Espainia eta Euskal Herria: Errestauraziotik II. Errepublikara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,82 KB

Gaia: Errestaurazio Sistema Politikoa (1874-1923)

Sarrera

Errestaurazio Sistema Politikoa 1874tik 1923ra gertatu zen, Seiurteko Demokratikoak eta Bigarren Gerra Karlistak utzitako egoera desegonkorra hobetu eta oreka lortzeko helburuarekin. Sistema honetan erregealdi desberdinak egon ziren: Alfontso XII.arena (1874-1885), Maria Kristinarena (1885-1902), eta Alfontso XIII.arena (1902-1931).

Laburpena

Laburbilduz, Errestaurazio Sistema Primo de Riveraren estatu-kolpearekin amaitu zen 1923an, eta 1931ra arte diktadura egoera egon zen. Ondoren, Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak alde egin behar izan zuen.

Gaia: Industrializazioa Euskal Herrian

Industrializazioa Euskal Herrian, Espainiarekin alderatuta azkar, baina Europarekin alderatuta beranduago gertatu zen. Nolanahi ere, lurralde bakoitzean desberdina izan zen, eta Bizkaiak izan zuen nagusitasuna. Burdin-industria izan zen sektorerik garrantzitsuena. Prozesu luze bat izan zen, eta hainbat ondorio ekarri zituen. Bertako industria Espainiako merkatuaren eta kanpoko eskulanaren menpe zegoen.

Gaia: Alfontso XIII.aren Erregealdia eta II. Errepublika

Alfontso XIII.aren erregealdian, aldaketa nahian hainbat gertaera izan ziren: Donostiako Ituna erregetzaren aurka eta Jakako militarren altxamendua Errepublikaren alde. Ondoren, apirileko hauteskundeen bidez, errepublikazaleek irabazi eta erregeak alde egin zuen, Errepublikari hasiera emanez. Errepublikak lau etapa izan zituen:

  • Behin-behineko Gobernua (1931ko apirila-urria)
  • Biurteko Erreformista (1931ko urria-1933ko iraila)
  • Eskuindarren Biurtekoa (1933ko iraila-1936ko otsaila)
  • Fronte Popularra (1936ko otsaila-uztaila)

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)

Kokapena

  • Jatorriari dagokionez: Lehen mailakoa.
  • Formari dagokionez: Juridikoa.
  • Edukiari dagokionez: Politikoa, erlijiosoa eta soziala.
    • Egilea: Sabino Arana eta bere anaia izan daitezkeela uste da, nahiz eta argi ez egon. Abertzaletasunaren sortzailea.
    • Data eta tokia (Garaia): Berrezarkuntza garaian, Maria Kristinaren erregeordetzan, Bizkaiko industrializazioaren nagusitasunean eta nazionalismoaren gorakadan.
    • Hartzailea: Euskaldun Batzokiko kideak.
    • Asmoa: Arautegiaren berri ematea.

Azterketa

artikulua

Euskaldun Batzokia izenarekin, batasuna eta adiskidetasuna helburu dituen aisialdirako zentroa sortu zen Bilbo hirian.

artikulua

Euskaldun Batzokia Bizkai Batzarraren barne egongo da.

, 4., 5., 6. eta 7. artikuluak

  • Erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra.
  • Bizkaiko hizkuntza: Euskara.
  • Foruak berrezartzea.
  • Oreka bat Jaungoikoaren eta lege zaharraren artean.
  • Jaungoikoa eta lege zaharra bereiztea.
  • Jaungoikoa gainetik.

artikulua

Beste probintziekin elkartuko da Euskal Herria sortzeko. Guztiak bat egiteko konfederazioa aurreikusten du, baina probintzia bakoitzak bere autonomia mantenduz.

Testuingurua

  • Euskal nazionalismoa:
    • XIX. mendean nazionalismoa indartu zen.
    • Kultura, hizkuntza eta zuzenbide bereziak dituzten pertsonak elkartzea.
    • Maila ekonomiko eta kulturala dutenak bultzatzea.
    • Herriarengana erraz hurbiltzen da.

Ondorioa

Batzokiak euskal jeltzaletasuna zabaltzeko gune garrantzitsuak izan ziren, batzarraren barruan. (Sabino Arana hil eta gero bilakaera izan zuen) → Estatutua lortu zen 1936an.

La Lucha de Clases Astekariko Artikulua (1896-05-23)

Kokapena

  • Jatorriari dagokionez: Lehen mailakoa.
  • Formari dagokionez: Kazetaritzakoa.
  • Edukiari dagokionez: Soziala eta politikoa.
    • Egilea: Kazetari sozialista bat, beharbada Tomás Meabe, baina ez da ziurra.
    • Data eta tokia (Garaia): Bilbon, Berrezarkuntza garaian, Maria Kristinaren erregeordetzan, langile mugimenduak indartsu zeuden garaian.
    • Hartzailea: Bizkaiko langileak.
    • Asmoa: Langileen egoera txarra salatzea eta greba eskubidea aldarrikatzea.

Azterketa

  • XIX. mendean liberalismoa onartu zen, baina egoera ez zen hobetu.
    • Beraz, meatzeetako langileak 1896ko maiatzaren 1ean, Nazioarteko Langileen Egunean, bildu ziren Gallartako frontoian eta manifestazio zaratatsuak egin zituzten.
  • Kuartel eta dendak mantentzearen aurka, botere publikoei edo haien ordezkariei horiek berehala eta erabat desagerrarazteko eskatuko zien batzordea eratu zuten.
  • 1890eko greban, lanaldia murriztea eta barrakoiak eta kantinak kentzea aldarrikatu zuten.
  • 1890eko grebaren ondoren, barrakoi eta kantinei dagokienez, egoera ez zen aldatu. Legeak gutxietsi eta mendeko izaera liberala murriztu zuten.
    • Honek lan askatasunari arazo larria eragiten zion. Greba eskubidea ere aldarrikatzen zuten.

Testuingurua

  • Industrializazioaren ondorioz, Bizkaian egoera aldatu zen.
  • Langile asko zeuden, eta langile mugimenduak indartu ziren.
  • Aurretik, gizarte tradizionala eta nekazaria zen. Ondoren, immigrante ugari iritsi ziren, herri osoak sortuz.
  • Langileak egoera txarrean zeuden: ordu asko, diru gutxi.
  • Bizi-baldintza txarrak: barrakoiak, kantinak.
  • Hala ere, jendea lanaren zain zegoen.
  • Langile mugimenduak indartu ziren.
  • Sozialismoa:
    • Perezagua.
    • Indalecio Prieto.
    • Indarkeria baztertzea.
    • Gerraren eta kolonialismoaren aurka.
    • Langileek boterea lortzea:
      • Iraultzaren bidez.
    • Politikan parte hartzea.
  • Anarkismoa:
    • Ez zuen indarrik Euskal Herrian.
    • Indarkeriaren defentsa.
    • Hauteskundeetan ez parte hartzea.

Ondorioa

  • Langileen egoera hobetu zen sindikatuen laguntzari esker.
  • Urteak pasa ahala, langile mugimenduek indarra lortu zuten.
  • Azkenean, hainbat gauza lortu zituzten:
    • Kantinetan erosi beharrik ez izatea.
    • Lanordu kopurua murriztea.
  • 1917ko krisiaren ondorioz, egoera okerrera joan zen.
  • Grebak, inflazioak...
  • Sindikatuek garaipenak lortu zituzten, eta sindikatu gehiago sortu ziren.
  • Primo de Riveraren garaian, UGT Primo de Riverarekin kolaboratzen hasi zen.
  • Maiatzaren 1eko eguna gaur egun ere ospatzen da, eta horrela lanorduak murriztea lortu du gizarteak.

Fronte Popularraren Programa (1936-01-16)

Kokapena

  • Jatorriari dagokionez: Lehen mailakoa.
  • Formari dagokionez: Zirkunstantziala.
  • Edukiari dagokionez: Politikoa eta soziala.
    • Egilea: Fronte Popularra osatzen zuten ezkerreko hainbat alderdi elkarturik.
    • Data eta tokia (Garaia): Biurteko Eskuindarraren amaieran.
    • Hartzailea: Publiko orokorra.
    • Asmoa: Herritarrak Fronte Popularrari botoa ematera konbentzitzea.

Azterketa

Fronte Popularrean parte hartzen duten alderdiak, hauteskundeen aurretik plan politiko komun bat adostera iritsi dira. Bertan, honako konpromiso hauek hartu dituzte: eskuindarrek hauteskundeak irabazi zituztenetik delitu politiko eta sozialak egin zituztenentzako amnistia, eta 1931ko Konstituzioa berrezartzea.

Baina beraien artean desadostasunak ere baziren. Sozialistek banka nazionalizatzea, lurrak nazionalizatzea eta langileen kontrola nahi zituzten. Errepublikanoek, berriz, nekazarien berrerospena nahi zuten, baina nazionalizaziora iritsi gabe. Banka sistemak hobekuntzak behar zituela uste zuten, baina ez zuten langileen kontrola onartzen.

Testuingurua

  • 1930ean Primo de Riverak dimititu zuen.
  • Donostiako Ituna, Jakako altxamendua.
  • Errepublika aldarrikatu zen.
  • Behin-behineko Gobernua.
    • Hauteskundeak.
      • Azañaren Biurtekoa.
        • erreformak.
        • Konstituzioa.
          • krisia.
            • hauteskundeak.
  • Biurteko Eskuindarra.
    • eskuinekoak batera aurkeztu ziren, ezkerrekoak ez.
    • erreformak bertan behera utzi ziren.
    • Fronte Popularra.

Ondorioa

  • Helburua lortu zuten, baina denbora gutxi egon ziren agintean.
  • Gerra Zibila piztu zen, Errepublikaren amaiera ekarriz.
  • Bi aldeen arteko ezberdintasun handiak.

Entradas relacionadas: