Eskudirutan Egindako Kobrantzak eta Ordainketak: Iruzur Fiskalaren Prebentzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,15 KB
Eskudirutan egindako kobrantzak eta ordainketak: Iruzur fiskalaren prebentzioaren inguruan, honako mugak daude -Ezin da eskudiruz 2.500E baino gehiago ordaindu. -Ordainketa frogagiria operazio datatik 5 urteera gorde behar da. - Ez da aplikagarria kreditu erakundeei egindako ordainketei eta kobrantzei. BANKU HELBIDERATZEA: Aldizkako diren zerbitzu batzuen erreziboak ordaintzeko modu bat da. Zordunketa egiteko agindua ematen zaio bankuari, gero ordainketa eginez. Eskudiruazko ordainketak dira, aurkezpen unean ordaintzen direlako. - Zordunketak, aldizkako faktura eta erreziboen ordainketak bideratzeko balio dute. - Ordainketa, bezeroak aurrez enpresa edo erakundeei bere kontuan baimendutako sarrerak dira. IBAN KODEA: Estandarizatutako kode bat da, banku kontuak identifikatzen dituena. Espainian 24 digitu dauzka eta berezeroa zuzenean lotzen du bere kreditu erakundearekin. BANKU TRANSFERENTZIA: Banku transferentzia operazio bat da, non pertsona edo enpresa batek (agindu emailea) argibideak ematen dizkio bere bankuari, bere kontuaren kargura, diru zenbateko bat bidaltzeko beste pertsona edo enpresa (onuraduna) baten alde. 2 motak: Erakunde berdineko transferentziak eta beste erakundeekin. ERREZIBOA: Merkataritza dokumentua da. Pertsona batek beste pertsona batengandik diru kopuru bat eskura edo gauzaz kobratu duela egiaztatzen du. Erreziboa ordainketaren frogagiri bezala balio du. Erreziboa: Eskurako salmentak kobratzengatiko eskudirua edo txekeen jasotzea babesten duen dokumentua da. Erosketa tiketa: Ez du eroslearen daturik izaten. TXEKEA: Txekea titulu formala eta osoa da, ordainketa agindu bat dakarrena, igorleari bere alde edo hirugarren baten alde igorriaren funtsak ateratzeko baimentzen diona. Elementu pertsonalak: Igorlea (librador). Txekea jaulki eta sinatzen duena da, ordaintzeko agindua ematen diona. Igorria (librado). Igorlearen kontuaren kargura txekea ordaintzeko agindua jasotzen duen bankua da. Edukitzailea edo eramailea (tenedor). Txekea kobratuko duen pertsona. Endosu-emailea (endosante). Onuraduna da, txekea kobratzeko eskubidea hirugarren bati ematen diona Endosu-hartzailea (endosatari). Txekea endosu bitartez jasotzen duena da, onuradina bilakatuz. Abal-emailea(abalista). Dokumentua bermatzen du abaldunak ezin badio txekearen ordainketari aurre egin. TXEKE MOTAK: Izenduna: Onuraduna da txekean agertzen den pertsona edo enpresa. Eramaileari: Onuraduna txekea daukana da. PROTESTOA: Txekearen ordainketa ezaren kasurako. Txekearen ordainketa eza egiaztatuz gero, edukitzaileak sei hilabeteko epean atzerabide ekintza erabil dezake. BANKU TXARTELAK: Banku txartela plastiko bat da, nortasun bakarra duena, bere jabeari aukera ematen diona bere banku kontutik funtsak mugitzeko berarentzat edo hirugarren batentzat. MOTAK: Kreditu txartelak: Ordainketak atzeratu egiten dira. Bere kontratuak ondoko baldintzak dauzka: -Zordunketa epearen baldintzak - Emandako kredituaren muga. -Interesak eta komisioak. Zorreko txartelak: Txartelaren titularrak bere kontuaren saldoa erabil dezake soilik. Muga kontuaren saldoa da. Zordunketak automatikoki egiten dira kontuan. KOSTEAK: Jaulkitze eta berritze komisioa, Finantzazio interesak txartelean, Komisioak (Zorreko txartelak eta kreditu txartelak), Saltoki batean ordainketa egiteko erabiltzen bada, ez daude gastu gehigarriak.
ATZERATUTAKO ORDAINKETEN ARAUTEGIA: Hornitzaileei egin beharreko ordainketen atzerapenaren inguruko araudiak: Ordainketa epeak: Parte hartzaileen artean adostutakoa da, eta eperik ezean, ondokoa: -30 egun naturalak salgaien jasotzen denetik. -Egiaztapen bat badago, 30 egun egiaztapen denetik. - Epeak luza daitezke akordioak badago: 60 egun gutxienez. Epean ordainketa ezaren efektuak. - Adostutako berandutze interesa ordaindu beharko da edota legeak diona. Interesa aplikatzen da epea betetako eta ordaindu gabe dauden zenbatekoen gainean - Hartzekodunak 40 €ko kalte ordaina eskatzeko eskubidea du - Adostuz gero, saltzaileak saldutako ondasunen jabetasuna mantendu dezake zenbateko osoa ordaindu arte. Berandutzeagatiko interesak Adostutako epean ez bada ordaintzen, ordaindu behar den insteresa da Berandutze interes legada: EZB ezarritakoa + 8 puntu TRUKE LETRATruke letra titulu-balore bat da. Beraren bitartez pertsona batek (igorlea) agindua ematen dio beste bati (igorria), diru zenbateko bat hirugarren pertsona bati (hartzailea) ordaindu diezaion tituluaren epemugan. Jaurtitzen duena (igorlea) kobratu behar duena da. Igorlea (librador). Truke letra igortzen edo jaulkitzen duen pertsona da (hartzekoduna). Igorria (librado). Ordainketa egin behar duena da, zorduna. Hartzailea. Letraren lehen hartzekoduna da, hau da, letra kobratzeko eskubidea duen pertsona. Lehen hartzailea: Bankua. Edukitzailea: Igorlea. Endosu-emailea (endosante). Endosu-emailea (endosante). Letraren hartzailea edo edukitzailea da, kobrantza eskubidea transmititzen duena. Endosu hartzailea (tenedor). Kobrantza eskubidea jasotzen duen pertsona da, edukitzailea bilakatuz Abal-emailea. ONARPENA Igorriaren (zorduna) adierazpena da, ordaintzeko betebeharra onartuz epemuga heltzerakoan. Onartzen badu, onartzailea bilakatzen da, ez badu onartzen, edukitzaileak haren aurka egin dezake. ORDAINDUKOA: Ordaindukoa kredituko titulu edo dokumentu bat da. Beraren bitartez pertsona bat beste bati diru zenbateko bat ordaintzera konprometitzen da, aurrez adostutako data batean. FACTORING. Factoring, edo fakturen aurrerapena, faktura batean islatutako epe laburreko merkataritza kreditua erakunde espezializatu bati (faktorea) lagatzea da. Erakunde horrek fakturaren zenbatekoa (interesak eta komisioak kenduta) aurreratuko dio enpresari eta ondoren fakturaren zordunari kobratzen arduratuko da. Bi mota daude. -Errekurtsorik gabeko factoring (Factoring sin recurso): Ez ordaintzaren aurkako bermea dauka. - Factoring errekurtsoarekin (Factoring con recurso): Enpresa da zordunaren kaudimen gabeziaren arriskua bere gain hartzen duena.
KUTXAREN ERREGISTRO LIBURUA: Kutxaren Erregistro Liburua enpresak eskudiruz egindako ordainketa eta kobrantzen fluxua erregistratzeko eta kontrolatzeko erabiltzen da BANKUEN ERREGISTRO LIBURUA: Liburu hau erabiltzen da erregistratzeko eta kontrolatzeko enpresak dituen bankuen kontu desberdinetan egindako kobrantza eta ordainketa guztiak BESTE ERREGISTRO LIBURUAK: -Kreditu kobrantzen kontrola, Kreditu ordainketen kontrola, Kobratzeko merkataritza efektuak, Ordaintzeko merkataritza efektuak. DIRUZAINTZAREN AURREKONTUA: Diruzaintzaren aurrekontua da epe laburreko diruzaintzaren aurreikuspenak egin ahal izateko daukagun tresna. Bertan denbora tarte zehatz bateko (normalean urtebete) enpresa baten eskudiruzko sarrerak (kobrantzak) eta irteerak (ordainketak) zehaztuko dira. KONTABILITATEA: Teknika bat da, enpresa jardueraren gertaera ekonomikoak interpretatu, neurtu eta deskribatzen dutena INBENTARIOA: Enpresa batek une zehatz batean dituen ondare elementuen zerrenda zehatza eta eurotan baloratuta batzen dituen dokumentua da.