Eskultura grekoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 117,09 KB

GREZIA.  ARTELANAK


1.PARTHENOIA

HURBILTZE HISTORIKOA

Parthenoia aldi klasikoan , k.A. 447-tik k.A. 432-ra. Athenasen dago ,hiri bakoitzean jainko/jainkosa bati gurtzen zitzaion

Parthenoia Atenaseko akropoliaren gailurrean dago eraikita.

Perikles eta Fidias izan ziren eraikuntza honen sortzaileak, Fidias dekorazioaren  aruraduna izan zen.Partenoiaren erabilera nagusien artean hurrengo hauek egon dira: tenplu paganoa, kristau eliza, meskita, polbora-tokia, ...Gaur egun eraikin honetatik geratzen dena eraikinaren zati hauek dira: kanpoko arkupea, barneko horma zati txiki bat eta munduko eskulturetan zehar dauden eskulturak. 

  material nagusia Panteliko marmol zuria da zati batzuk koloreztatuta daude.

   Tenplu handia da, barruan gordetzen zen eskultura oso handia baitzen (Atenea Parthenos).

  ordena doriarreko eta joniarreko ezaugarriak Bi dekorazio mota : eskultorikoa eta geometrikoa. Partenoiko dekorazio-lekuak metopak, kanpoko friso jarraiak eta frontoiak dira. Hainbat eszena irudikatzen dira, : Troiako gerra, Panteneen desfilea, ..

   Prthenoiaren estruktura  : pronaosa, naosa eta opistodomoa. Naosa 3 zatitzan zatituta dago eta opistodomoan 4 zutabe joniarrak daude. Eraikuntza hau peripteroa da ( 17 zutabe ditu alde bakoitzean) baita oktostiloa ere (fatxada bakoitzean 8 zutabe ditu). Hainbat zuzenketa optiko egin zituzten. Enfasi nabaria aplikatu zuten, fusteen erdialdea zabalago egin zuten, urrunetik zuzen ikusteko. Arkupeetako zutabeak meheago ikusten zituzten argitasunaren ondorioz eta horregatik egin zituzten hauek lodiago. Lerro batzuk kurbatuak egin zituzten, zuzen ikusteko. Azkenik, eraikineko ertzetarantz hurbilduz zutabeen arteko distantzia handitu egiten zen.

FUNTZIOA, ESANAHIA ETA BALORAZIO ESTETIKOA

   Eraikin hau ekialdera orientatuta zegoen.

   Akropolira igotzea Parthenoia hiru dimentsiotan ikusten zen.

   Greziar arkitekturaren edertasun formalaren eredua izan zen.

  Eraikina ez zen fededunak batzeko egin, lehen esan bezala, Atenea Parthenos gordetzeko baizik. Tenpluaren kanpoan egiten ziren zeremoniak eta tenpluaren ateak zabldu egiten ziren jainkosan zeremoniak ikus ditzan.

   Atenaen sinbolo eta monumentu enblematiko bihurtu zen eta agur egun ere bada.

2.EPIDAURO­ko   ANTZOKIA

Epidauron   (Peloponeson,   ipar­ekialdean)   dagoen   antzokia   goraipatua   izan   zen   jada Antzinatean.  

 Kronologiari   dagokionez,   badirudi   bi   alditan   egin   zela:   lehena,   K.A.   IV.   Mendearen bukaeran,   eta   gero,   garai   helenistikoan,   theatronaren   goialdea   

zabaldu   eta   proszenio   eta eszena   finkatu   zituztenean.   

Akustika   aldetik,   ezaugarri   paregabeak   zituen,   akatsik   gabeko

diseinu   simetrikoak   ikuspen   egokia   ahalbidetzen   zuen,   eta   akaberak   aparteko   edertasuna zuen.   Hgorantz   begira   zegoen   mendimalda   bat   aprobetxatuz,   aire   zabalean,   naturarekiko harreman   estuan   eraiki   zituzten.

Malda   horretan   kareharrizko   harmailak   edo   theatrona      jaso   zituzten,   garrantziaren   arabera hainbat   mailatan   banaturik   zegoen   .   

Theatronean   erraz   bereizten   dira   bi   eremuak:   behekoak

34   jarleku   ilara   ditu,   eta   goikoak,   berriz,   21.   Antzokia   sekziotan   banatu   zuten   (behekoak   12, eta   goikoak   22),   eta   bakoitza   bere   lekura   iristeko,   

bidea   pasilloz   eta   eskailera   erradialez

hornitu   zegoen.   Kareharrizko   aulkiak   era   egokian   diseinatu   zituzten,   ikusleen   erosotasuna   eta jendearen   joan­etorriak   errazteko.

Beheko   aldean,   espazio   biribila   osatuz,   orkestraren   lekua   egoten   zen,   eta   han   koroak   dantza eginez,   musika   joaz,   etab.   hartzen   zuen   parte.  

 Erdian,   Dionisosi   dedikaturiko   aldareak, nolabait,   ikuskizunek   zuten   

dimentsio   erlijiosoa   azpimarratzen   zuen.   Aktoreen   antzezteko

lekuari   proszenioa   deritzo.   Hasieran,   orkestraren   mailan   egon   ohi   zen;   denbora   pasa   ahala,

egurrezko   oholtza   baten   gainean   egotera   iritsi   zen,   eta   Garai   Helenistikoan,   izaera arkitektoniko   propioa   hartzera   heldu   zen   altxatu   eta   finko 

  bihurtu   zutenean. Ondoren,   eszena (skené)   zegoen   teloi   modura.   

Hasieran,   oihalezkoa   izan   zen,   eta   aktoreentzako   aldaleku   edo

biltoki   gisa   funtzionatzen   zuen.   Gerora   eszena   altxatu   eta   finkatu   egin   zuten.

Erromatarrek,   beste   antzoki   greziarretan   ez   bezala,   ez   zuten   aldaketarik  

 egin   Epidauron.

Horren   atzean,   antzokiaren   akustika   ezin   hobea   eta   eraikinaren   itxura   geometriko   perfektua  egon   daitezke.

3


EREKTEION IRUZKINA

SAILKAPENA:


Greziar tenplu hau Grezia klasikoan eraiki zen K.A 421- K.A. 406 urteen bitartean eta egilea Menesikles izan zen. Atenasko akropolian dago kokatuta eta eraikinaren ordena joniarra da; erabilitako materiala, berriz, marmol zuria da.

TESTUINGURUA:


Tenplua klasizismo garaikoa da eta bere eraikuntza Peloponesoko Gerraren lehen fasean hasi zen (K.A. 421 urtean). Eraikitzen amaitu eta hiru urtera Atenasek Espartaren aurrean kapitulatu egin zuen eta bere demokrazia oligarka tirano batzuengatik ordezkatzen ikusi zuen.

ANALISIA:


Erekteiona irregulartasun handiko terreno batera moldatu behar izan zen eta antzinako gurtza lekuak ere errespetatu behar izan ziren hau eraiki aurretik; hor dago eraikin honen berezitasuna eta zailtasuna. Tenplua Ateneari (ekiladeko zatia eta altuena) eta Poseidoni (mendebaldeko zatia eta baxuena) eskainita dago eta Erecteo eta Cecrope erregeak ere gurtzen zituzten bertan. Beraz eraikin honen funtzioa erlijiosoa zen.

Erekteiona tenplu joniarra da, baina zehatzago esanda, bi tenpluren batura da. Ekialdera orientatuta dagoen zatia Atenearen tenplua da. Honek fatxada hexastiloa du, joniar ordenekoa, jainkosaren estatua gordetzen zuen cellara eramaten duena. Beste zatia Poseidonen tenplua da. Tenplu hau ez dago beste tenpluarekin konektatuta. Bigarren tenplu honetan fatxada sei zutabek osatzen dute.

Marmola erabiltzen da eraikin guztian eta eraikitzeko sistema arkitrabatua da. Zutabea estilobatotik irtetzen da eta basa bi zatitan banatzen da: bi toro eta eskozia bat. Kapitelak collarinoa, ekinoa (bolutekin apainduta) eta abakoa ditu. Taulamendua arkitrabeak (hiru zerrenda bertikalez osatuta), friso leun batek eta erlaitzak osatzen dute.

Erekteiona Akropoliko azken eraikuntza izan zen, baina ala ere garai klasikoko ezaugarriak oso ondo adierazten ditu: dotorezia, proportzioa, armonía, simetria eta  edertasuna.

4. ANAVYSOSEKO KOUROSA

Eskultura hau Greziako  garai arkaikoan dago kokatuta. Giza eskulturari dagokionez, bi ereduren inguruan garatu zen; batak, koré delakoak, neska gazte bat irudikatzen zuen (ikus koré delakoaren iruzkina) eta jantzita azaltzen zaigu, eta besteak, kouros delakoak (kouroi pluralean), gizonezko atleta gazte bat. Kouros hitzak «gizon gaztea» esan nahi zuen greko zaharrean.

Olinpiadetan irabazle izandakoaren omenez eginiko eskulturak dira gehienetan. Kasu honetan garailearen izena ere ezagutzen dugu: Kroisos. Beraz, Kroisos izeneko kouros baten omenez eraikitako eskultura dugu honako hau. Eskultura horiek leku sakratuetara iristeko kaleetan kokatzen ziren, eta ez ziren apaintzeko soilik, nolabaiteko jainkotasuna ere aitortzen zitzaien.

Nahiz eta bilakaera bat izan, Garai Arkaikoko eskulturagintzak ezaugarri jakinak ditu:

 - Materialari dagokionez, marmola da zizelkatuko den materiala.

 - 194 cm ditu.

 - Biluzik ageri dira, atletak horrela aritzen ziren eta.

 -Aurretik begiratuta, simetrikoa dirudi, ardatzarekiko bi atalak berdintsuak dira.

 - Mugimendurik eza.

 -Anatomia irudikatzeko eran, akatsak aurki daitezke.

 Bestalde, garai hartan irudikatzen ziren ereduak ez dira erretratutzat jo behar, nahiz eta, kasu honetan, haren izena ere jakin. Erretratuak baino gehiago, tipoak, ereduak dira irudikatzen direnak (kasu honetan, atleta).

Garai hartako eskulturagintzan oso nabaria da ekialdeko artearen eragina, batez ere Egiptokoarena.

Bukatzeko, zera nabarmendu behar da: ibilbide arkaikoaren bukaera aldean (K.A. 525) egin zen Anavyssos-eko kouros delakoak naturalismora iristeko bidean hainbat urrats emanak zituela: gaiaren hautaketa bera (giza biluztua eredu zentral gisa finkatuko da, eta ondorengo garaietan behin eta berriz errepikatuko), eta gaiaren trataera (perfekzioaren eta edertasunaren adierazpena, nahiz eta komentatu dugun irudian guztiz lortu ez).

5. DESLFOSKO   AURIGA

Delfosko   auriga,   K.A.   474   inguruan,   Trantsizio   garaian   eginiko   eskultura   bat   da,   1986an Delfoseko   Apolo   santutegian   aurkitua   izan   zena.

K.A.   474.   urtean   egina   izan   zen,   Polizalo   Gelako   tiranoak   oparitzeko   eskatuta   Pitiar   Jokoetan auriga   edo   gurdi   gidari   baten   garaipena   oroitarazteko.  

 Mitologiaren   arabera,   joko   pitikoak

Apolok   akabatu   zuen   Piton   sugearen   omenez   fundatutako   jokoak   ziren   eta   joku   horiek Delfosen   ospatzen   ziren.

Kasu   honetan,   esan   bezala,   obra   eskatu   zuena   Polizalo   izan   zen,   Siziliako   Gela   hiriko   tiranoa. Baina   artista   eta   tailerraren   izenak   ez   ditugu 

ziurtasun   osoz   ezagutzen, batzuek  Pitagoras Regio­koa   izan   zela   dioten   arren.

Eskultura,   atal   banandu   ezberdinetan   egina   dago,   ondoren   soldatuak   izan   zirenak.   Brontzezko eskultura   bat   da,   baina   garaiko   beste   eskultura   

batzuetan   bezala   irudiaren   adierazkortasuna areagotzeko,   brontzeaz   gain   

beste   material   noble   batzuk   erabili   zituzten:   begietan   esmalte

zuria   eta   onizea,   diademan   zilar   arrastoak,   eta   ezpainetan   ere,   kobre­koloreko   nahasketa.

Hau   egiteko   erabili   zuten   teknika   argizari   urtuarena   izan   zen.

Irudia,   talde   zabalago   baten   zati   zen.   Taldea,   seguraski,   koadrigaren   uhalak eusten   dituen aurigaz   gain,   lau   edo   sei   animaliak,   bere   atzean   zegoen  

gerlari   batek,   eta   gainera,   ukuilu   mutil batek   osatuko   zuten.

Zutik   dagoen   hiru   dimentsiotako   erretratu   honek   oroit­funtzioa   dauka:   esan   bezala, Pitiar   Jokoetan   auriga   edo   gurdi   gidari   baten   garaipena   

oroitzeko   egin   baitzen.

Aurigaren   neurria   kontuan   hartuta   (1,80   m) eskultura   osoa   oso   handia 

zela  esan   dezakegu.   Gainera,   lehen   begiratu   batean,   zutikako

irudiak,   tunika   luzearekin   eta   jarrera   sorgorrarekin,   garai   Arkaikoko   irudiak   gogorarazten   ditu, baina   hasierako   inpresio   hori   zuzendu   egiten   da,   

arretaz   behatzen   bada.   Garai   Arkaikoko aurrekotasunaren­ legea   hautsi  

egiten   da   oraingo   honetan:   oinak,   gorputzarekiko,   zeharka

azaltzen   dira,   eta   gorputz­enborra   bera,   buruarekiko  eta   besoekiko,   zertxobait jiratuta.   Horrela lorturiko   mugimendua   oso   txikia   da,   eta   seguruenik, 

  urrun   dago   auriga   batek   gurdi   gainean izan   beharko   lukeenetik.  

 Ez   gaude,   beraz,   adierazpen   errealista   baten   aurrean.   Hala ere,   urrats  

 garrantzitsua   eman   da   naturalismora   bidean:  eredu   arkaikoak,   jada,   

ahaztuta daude.

Bukatzeko,   esan   genezake,   garai   hartako   eskulturagintzak   molde   arkaikoak   ahaztuta   zituela.

Gainera,   egiptoar   eskultura   gogoraraziko   digun   ezer   ez   du.   Beraz,   garai   hartatik   aurrera,

greziar   eskultura   bere   ibilbide   propioa   egiteko   moduan   aurkitu,   eta   urte   gutxiren   buruan, Artearen   Historian   egin   diren   obrarik   handienetakoak 

  sortzeko   gai   izan   zen.

6. POLIKLETOREN   DORIFOROA

HURBILTZE   HISTORIKOA

Polikletok K.A 450­440 urteen inguruan burututako lana da. Aldi                

klasikoan, Atenasko demokrazia bere gorenean zegoenean hain zuzen              

ere.Garai   honetan   Atenas   zen   Polis   guztien   eredua   hainbat   arlotan.

Polikleto, eskultorea bazan ere Kanon deituriko liburua idatzi zuen,                

honek   proportzio   idealak   finkatu   eta   proportzio   teoria   sortu   baitzuen.

AZTERKETA   FORMALA

       EZAUGARRI   FORMALAK

Materiala: Eskultura originala brontzezkoa bazen ere, galdu egin zen eta                  

Erromatar   marmolezko   kopia   ezagutzen   dugu.

1.Biluzik,   edertasun   fisiko,moral   eta   esprituala

2.Kanona,   giza   tamainaren   proportzio   perfektua   bilatzen   du

●       Aurpegia   3   zati   berdinetan   banatuta.

●       Gorputz   atal   guztiak   proportzioan.

●       Formari   dagokionez,   geometrikoki   eta   matematikoki   egina   da.

Kanonen erabileraz baliaturik, proportzioa, harmonia eta oreka lortzen              

zituzten.

BALORAZINO   ESTETIKOA

❖ Edozein aldetatik ikusteko eginiko eskultura dugu, hau da              

bolumena   dauka.

❖ Osotasun   harmonikoa   dauka,   kanon   erabilerari   esker

❖ Harmonia   lortzeko   bi   bide:

                                    ­Mugimendu   orekatua. 

                                    ­Neurri   proprtzionatuak.

❖ Gizaki idealaren irudi aparta dugu; gizon biluzi, gihartsu eta                

ederra.

❖ greziar   edertasun   idealizatuaren   sinboloa   da.Mikel   Barainka   Zabala 

7. DISKOBOLOA

RRomfOpQA66QBa7p3+5QohKXrCNVPWj8NyMwndrx      Egilea: Miron ( k.A 490-430)

Kronologia: k.A 460

Materiala: brontzea (kopia marmolezkoa)

Neurria: 1,53 cm altuera

Gaur egun: Museo Nazionale Romano delle Terme

Diskoa jaurtitzeko unean dagoen atleta bat da: biraketa egiteko prest dago, eskuineko hankaren gainean sostengatzen den gorputz uzkurtua, bururaino kiribiltzen dena.

Bi lerro luzeen inguruan artikulatzen da eskultura:

  • Lehenengoa, diskoa duen eskutik tolestuta duen oinera
  • Bigarrena, buruan hasi eta sostengu oineraino

Lehenengo garaietako zurruntasunetik ihes egiten saiatzen da  egilea eta mugimendua adierazteko saiakera egiten du. Lan honen kasuan, goreneko tentsio mailan dago eskulturako pertsonaia (inpultsoa hartzen). Gihar guztiak tentsioan ditu, beraz, mugimendu hutsaren adierazpena da.

“Diskoboloa” Garai Klasikoan kokatzen da baina badauka oraindik Aro Arkaikoko aztarna: espresio estereotipatua, ilea geometrikoki landua…

8.MILOKO   VENUSA

(VENUS   DE   MILO)

                               MILOKO   VENUSA  AFRODITA   DE   CAPUA

Venus   Milokoa ,   Antzinako   Greziako   eskultura   helenistikoko   estatua   adierazgarri   eta ezagunenetakoa.   

Afrodita   Milokoa   du   berezko   izena,   baina   Venus   Miloko   gisa   da

ezagunagoa;   azken   finean,   jainkosa   bera   irudikatzen   du,   maitasunaren   eta

edertasunaren   jainkosa.   Egilea   ezezaguna   da,   baina   Alexandro   Antiokiakoa   izan litekeela   uste   da.   K.A.   130.   eta   100.   urteen   artean   egina   omen   da.   

211   cm   garai   da eta   900kg   ditu,   eta   marmol   zuria   du   materiala.   

Uste   da   autoreak    Afrodita   de   Capua estatua   oinarri   bezala   hartu   zuela. 

Errealismoa,   naturalismoa,   lasaitasuna   eta   tristura  transmititzen   ditu  estatuak.

Errealismo    eta    naturaltasun    jarrerak   adierazten   ditu   gehienbat,   adibidez  zutik egotea,   baina  belaun   bat   erdi   tolestuta   izatea. 

Jarrera   eta   begirada   pasiboak lasaitasuna   adierazten   dute,   aurpegiak,   aldiz,  

tristura,   autoreak   Alejando   Magno   hil eta   geroko   tristura   islatu   nahi   balu   

bezala.   Estatua   hau   tridimentsionala   dela   ikus dezakegu,   eta    kontrapostoa   

erabiltzen   duela.   Aipagarria   da   estatuak   adierazten duen   mugimendua  

ere;   S   itxurako   eskemak,   hau   da,    Kurba   Praxiteliarra ,   aldakaren

bihurguneak   eta,   gerritik   behera,   kurbaz   beteriko   mantuak   ematen   diote

mugimendu­sentsazio   hori.   Esan   beharrekoa   da,   estatuan   zehar   ez   dugula

irregulartasunik   ikusik. 

Estatua   honek   hasieran   besoak   zituen,   baina   denpora   aurrera   joan   ahala    galdu   edo apurtu   egin   ziren,   uste   da   esku   bat   bere   jantzia   eusten   

dagoela   ez   jausteko,   eta beste   eskuan   sagar   bat   heltzen   dagoela.  

Beste   aukera   batzuk   ere   badaude, adibidez,   zutabe   batean   sostenitzen  

dagoela,   edo   koro,   ispilu   edo   eskudo   batekin eskuan.   Beste   aukera   batzuk 

esaten   dute   badagoela   posibilitate   bat   estatua   hau   ez  izateko   Afrodita,  

baizik   eta   Artemisa   arku   batekin   eskuan,   edo   Danaide   bat   anfora

batekin,   edo   Anfítrite   (Poseidon   bezala   baina   emakumea)   tridente   batekin,   azkeneko hau   Milos   irlako   jainkosa   adoratuenetako   bat   zen.

9.LAOCONTE ETA BERE SEMEAK

Laocoonteren eskultura originala brontzezkoa eta K.A. III mendeko bukaera eta K.A. II. Mendearen hasiera bitartean egindakoa zela pentsatzen da. Altuera 2.42 metrokoa omen zen. Ondoren, K.O. I. Mendean Rodaseko 3 artistek gaur egun ezagutzen dugun marmolez egindako eskultura egin zuten.

Gai mitologiko bat kontatzen da, Troiako gudan gertatutako pasarte famatu bat hain zuzen ere, Virgiliok azaldutakoa: Laocoonte Apoloren sazerdote troiar bat zen eta Laocoontek troiarrei jakinarazi zien “opari” hura egiatan tranpa bat besterik ez zela. Horregatik, zigor gisa Ateneak 2 suge bidali zituen sazerdotea eta honen bi semeak hiltzera.

Konposaketari begira, piramide baten barruan kokatzen da eskultura. Aita erdian dago eta semeak aitaren alboetan daude. Eskuineko mutikoa aldaretik kanpo aurkitzen denez gero, hipotesietako batek dioenaren arabera salbatu egin zen.

Proportzioei begira ikus dezakegun Laocoonte handiena dela.

Ezaugarri formalari dagokionez mukulu biribileko eskultura bat da, ikuspuntu bakarrekoa*, atzetik ez baitago landuta eta atzetik ezin baita ikusi dramatismoa eta narratibitatea.
Talde eskultoriko bat da 2 ume eta gizon bat agertzen baitira.

Bolumenaren bitartez argilunak sortarazten ditu batez ere ilean.

Eskultura naturalista da, Laocoonte eta bere semeen aurpegitan beldurra adierazten baita. Pathos-a adierazten da; hau da, momentu bateko sentimendu bat. Egileek momentuko eszena bat erabili dute: Sugeek erasotzen dioten momentua. Eskultura hau naturalista izan arren idealizatua dago, Laocoonteren aurpegia heldu batena da baina anatomiaren tratamendu ona du eta giharrak asko nabaritzen zaizkio. Laocoonteren semeak ez dira helduak baina gorputzak heldu batena dirudi.

Rodaseko eskolari dagokio eta bertan mitologiako kondairak eta dramatismoko eszenak irudikatzen ziren.

10. RIACE-KO GERLARIAK

(GARAI KLASIKOA; K.A. 460-430 ARTEAN)


 Aspaldi hartan zoritxarra izan zenak ahalbidetu zuen brontzezko bi estatua hauek ezagutu ahal izatea. Gerlari gaztea (A) eta gerlari zaharra (B) izenez ezagutzen ditugunak Arte
Klasikoa. Grezia eta Erroma Jonikoan, Riaceko kostaldean aurkitu zituen urpekari batek. Ziurrenik, garraiatzen zituen itsasontziak itsas istripua izan zuen eta zama guztia galdu. Itsaspean egon ziren 1972 arte. Autorea ez da ezagutzen ziurtasun osoz. Hala ere, hainbat eskola eta autore aipatu dira: Fidias, Poliklito, eta batez ere, Pitagoras. Giza neurritik gorako eskulturek (2 m inguru) bi gerlari irudikatzen dituzte. A estatuak 25 bat urteko gizon gazte bat errepresentatzen du: biluzik dago eta energia dario alde guztietatik, bizar zaindua du eta ilea kiribiloz beterik, zeinak zintapetik indar osoz ageri baitira. B gerlariak, berriz, helduagoa (40-45 urte) den gerlaria irudikatzen du. Bigarren hori ere biluzik dago eta patxadatsuago azaltzen zaigu. Buruko goialdea deformatu zioten, egun desagertuta dagoen kaskoa ezartzeko. Bizarrak ez du gaztearenak adinako indarrik, ilea urriagoa da eta bilduta dauka kaskopean eramateko-edo. Jarrera oso antzekoa dute. Contrappostoan irudikatu dira: eskuineko hankak eusten dio gorputzaren pisu guztiari; bitartean, ezkerrekoa, erlaxaturik, zertxobait tolesturik ageri da. Pixkat altxatuta dagoen ezkerreko besoak 90 graduko angelua osatzen du (zalantzarik gabe, ezkuturen bati eusteko); bestea zintzilik dago eta eskua itxita du, lantza edo armaren bat eramateko. Guztiz estereometrikoak diren irudiak dira. Aurretik nahiz atzetik, ezker zein eskuin albotik ikusteko eginak daude, horren arabera ematen diguten informazioa desberdina baita. Beraz, alde guztietatik behatu behar dira, isurtzen diguten edertasun guztiaz jabetzeko. Teknikoki bikaintzat jotzen dira artelan horiek. Xehetasun guztiak zaindu ziren, irudiak ahalik eta errealismo handienaz adierazteko.

11-KNIDOKO AFRODITA


Knidoko Afrodita, Praxiteles eskultorearen obrarik zelebreetarikoa da eta bere lehenengotariko obra bat izan zen, Atenasen egina kristo aurreko 360. Urte bitartean. Eskultura honek maitasunaren jainkosa, edertasuna eta emakumearen emankortasuna adierazten du (erotismo puntu bat bilatuz).

Eskultura honi Knido deitu zitzaion, Knidoko biztanleak beraientzat hartu zutelako. Afroditaren biluztasuna erotismoa bilatzeko erabilia da, sedukzioa eragiteko.

Eskultura hau marmolezkoa da. Obra originala desagertu egin zen Nikán (Konstantinoplan) gertaturiko sute batean. Honez gain, hainbat kopia geratzen dira.

12.KARIATIDEAK

Kariatide bat figura femenino bat da, kolumna bezala erabiltzen zen. Buru gainean arkitrabe bat dute.

Bere izenak "Caria parkeko biztanleak" esan nahi du. Hiri hau Persiarren alde jarri zen eta gizonezko guztiak hil zituzten eta emakumeak esklaba bezala erabili ziren pixu handiak eramateko. Gizonezkoa bada Atlante edo Telanón deritzo.Mendeen igaroan gero eta lasziboagoak egin ziren

13.PANATENEA JAIETAKO FRISOA (Garai Klasikoa; Fidias, K.A. V. Bigarren erdia)

55FPOuvRb1C459xRUDhImJQEHEj6YdAESAgIAOw=Fidias da Greziako artistarik ospetsuena. Perikles agintariarekin batera Atenaseko berreraiketan parte hartu zuen zuzendari gisa. Artearen ikuspegitik, egin zituen obren artean Akropolian egindakoak dira aipagarrienak, eta guztien artean, Partenoiko tenpluan eginikoak. Tenpluaren «hezurdura» Iktinos eta Kalikrates arkitektoei zor bazaie ere, tenpluaren «haragidura» Fidiasek eta beraren tailerreko langileek gauzatu zuten: arkitrabeko metopetan, frontoietan eta barruko geletako frisoan ageri diren erliebeak4 . Honetaz guztiaz gain, ezin ahaztu naoserako jaso zuen Atena Parthenos eskultura kriselefantinoa (zurez, urrez eta boliz egin zena, eta egun desagertuta dagoena).

Iruzkingai dugun frisoa tenpluko naosaren eta opistodomosaren hormen kanpoaldetik, goialdean, luzatzen da. 159 m luze da eta 350 irudi ditu. Panateneak ospatzen zirenean egin ohi zen prozesioa irudikatzen du ehun eta hamabost panelen bitartez. Jai haiek urtero, uztailaren bigarren hamabostaldian, ospatzen ziren (eta lau urtetik behin Panatenea nagusiak ospatzen ziren), eta hiritarrek, tenpluko zerbitzariek, agintariek, denek hartzen zuten parte. Frisoan ageri denak, azken finean, dokumentu historikoa balitz, jai haietako ospakizunik garrantzitsuena eta jaiei bukaera ematen ziena (hilaren 28a) gogorarazten digu. Jaiak Atenaren omenez egindako animalien sakrifizio handi batekin bukatzen ziren. Ondoren, hildako animaliekin oturuntz handi bat egiten zen.

Prozesioaren errepresentazioa mendebaldeko fatxadan hasten da, eta bi ilaratan, bata iparraldetik eta hegoaldetik bestea, jotzen du aurrerantz, jainkoak bildurik dauden lekura iristeko (ekialdean). Mendebaldean prozesioaren prestaketak ikus daitezke: pertsonaia batzuk oinetakoak lotzen, besteak zaldiak prestatzen... Alboetatik, jada antolatuta, zalditeria ikus daiteke. Horien aurrean gurdiak, eta atzean oinezkoak: agureak olibondo-adarrak eskuetan dituztela, musikariak hainbat musika-tresna jotzen, gazteak janariak daramatzatela ... Eta guztien aurretik, atenastar neskek (ergastinak) Atenarentzat ehundu eta brodatu duten peploa daramate, gero apaizek jainkosa jantz dezaten. Bukaeran, Atena bera, jainkoak bilduta dauden lekura iristen ikusten da.

Guztiaren eskema nahiko errepikakorra bada ere, irudi guztien artean (350 irudi) ez daude bi berdinak direnik: aurpegi bakoitzak bere adierazkortasun propioa du, jantzi bakoitza desberdina da besteekiko... Friso guztian azaldutakoak Fidiasen zigilua darama: dotorezia, lasaitasuna eta monumentaltasuna.

Ikusgai dugun frisoan ongi ikusten da Fidiasek zuen maisutasuna. Bikain landu zituen frisoko erliebe handiak (105 cm-ko altuera), eta erliebeek sakonera txikia (behe-erliebeak) izan arren, bolumenak ongi daude adierazita.

Anatomien trataerak ez du akatsik: gorputz proportzionatuak irudikatu zituen, eta jantzien azpian, oihal bustiaren teknikaz baliatuz, gorputzen barneko formak ikusarazi. Frisoa ikertzean agertu ziren pintura-arrastoek, kolore leunez margoturik egongo zirela iradokitzen dute. Fidiasen eskuetan egonik, erliebea eta pintura konbinatuta lortutako emaitzak, zalantzarik gabe, bikainak izango ziren.

Lan hau edertasun klasikoaren isla da, eta Fidiasek, egileak, jainkoen eskultore gisa ezagutzen zenak, oreka eta neurria maisuki erabili zituen, bakea eta lasaitasuna zerizkien gorputz harmoniatsuak egiteko.

14 .ZEUSEN ALDOREKO ERLIEBEA


Zeusen aldoreko erliebea, Pergamoren aldorean aurkitzen den

eskultura multzoa da. Garai helenistikoan egina da k.A.

180-160 urte bitartean eta Pergamoren hirian aurkitzen da .

Autorea ezezaguna da oraindik.

Aldore hau helburu erlijiosoekin egina izan zen, Atenea eta

Zeus gurtzeko, horregatik zegoen akropolisaren erdian.

Aldore honen erliebeko eskulturek helenistikoko punturik

gorena errepresentatzen du. Dramatismoa, Tetralitatea eta

plastizitatea argi ikusten da, bertan dauden ehun eskultura

baino gehiagotan. Figurak okertzen ageri dira eta modelatua

sakona da aurretik aipatutako dramatismoa indartzeko.

Azkenik jainko eta erraldoien figurek (aldoreko

eskulturak),Pergamoren eta Celtak izan zuten gatazka

adierazteko egina izan zen...

15.APOXIOMENOSA

Apoxiomenosa tema tradizional bat da non ‘Antigua Grezia’ izenez ezagutzen dugun bezala sortu zen. Atleta gazte bat errepresentatzen du, izerditan ageri omen da, eta instrumentu txiki batekin ikus dezakegu estregil deiturikoa.

Apoxiomeno famatuena brontzezko Lisipo de Sición da, eta gehienok ezagutuko duzuen bezala, Alejandro Magnok egin zuen K.A. 330. Urtean. Originala galdurik dago jada, baña bere existentzia orduan nola ezagutu? Ezagutzen dugu zeren Plinio el Viejok bere Naturalis Historia liburuan zuen honi buruz.

Entradas relacionadas: