Espainia 1960-1975: Garapenetik Gainbeherara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,94 KB
AJDHVJ
AUASGUFISUG`
KLFHKJFGUDGFIUAGFA
KSGFJSDGFIUGIFUH
Garapeneko Espainia (1960-1969)
Espainia munduko hamargarren potentzia izatera heldu zen, azpigaratua egon eta gero. Espainia munduko ekonomian sartu zen, eta produktu nazionala hastea eta enplegua hobetzea eragin zuen. BPG-k %7ko hazkundea izan zuen, desarrollismoaren garaia izan zen, baina ekonomia ez zen guztiz ireki, eta zergen bidez barne merkatua babestu zen. Estatuaren interpretazioak hazkundearen garapena oztopatu egin zuen. Gobernuko ministro teknokratak, hau da, Opus Deikoak, lau urteko hiru garapen plan ezarri nahi zituzten eta kapitalak leku eta sektore zehatz batzuetara erakarri.
Garapen ekonomikoaren finantziazioa: Turismoa eta emigranteengandik lortutako diruarekin inbertsioak eta inportazioak ordaintzen ziren. 60. hamarkadan milioi bat langile emigratu zuten, batez ere Frantzia eta Alemaniara, legalki, eta beste asko ilegalki. Atzerriko kapitalaren inbertsioa, batez ere alemana eta estatubatuarra, beharrezko lehengaiak erostea errazten du.
Sektore nagusiak: INI erakunde eta enpresa pribatuak medio direla, industriak % 11,13ko hazkundea izan zuen urteko produkzioan. Hazkunde altuena industria kimiko, mekaniko eta metalurgikoan dago. Garapen sektorerik ikusgarriena automobilarena izan zen, garrantzitsuenak SEAT eta Renault. Espainiako enpresarik handienak kautxu, siderurgia eta petrolioaren birfintzearenak dira. Gainera, espainiarrek asko erabiltzen zuten autoa. Etxetresna elektrikoek ere fama handia hartu zuten.
Aldaketak Gizartean eta Kulturan
Desorekak
1955. urtean biztanle gehien zeuzkaten probintziak 1970. urtean ere bai zeuzkaten, eta biztanle gutxien zeukaten probintziekin gauza berdina gertatzen zen. Industria taldeak sortu ziren, baina Andaluzia eta Extremadura atzeratuta zeuden.
Nekazari-exodoa
4 milioi pertsona herrietatik Espainiako hiriburuetara mugitu zen edo Europara. Hirigintza espekulatzailea hasi zen eta horrek eragin zuen txabolismoa eta ingurune arazoak. Turismoa zela eta urbanizazio prozesua hasi eta natura apurtu zen.
Bizi Mailako Hobekuntzak
Kontsumoa hedatu egin zen eta ongizatean eta tolerantzian oinarritutako gizartea. Gizarte Segurantzako oinarrien legea, pentsioak eta osasun zerbitzuak hedatu ziren.
Aldaketa Kulturan eta Hezkuntzan
Hedabideetan zentsura eta manipulazioa zegoen eta Hezkuntzaren Lege Orokorra sortu zen (1970).
Kanpo-Harremanak: Gibraltar eta Europako Merkatu Batua
Espainiako diplomaziak arrakasta handia izan zuen eta NBEk Gibraltarri buruzko arrazoibide deskolonizatzailea onartu zuen. Gibraltarren auzia indartzeko, Frankok independentzia eman zien Ekuatore Gineari.
Elkarrizketa EEErekin eta lehentasunezko akordioa: Europako Ekonomia Erakundea (EEE) sortu zen, eta Franko hor sartu nahi zen, baina ez zioten baimenik eman esaten zutelako bakarrik estatu demokratikoak sartzen zirela. Geroago Lehentasunezko akordioa sinatu zuten, non esaten zen Seien eta Espainiaren trukeak errazten zituztela Espainiari industria produktuen zergak murriztuz.
Erregimenaren Inmobilismoa
Erregimenaren Inmobilismoa eta Prentsaren Legea
Ez zen aldaketarik onartu eta gizartea neutralizatu nahi zuten komunikabideak manipulatuz. Orden Publiko Auzitegia (TOP) sortu zen, iritzi politikoak epaitzeko. Informazio eta Turismo ministroa, Fraga, prentsaren legea sustatu zuen eta zentsura ezabatu zuen, baina espedienteak, isunak eta kazetarien espetxeratzeak handitu ziren.
Oposizio Moderatua
Erbesteko alderdi errepublikanoak batasun proiektu baten inguruan bildu ziren. Barrutik eta erbestetik heldutako ehun ordezkari Munichen salatu egin zuten erregimenaren izaera antidemokratikoa. “El Convenio de Munich” sortu zen.
PCEren Protagonismoa
Grimau buruzagia hil zutenean komunisten aurkako jazarpenak nazioarteko oihartzuna izan zuen. Dolores Ibarruri eta Carrillo erbestetik zuzentzen zuten alderdia, eta honekin estalinismotik eurokomunismora pasatzea lortu zen.
Langile-mugimendu Berria
Mugimendu hauek greba askatasuna eta sindikatuak sortzea nahi zuten. Negozio kolektiboei esker lehenengo sindikatu ezkutuak sortu ziren (CCOO).
Unibertsitate Oposizioa
Erregimenak galdu egin zuen unibertsitatearen kontrola. Ez zuten SEU onartzen eta ikasleen biltzar askeekin ordezkatu zen. Gobernuak katedradun batzuk gobernutik kendu zituen manifestatzaileen alde egiteagatik.
Mugimendu Nazionalistak
Katalunian oposizio demokratikoak batasun eta lankidetza maila handiagoa lortu eta organismo bateratua sortu zuten. Diktaduraren arazo nagusia ETA erakundea izan zen.
Klero Berria
: Klero gaztea eta katolikoa aurrerakoiak hierarkiaren aurka jo zuten eta Eliza diktaduraren aurka jotzea eskatu zuen. Erregimenaren aurkako oposizioan eleizgizonak zeuden. Abadeentzako espetxe bat ireki zuten. Eliza eta Estatuaren artean bronka egon zen Aita Santuak Frankori eskatzen ziolako apeizpikua aurkezteko pribilegioari uko egitea baina jeneralak ezetz esan zuen.
FRANKISMOAREN GAINBEHERA(1969-1975): 1Carrero Blancoren garaia:Erregimenaren jarraipena, kontraesanak eta Matesa kasua: Gortak Joan Karlos printzea oinordezko izendatu zuten Franko oso gaixorik zegoelako, horrekin mugimendu monarkiko berria ezarriko zuen. Matesa kasua sortu zen, iruzurretan ibili zen enpresa bat Opus Deikoekin,baina falangekoek honen berri eman zuten. Franko azerretu egin zen gobernu berria Opus Deikoa izango zelako Carrero Blankoren agindupean. /Oposizio erakundeen joerak: Frankoren gobernuak behin eta berriro jarri zituen salpuespen egoerak, batez ere Euskadin ETA erakundea zapaltzeko baina askenean Frankok indultua eman behar izan zion. /Irekitasunaren aldekoak eta inmobilisten arteko lehia: Presidente ordea Carrero Blanko zen. Lehia sortu zen irekitasunaren eta inmobilisten artean. Erregimeneko eskuin muturra inmobilista zen. /Carrero Blanco presidente: Bere helburua gobernuan erreformak ezabatzea eta oposizioak zapaltzea zen- 1973ko abenduaren 20an ETAk Carrero Blanko hil egin zuen atentatu izugarri batean. 2Arias Navarro gobernu presidentea: Hasieran Arias Navarro gobernu irekitasunaren aldekoa da. Hitzemandako irekitasun horren beste aldea agerian erakutsi zen Puig Antich anarkista exekutatu zutenean. Ariasek Elizaren aurka egin zuen eta apaizpikuak mesak euskaraz emateko baimena eskatu zuen. /Krisi ekonomikoa eta jendearen haserrea: Petrolioaren prezioa gora egin zuen. Langileek hainbat greba egin zituzten. /UMDa eta portugaleko iraultzaren eragina: “klabelinen iraultza” demokrazia ekarri zuen. Espainako armadako laurogei ofizial Batasun Militar demokratiko (UMD) sortu zuten demokraziaren alde. /Diktaduraren kontrako aliantza: Alderdi komunista ekitaldi politiko bat egin zuen esanez sortu nahi zuela hauste demokratikoa, pertsona monarkikoak, sozialista eta PCE bilduta. Erregimen demokratikoa ezartzea aldarrikatzen zuen. Psoe ez zen sartu, Konbergentzia demokratikorako plataforma sortu zuten. /Irekitasunaren porrota: eta azken krisia: Erregimeneko bunkerriak egindako prosioaren eraginez Arias Navarro atera egin behar izan zuen. Elkarte politikoen Estatutu berria onetsi zen. Oposizio antifrankista osoan indarberritu egin zituen pertsonaren eskubideak onartzearen aldeko aldarrikapenak, baita eskualde batzuen bereiztasun historiko eta kulturala errespetatzearen aldekoak ere eta gainera preso politikoen amnistia eskatu zen. ETAko 2 ekintzaile eta FRAPeko 3 exekutatu zituzten nazioarteko protesta handi baten erdian. Enbaxadoreak bertatik atera eta frankismoa isolamendu politikoan eta moralean geldituko zen. /Disktadorearen heriotz: Hassan ll.ak erregimen ahul zegoela ikusita martxa berdea antolatu zuen, armarik gabe hainbat marokoar Saharako mugara joan ziren anexioaren bila. Arias Navarroren gobernuak bertan behera utzi zuen lurraldea. Azkenik Franko 1975ko azaroaren 20an hil zen.