Eskultura Greziarra: Aroak eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Aro Arkaikoko Eskultura (K.a. VII-VI. mendeak)

Ezaugarri Nagusiak

  • Edertasunaren bilaketa
  • Proportzioa
  • Kanona: zati guztien arteko oreka
  • Naturalismoa; gero idealizaziora joera
  • Giza gorputzaren azterketa (antropozentrismoa)
  • Materiala: marmola, brontzea
  • Polikromatuak
  • Mendeetan zehar eboluzioa

Kouroi

  • Mutilak edo gizon gazteak irudikatzen zituzten.
  • Guduan edo kirolean lorturiko arrakastarengatik eskerrak emateko, edo inguruabar arraroetan hil zirelako, lantzen ziren.
  • Gazteak biluzik ageri ziren. Gorputz errutsu (indartsu), osasungarri baten jabe izateak dakarren harrotasuna agertzea zen kasta aristokratiko haren ezaugarria.
  • Kouros zaharrenetan formak modu estereotipatuagoan lantzen ziren, eta bolumenak geometrizatzeko joera nabarmentzen zen.
  • Eskulturak ia erabat simetrikoak ziren.
  • Adierazkortasunik eza da eskultura horien beste ezaugarri bereizgarrietakoa.

Kore

  • Nesken edo emakume gazteen irudiak.
  • Eskaintzaile jarreran aurkezten ziren gehienetan.
  • Jonian eta Atikan sortu eta zabaldu ziren.
  • Koreen trataera ez zen horren zurruna; atseginagoa zen (irribarrea) eta plastikoagoa ere, modelatze lanari dagokionez.
  • Jantzirik ageri dira beti.

Aro Klasikoko Eskultura

Garai Zorrotza (K.a. 500-450)

  • Bizkorrago garatu ziren joera naturalistak, aurreko geometrizazioa pixkanaka alboratuz.
  • Kouros arkaikoen zurruntasunaren ordez, zangoak urrats egiteko itxuran azaltzen ziren jarrera naturalago eta pausatuago batek hartu zuen lekua.
  • Kontraposto:
    • Gorputz-adarrak kontrako egoeran azaltzen dira.
    • Gogortasuna arindu eta eskultura dinamikoagoa bihurtu.
  • Eskulturaren ikuspuntu bakarra nagusitu zen.
  • Eskulturen ezaugarriak: Formen urritasuna, bolumenen irmotasuna eta eutsitasuna.

I. Klasizismoa (Periklesen Mendea, K.a. 450-404)

  • Naturalismoa nagusitu zen formei heltzeko unean, hala gorputzean nola jantzietan.
  • Orduko eskultoreek konposizioaren oreka eta harmonia bilatzen zuten, oinarri hauekin:
    • Harmonia
    • Osotasunaren eta aldeen arteko oreka
    • Begitarteen adierazkortasunik eza
    • Gorputz guztiz egokiaren proportzio idealen bilaketa (Polikletoren lehen kanona)
    • Higidura eutsia
  • Gizonezkoen irudietan gorputz gihartsuak eta, aldi berean, orekatuak lehenetsi zituzten.
  • Artistak:
    • Miron: mugimendua / unearen 'harrapaketa'.
    • Polikleto: proportzioa / kanona.
    • Fidias: anatomia / dotorezia / 'oihal bustien' teknika.

II. Klasizismoa (K.a. 404-323)

  • Atenasek Espartaren aurrean onartu behar izan zuen kapitulazioaren unea hartu ohi da garai honen hasieratzat.
  • Politikaren arloan oso nahasia izan zen garaia.
  • Beste kanon luzeago bat zehaztu zen.
  • Artistak:
    • Praxiteles:
      • Gorputz sentsualagoak, finagoak eta estilizatuagoak.
      • Keinu dotore sentsualez kurbatzen den konposizio-eskema, Praxitelesen kurba deitua.
      • Lan ezagunenak: Knidoko Afrodita, Apolo Sauroktono, Hermes.
    • Lisipo:
      • Oso eskultore emankorra.
      • Kanona luzatu eta beste proportzio batzuk ezarri (Gorputzaren luzera, buruarena halako zortzi).
      • Alexandro Handiaren eskultore kutuna eta ofiziala; erretratu ugari egin zizkion enperadoreari.
      • Eskultura ezagunena: Apoxiomenos.

Helenismoa (K.a. IV. mendetik I.era)

  • Alexandro Handiaren heriotza izan zen Helenismoaren hasiera (K.a. 323).
  • I. mendean amaitu zen.
  • Ekialdeko kulturen harremanen ondorioz, gero eta gustu mota gehiago azaldu ziren.
  • Bizirik iraun zuen betiere molde klasikoen aldeko joerak eta eredu haien kopiak egin ziren.
  • Aldi berean, forma eta konposizio dinamiko, sentsual eta adierazkorragoen aldeko interesa sortu zen. Estilizatuagoak eta kartsuagoak (indartsuagoak) izango ziren, elementu dramatikoetara joera nabarmenduz.

Entradas relacionadas: