Espainia: 1957tik Trantsizio Demokratikora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB
1957an gobernu berri bat eratu zen eta honek ekonomiaren garapena, diktaduraren jarraipena eta aldaketa sozio-kulturalak (askatasun apur bat baina gutxi) ekarri zituen. Gainera, gobernuak gero eta oposizio handiagoa eta indartsuagoa jasaten hasi zen eta 1959an erregimenaren autarkia-aldia amaitu zen, Espainiako ekonomia Europako herrialdeen ekonomiara integratzeko apustua eginez, kapitalismoaz baliatuz.
Egonkortze planak egin ziren eta neurri fiskalak aurrera atera ziren sektore pribatuarentzako kreditua mugatuz, gastu publikoa murriztuz, zergak igoz, soldatak izoztuz, inflazio tasa murriztuz. Gainera, merkataritza neurriak ezarri ziren atzerriko inbertsioak erakarriz eta salgaien inportazioak sustatuz. Hala ere, epe laburrean planaren austeritateak herritarren bizi-baldintzak okertu zituen.
Porrotaren ostean garapen planak bultzatu ziren eta ondorioz, garapen ekonomikoa eman zen. Nekazaritza modernizatu zen makineria berria sartuz, herri lanak bultzatu ziren, segurtasun sozialeko oinarriak ipini ziren, Amerikarren inbertsioak gora egin zuten eta turismoa igo zen baina nahiko era traketsuan, ez baitzegoen azpiegiturarik eta horrek, bat-batean eraikinak egiteko beharra ekarri zuen. Europara joan zirenen dibisak iritsi ziren eta beraz, kanpoko soldatak sorterrira bidaltzen ziren. Geroz eta diru gehiago zegoenez, kontsumoa igo zen eta ondorioz, lanak sortu ziren.
Bestalde, industri arloan desoreka eman zen. Leku batzuk industrializatuta jarraitu zuten (Madril, Katalunia, Euskadi) eta beste batzuk ez. Lurralde batzuk oso biztanleria zaharkituarekin geratu ziren, barrualdea batez ere.
Aurretik esan bezala aldaketa sozio-kulturalak eman ziren. Hirigintza era desordenatuan eman zen, emakumea lan munduan integratu zen eta mentalitate aldaketa hasi zen. Gainera, hezkuntzaren erreformak 14 urtera arteko oinarrizko heziketa ekarri zuen eta prentsaren legearekin argitaletxeentzat askatasun gehiago eman zen. Dena den, ekoizpen nazionalistek debekatuta jarraitzen zuten. Gizartea orokorrean, behe mailatik erdi mailako klasera igo zen taldea ugarituz.
Politikan inmobilismoa eman zen. Espainian, boterea berdinek (eliza, ejertzitoa, falangea eta monarkikoak) izaten jarraitzen zutelako baina euren artean tirabirak eman ziren eta hiru korronte agertu ziren: irekitasunaren aldekoak, inmobilistak eta kontserbadoreak. 1969an Francok joera bakarreko gobernu berria eratu nahian lehendakari ordea Carrero Blanco izendatu zuen. Horrez gain, orden monarkikoa jarraitu gabe, Juan Carlos Borboikoa izendatu zuen bere ondorengoa eta ez bere aita.
Kanpo politikan; Guinea Ekuatorialek independentzia lortu zuen Espainiak berak emanda, harremanak finkatu ziren AEB, Arabiar herrialdeekin (petroleoa lortzeko) eta Latinoamerikarekin eta Gibraltar aldarrikatu zuten arrakastarik gabe.
Urte hauetan, oposizioa barnean eta kanpoan hedatu zen. Langile mugimenduak protestak eta grebak egin zituen eta eurekin batera, unibertsitateetako mugimendua eman zen ikasleak ere mobilizatuz. Eliza ere, sistema hori zalantzan jartzen eta Francoren aurka egiten hasi zen. Erregimenaren krisiak oposizio politikoaren koordinaketa erraztu zuen PSOE eta PCE-ren artean Koordinazio Demokratikoa osatuz. Beste alde batetik, ETA eta FRAP bezalako talde armatuak agertu ziren.
Aipatutako oposizioaren eragina, kanpo presioak eta nazioarteko krisiak sistemaren krisialdia ekarri zuten. Franco gaixotzen da eta Juan Karlos Borboikoa bere ondorengo eta Carrero Blanco gobernuko presidente izendatzen ditu baina azken hau ETAk hiltzen du. Europa mailan, Espainia azken estatu diktatoriala da eta garai horretan, petrolioak eragindako krisi ekonomikoa ematen da.
Kanpotik, Vatikanoak, AEB, Europar Elkarteak presionatu zuten erregimena. Azkenean, 1975eko azaroaren 20an, Franco hil egin zen eta azaroaren 22an Gorteek Juan Karlos Borboikoa izendatu zuten Espainiako errege, Lege Organikoak zioen bezala. Honen ondoren, Trantsizio demokratikoa ematen da (1975-1982).