Esnean agertzen den monosakaridoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB


Miles Gloriosus Plautok sortutako komedia erromatar bat da. Esan daiteke autore esanguratsuenetako bat eta ezagunetako bat dela. Bere jaiotze data ez da oso zehazki jakiten baina k.A 254.Urtean izan zela esan daiteke. Erromara joan zen bizitzera eta han soldatu eta dendaria izan zen.

Bere obren artean ezagunetariko bat Miles Gloriosus da. Istorioa Efeson kokatzen da eta bost aktoetan zatitzen da. Amodio gaiak lantzen ditu. Protagonista, Pleusicles, maitemindua dago Filocomasio izeneko neska batetaz. Pleusicles joan egin behar du Naupactora eta denboa horretan, Efeseko soldadu baten Filocomasio eramaten du Efesora indarrez.

Pleusiclesen soldaduak gertatutakoa kontatu nahian, barku bat hartu eta berari kontatzera joaten da, baina barku hori kapturatua izaten da eta esklabu bezela saltzen dute. Gertatu den guztiaz idazten dio Pleusidesi eta hau Atenesera joaten da Filocomasio ikustera. Egun horietako batean beste esklabu batek biak batera ikusten ditu eta abisatzea erabakitzen du baina Palestrionek ezetz esaten dio eta plan bat prestatzen dute. Pleusidesekin zegoen neska Filocomasioren arreba zela esango zuten eta horrela handik ihes egin. Azkenean Filomasiok, Pleusidesek eta Palestronek ihes egitea lortzen dute.

Liburua ondo dago baina ez zait asko gustatu, batzuetan astuna iruditu zaitelako. Errez irakurtzen den komedia bat da motza delako, baina lantzen dituen gai batzuk ez dituela egoki erabili pentsatzen dut.

Komedian zehar soldaduak eta militarrak toki txarrean edo barregarri uzten ditu eta hori entretenigarria izan daiteke, baina adibidez emakumearen papera gaizki erabiltzen duela pentsatzen dut. Pertsonaiak emakumeei buruz pentsatzen zutena eta esaten zutenagatik hauek gutxiesten dituzte. Adibidez askotan erabiltzen dute “pordiosera” hitza emakumeak definitzeko. Beste egoera batzuetan emakumea mespretxatu eta gizonak gainetik jartzen dira, horrekin hainbat esaldi ikus daitezke, adibidez: “dile también que no se olvide un punto de que es una mujer y se

mantenga en el ejercicio de las artes y los procedimientos femeninos.” Gizonak dira komedia hontako indartsuak, boteretsuak… Emakumeak baino hobeak kasu askotan.

Gustatu ez zaidan beste gauz bat gizartea oso zatitua dagoela, hau da, esklabuak, militarrak.. Oso errez bereizten dira. Ikus daiteke bakoitzaren egoera nolakoa den. Batez ere esklabo eta jaunen arteko erlazioa: “Aquí estamos a tus órdenes” esklabuek esandako hitzekin.

Istorioan zehar pertsonaien hizkerak atentzioa deitu dit. Hizkera batzuetan zatarra eta beste batzuetan garbia ikuslea edo irakurleari barre egiteko modukoa da.Beste alde batetik istorioa erraza da baina momentu batzuetan nahasgarria izan daiteke, pertsonaien bidaiak eta haien arteko erlazioak nahas daitezke. Horrekin izen asko agertzen dira eta gehiengoak zailak direnez, askotan begiratu behar izan dut bakoitza nor den.Istorioa nahasgarria izanik, originala iruditu zait eta zati gehienetan komikoa izateko nahaia betetzen du, hainbat egoera barregarri ateratzen direlako. Esan ditudan gauz batzuk kenduta, emakumearen egoera, hizkera, pertsonaien izen batzuk… komedia ona iruditu zait baina batzetan aspergarria izan daiteke.

Entradas relacionadas: