Eskultura eta pintura gotikoa: ezaugarriak eta bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

Eskultura gotikoa

A) Estilo erromanikotik gotikorako trantsizioa

Estilo erromanikoaren ezaugarria zen zentzuen bidez atzematen zen orori uko egitea. Estilo gotikoak, aldiz, zentzuen mundua inspirazio-iturri nagusi bilakatuko zuen.

Aldaketa horren ondorioak dira, besteak beste, espiritualtasun frantziskotarra eta doktrina tomista-aristoteliarra. Naturaren eta Espirituaren arteko gatazka gainditu zen.

B) Naturalismoaren agerpena

Aurpegiak, gorputzak eta jantziak ez ziren, erromanikoan bezala, estereotipoak errepikatuz gauzatuko, baizik eta artistak berriro erreparatuko zion gauzen itxurari, eta haien antz naturalistaren bila abiatuko zen. Pertsona ezagunak hartu zituen artistak eredutzat, santuak irudikatzerakoan.

C) Naturalismoa jarreretan eta keinuetan

Naturalismoa pertsonaien jarrera eta keinuetara ere zabaldu zen. Erromanikoan irudiek jarrera zorrotza, aurrez aurrekoa eta espresiorik gabekoa zuten. Orain, berriz, ate-zango desberdinetan kokatutako eskulturek eszena bat osatzen dute.

D) Eszenen deskribapena

Deikundea, Ikustaldia edo Jesus Haurtxoaren aurkezpena tenpluan eszenak deskriba daitezke. Apostoluak edo beste santu batzuk badira, elkarren artean hizketan edo irribarrez agertuko dira.

E) Materialak eta gaiak

Katedral handiei loturik ageri zaizkigu garai honetako eskultura-lan gehienak. Garrantzi handikoa da hilobietako eskultura; beraz, material nagusia harria izango da, nahiz eta egurra ere erabiltzen zen eraikin barruetako irudi bakanduetan.

F) Bilakaera XIII., XIV. eta XV. mendeetan

XIII. mendean, espiritualtasun berri bat zerien pertsonaiei: baretasun sakon baten araberako sentimendu noble bezain malenkoniatsua igartzen zaie haietako gehienoi. Zalduneria galantaren idealetatik hurbil gaude.

XIV. mendean, biziro areagotu zen pertsonaien adierazkortasuna, sentimenduak azalean eta gorputzak inarrosian aurkeztuz.

XV. mendean, errealitate profanoan inspiratutako irudiekin batean azaldu ziren izaera malenkoniatsua edo patetikoa agerian uzten zutenak, ikuslea hunkitu nahi zutenak.

Azken Juizioa, Mariaren eta beste santu batzuen bitartekari-izaera nabarmendu nahi izan zen hartan guztian, bekatarien alde joka zezaketen papera lehen planora ekarriaz.

Kristo zen nagusi epaiketa hartan, baina Pantokrator zorrotz erromanikoaren ordez, eskuak jasota eta saihetsa estali gabe ageri da Kristo; sufritzen duen Kristo ulerkorragoa da, eliztarrei gurutziltzatzearen arrastoak erakutsiz. Harekin batera aingeruak egoten dira, martiriaren tresnekin: gurutzea, saihetsean sartutako lantza…

Ama Birjina Haurra besoetan ageri duen gaia. Ama Birjina Kristori eusten eta sinesleei erakusten dien pertsonaia izateaz gainera, bi pertsonaien arteko lotura afektiboak ere aurkeztu zituen, sentimenduak aintzat hartu nahi zituen garai bati zegokion moduan.

Hari osorik eskainitako tinpanoak sortu ziren, haren loaldia erakutsiz eta Ama Birjinaren zeruko erregina gisa koroatzen agertuz. Gaiak: Deikundea (emakumea, aingerua), Ikustaldia (bi emakume: Elisabet eta Maria), Jaiokundea, artzainen adorazioa edo Errege Magoena.

Eskultura bakanduetan ohikoa zen Kristo gurutzean ageri duen gaia. Itun Zaharreko eta Berriko gaiak.

Pintura gotikoa

Ezaugarriak

  1. Eskulturan bezala: naturalismoa, humanizazioa eta estilizazioaren bilaketa.
  2. Taularen gaineko pintura garatu zen, erromanikoko hormako pinturaren aurrean. Beirateak agertzen direlako.
  3. Erretaulak = taularen gaineko pintura: ohol-kopuruaren arabera: diptikoak (2), triptikoak (3) eta poliptikoak (ugari).
  4. Hondo laua, askotan urre kolorekoa.
  5. “Grisalla” teknika: gris kolorea erabili zen giza irudiak adierazteko, eskulturak balira bezala.

Estilo lineala

XIII. mendeko pintura gotikoa. Estilo lineala bataiatuko dugun pintura moldea zehaztu ahal izango dugu halatan. Kolore lauak, bolumena aintzat hartu gabe, pertsonak espazioan kokatu, perspektiba eza.

Trecentoko pintura

Italiako Trecentoan egingo ziren aurrerapen handienak. Trecento esaten diote italiarrek XIV. mendeari.

Ezaugarriak
  1. Irudiak egokitu ziren espazioaren aurkezpen arrazionalaren aurreko interesa (perspektiba).
  2. Giza irudiaren eta naturaren aurkezpen xeheagoa eta naturalistagoa.
  3. Kolorea argiaren tonu eta bizitasunaren arabera bideratzea (gune argiak eta itzalak).
  4. Aurkezturiko irudien bolumetria ere aintzat hartzea.
Florentzia: Cimabue pintorea

XIII. mende bukaeran eta XIV. mende hasieran azaltzen zaigu Giottoren jenioa. Florentziako eskolako maisu handia izan zen, pintura modernoaren egiazko aitzindaritzat har daitekeen artista handia da, espazioaren eta anatomiaren irudikatze tekniken menderakuntzarako biderantz gidarazi baitzuen buruz eta jardunez pintura, konposizioari eta tonalitate kromatikoei ekiterakoan gogoaren adierazkortasunean eta argiaren eragina aintzat hartu zuen aldetik. Natura izan zen Giottoren inspirazio-iturria, eta lanerako tresna bilakatu zuen naturaren behaketa.

Siena: Duccio

Ducciok eman zion Sienako eskolari hasiera.

Keinu eta jarreretan igar daitekeen dotoretasun berezi batez hornitu zituen Simone Martinik bere lanak, eta Ducciok baino modu koherenteagoan egokitu zituen irudiak espazioan.

XV. mendeko pintura flandestarra

XV. mendean, Flandesen, burgesiaren ekonomia-gorakada handia gertatu zen. Eliza eta aristokraziaz gain, burgesia aberastu berriaren mandatuek ere jasoko zituen artista flandestarrek.

Ezaugarriak

  • Neurri txikiagoko lanak.
  • Gaineko koadroetan eta erretratuan oinarritutako pintura moldearen eskaria.
  • Olio-pinturaren erabilera – teknika nagusia – pigmentua + olioa. Koloreak distira handiago batez azaltzen zirenez eta kolore bi edo gehiago elkarren gainean geruza mehe gardenetan bidera zitezkeenez (lauso geruzak), askoz aukera kromatiko (kolorekoa) aberatsagoa eta askoz tonalitate-ñabardura gehiago lortzen ziren.
  • Xehe-xehe eta zehaztasun harrigarri batez landu ahal izango zituzten pintoreek irudiak, trebetasun handia erakutsi zuten.

Adibidez: Jheronimus van Aken “Bosch” / Jan Van Eyck / Rogier Van der Weyden

Entradas relacionadas: