Espainia eta Nafarroako erliebe-unitateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Goi-lautada

Aro primarioan sortu zen, Herciniar orogenesian altxatutako Mendikate Hesperiko zaharraren higatzearen ondorioz. Hiru unitate bereiz daitezke:

  • Antzinako zokalo paleozoikoa: Iberiar penintsularen mendebaldean dago eta material silizeo primarioz osatuta dago.
  • Mendikate Zentrala eta Toledoko mendiak: Aro tertziarioan sortu ziren, Alpetar orogenesiaren ondorioz. Harri primarioak daude.
  • Barruko arro sedimentarioak: Ipar eta hego goi-lautadetakoak. Aro tertziarioan sortu ziren Alpetar orogenesiaren eraginez.

Goi-lautadaren inguruko mendiak

  • Galizia eta Leongo mendigunea: Aro tertziarioan sortu zen. Materialak paleozoikoak dira.
  • Kantabriar mendikatea: Bi sektore ditu:
  • Asturiaseko mendigunea: Aro tertziarioan sortu zen, Alpetar orogenesiaren ondorioz. Materialak paleozoikoak dira.
  • Kantabriar mendikatea: Aro tertziarioan sortu zen. Kareharriz osatuta dago.
  • Iberiar mendikatea: Aro tertziarioan sortu zen. Kareharriz osatuta dago, nahiz eta batzuetan harri paleozoikoak eta harri buztintsuak egon.
  • Sierra Morena: Aro tertziarioan sortu zen. Harri paleozoikoa da nagusi.

Kanpoko sakonuneak

Aro tertziarioan sortu ziren, Alpetar mendikateekin batera:

  • Ebroren sakonunea: Pirinioen paraleloa da. Pirinioek, Iberiar mendikateek eta Kataluniako Kostaldeko mendikateek ixten dute.
  • Guadalquivirren sakonunea: Mendikate Betikoen paraleloa da, eta horien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago.

Kanpoko mendikateak

Aro tertziarioko Alpetar orogenesian sortu ziren. Kareharrizko materialak dira nagusi.

Pirinioak

  • Ardatza / Alde axial: Hertziniar mendigune zaharrari dagokio; Alpetar orogenesian gaztetu zen. Material paleozoikoek osatzen dute.
  • Pirinoaurreak: Alde axialaren hegoaldean daude. Aro tertziarioan, Alpetar orogenesian sortu ziren. Kareharriek osatzen dute. Ardatzaren paraleloak diren bi lerrokatzetan egituratzen dira: barruko mendilerroak eta kanpoko mendilerroak.
  • Erdiko sakonunea: Pirinioaurreko barruko eta kanpoko mendilerroak bereizten ditu.
  • Euskal Mendiak: Pirinioaurrearen luzapena dira. Kareharrizkoak dira.
  • Kataluniako Kostaldeko mendikatea: Pirinioen ekialdeko aldearen aldaketa da. Mendikatearen iparraldeko erdia material paleozoikoek osatzen dute, Alpetar orogenesian altxatu zirenak. Hegoaldeko erdia kareharrizko lurrek osatzen dute, Alpetar orogenesian tolestu zirenak.
  • Mendikate betikoak: Sakonuneen bidez bereizitako mendi-sistematan egituratzen dira; hauek osatzen dituzten sistemak ondoren zehazten dira:
  • Mendikate penibetikoa: Kostari inguratzen dio. Aro tertziarioan sortu zen. Materialak paleozoikoak dira.
  • Mendikate subbetikoa: Barrualdean dago. Aro tertziarioan sortu zen. Materialak txandaka, gogorrak eta bigunak, agertzen dira.
  • Sakonune intrabetikoa: Mendikate penibetikoaren eta betikoaren artean, sakonune txikitan zatituta dago. Materiala tertziarioz bete da, eta horren eraginez badlands izeneko erliebea sortu da.

Entradas relacionadas: