amaitutakoan, Espartero progresista erregeorde bihurtu zen, baina bere gobernu autoritarioak oposizioa sortu zuen. 1844an Narváez moderatuak boterea berreskuratu eta Hamarkada Moderatua hasi zen (1844-1854). Garai horretan 1845eko Konstituzioa onartu eta estatu zentralista sendotu zen.
Autoritarismoak 1854ko Vicálvarada eragin zuen, eta horrek Biurteko Progresista ekarri zuen (1854-1856). Espartero eta O’Donnelek ekonomia modernizatzeko erreformak aplikatu zituzten (Madozen desamortizazioa, trenbideen garapena).
Ezegonkortasuna eta Seiurtekoaren Hasiera
1856tik aurrera, O’Donnellen Unión Liberalek moderatuak eta progresistak bateratzen saiatu zen, baina 1856-1868 aldia ezegonkorra izan zen. 1860ko hamarkadako krisiak (zereal eskasia, finantza arazoak) monarkiaren ospea hondoratu zuen. 1866ko Ostendeko Itunean Borboien dinastiaren amaiera adostu zen, eta 1868ko Iraultza Loraitsuak Isabel II.a erbestera behartu zuen.
1.5 Foru Auzia eta Karlismoa
XIX. mendearen lehen erdian, foru auzia estatu liberalaren eraikuntzarekin talka egin zuen. Cadizko Gorteek (1812) aduanak itsasora eramatea erabaki zutenean sortu zen lehen talka nabarmena.
Karlistadak eta Foruen Desagertzea
Lehen Karlistada (1833-1839) izan zen gatazka horren adierazpenik bortitzena, liberalismo zentralista eta foruen defentsa aurrez aurre jarriz. Euskal foruzaletasuna karlismoarekin identifikatu zen gehienbat.
Bergarako Hitzarmenaren ondorioz, 1839ko Legeak foruak “errespetatu” zituen, baina estatuaren batasun konstituzionalaren barruan. Hala ere, Esparterok 1841ean foru-printzipio nagusiak indargabetu zituen (aduanak itsasora eraman, Batzar Nagusiak kendu).
Hamarkada Moderatuan (1844-1854), Batzar Nagusiak eta Diputazioak berrezarri ziren, baina kontrol politiko eta ekonomikoa Madrilen esku geratu zen.
Bigarren Karlistada
Seiurteko Demokratikoan (1868-1874), Karlismoak indar berria hartu zuen. Amadeo I.aren etorrerak eta 1869ko Konstituzioak ezarritako gurtza-askatasunak karlisten haserrea areagotu zuen. Hauteskundeetan porrot egiteak 1872ko Bigarren Karlistada piztu zuen, azkenean 1876ko porrotarekin amaituko zena eta foru erregimenaren desagerpen ia erabatekoa ekarriko zuena.
2. Berrezarkuntza eta Krisia (1874-1923)
2.1 Berrezarkuntza: Canovasen Sistema (1874-1902)
Sei urteko demokraziaren ondoren, Serranoren diktadura labur batek militarrei aukera eman zien. Cánovas del Castillo-k Monarkia borbonikoa eta Alfonso XII.a tronura igotzea lortu zuen. Cánovasek Pragmatismoa (oreka politikoa) oinarri hartuta sistema ezarri zuen, lau oinarri nagusi zituelarik:
- Pragmatismo konstituzionala: Oreka mantentzea.
- Militar politika: Altxamendu militarrak saihestea.
- Txandakatzea: Kontserbadoreen eta liberalen arteko botere-trukea.
1876ko Konstituzioa Cánovasen oreka mantentzeko tresna izan zen, bi alderdi nagusien arteko txandakatzea zehaztuz:
- Kontserbadoreak: Cánovas buruzagi, monarkia, oreka eta ordena nahi zituen.
- Liberalak: Sagasta buruzagi, sufragioa handitzea nahi zuen.
Bi sufragio egin ziren: zentsitarioa (1878) eta unibertsala gizonezkoa (1890).
Sistema eta Iruzurra
Botoekin arazoak egon ziren, hala nola boto faltsuak edo kentzeak. Tokiko boterea zeukatenek (caciques) jende ahulari botoa trukatzen zioten. Bi populismo mota zeuden:
- Esperantza: Gauza faltsuak agintzen zitzaizkien pertsonei.
- Mesedea: Zerbitzu baten truke botoa eskatzen zitzaien.
Alfonso XII.ak txandakatzea egin zuen kontserbadore eta liberalen artean, protesta isilduz. Hil ondoren María Cristina jarri zen erregeorde (Alfonso XIII.a oso txikia zenez), eta han sinatu zen “El Pardo” ituna (1885), txandakatzea bermatzeko.
2.2 Politika Koloniala eta Independentziak
Alfonso XII.aren agintaldian Espainiak ia kolonia guztiak galdu zituen, Kuba, Puerto Rico eta Filipinak izan ezik.
Kuba eta Filipinak
Puerto Ricon autonomiak eta esklabutza abolitzeak egoera hobetu zuten, baina autonomismoa bi korrontetan banatu zen. Kuban, esklabutza abolitu zen, baina Mauraren erreformak baztertu eta krisi politikoa sortu zen. Jose Martík gidatutako mugimendu independentistak indarra hartu zuen.
Filipinetan ere erreformak eskatu ziren, eta Jose Rizalek Liga Filipinarra sortu zuen autonomiaren alde.
1898ko Gerra eta Kolonien Galera
1895ean Kubako azken matxinada hasi zen. Estatu Batuek gero eta esku-hartze handiagoa izan zuten, eta Maine ontziaren leherketa Espainiari leporatu ondoren, AEBek gerra deklaratu zioten.
Espainiak bi porrot gogor jasan zituen (Cavite eta Santiago de Cuba). Parisko Ituna sinatu zuen (1898): Kuba independente bihurtu zen eta AEBek Puerto Rico, Filipinak eta Guam eskuratu zituzten. Espainiak Karolina, Mariana eta Palau uharteak Alemaniari saldu zizkion.
Ondorioak: Hondamendia eta Erregenerazionismoa
Porrot kolonialak erregenerazionismoa sortu zuen, Espainiaren atzerapen kulturala eta politikoa gainditzeko nahiarekin. Silvela eta Maura izan ziren mugimenduaren defendatzaile nagusiak. Joaquin Costak eta 98ko belaunaldiak Espainiaren egoeraren kritika zorrotza egin zuten.
2.3 XIX. Mendeko Ekonomia eta Gizartea
Atzerapena eta Industrializazio Berantiarra
Espainiako ekonomia moteltasunez garatu zen, nekazaritzaren produktibitate baxua eta berrikuntza-falta zirela eta. Industrializazioa berandu iritsi zen barne-eskari eskasa, energia-iturri urria eta teknologia atzeratua zirela eta.
Gune dinamikoenak:
- Katalunian: Ehungintza.
- Bizkaian eta Gipuzkoan: Siderurgia eta metalurgia (protekzionismoaren babesari esker).
Meatzaritza ere indartu zen atzerriko kapitalari esker, batez ere Bizkaiko burdinarekin.
Klaseen Sorrera eta Auzi Soziala
Estamentu zaharrak desagertu eta klase-gizartea nagusitu zen. Goi mailan, noblezia eta aberastutako burgesia elkartu ziren. Behean, klase ertain murritza eta masa handi bat (nekazari eta langileak) zegoen.
Kapitalismo industrialaren hedapenak langile eta nekazarien egoera okertu zuen. Hegoaldeko jormalariek anarkismoaren eraginpean protestak egin zituzten. Industriako langileak baldintza oso gogorretan bizi ziren, eta UGT eta CNT sindikatuak sortu ziren.
Borrokaren ondorioz, 1919an 8 orduko lanaldia ezarri zen.
2.4 Berrezarkuntzaren Gainbehera (1902-1923)
1898ko porrotaren ondoren Berrezarkuntza ahultzen hasi zen. 1902an Alfontso XIII.a iritsi zenean, Maura eta Canalejas erreformistek sistema modernizatu nahi izan zuten, baina biak erori ziren (Aste Tragikoa 1909an, Canalejase erailketa 1912an).
1917ko Hiruko Krisia
1917an hiru krisi batera lehertu ziren:
- Militarrek Defentsa Batzordeak sortu zituzten.
- Oposizioak Bartzelonan Parlamentarien Batzarra antolatu zuen.
- UGTk eta CNTk greba orokorra deitu zuten.
Armadaren eta erregearen erantzun gogorrak mugimendu guztiak zapaldu zituen.
Sistemaren Kolapsoa
1917–1923 artean gobernu etengabeak, gatazka sozial gogorrak (La Canadiense, terrorismoa) eta armadaren botere hazkundea nagusitu ziren. 1921eko Annualgo hondamendi militarrak erregimena kolokan utzi zuen. Primo de Riverak estatu-kolpea eman zuen 1923an, Alfontso XIII.aren babesarekin, eta horrela amaitu zen Berrezarkuntza.