Esku-hartzea eta Garapen Psikologikoa: Etapak eta Beharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,67 KB

ESKU-HARTZE TALDEAK

Animazio soziokulturalak komunitate osoa du helburu:

  • Komunitate osoari zuzenduak: Komunitate osoari zuzendutako festa batzuk antolatzea, non partaide guztientzako ekintzak egiten diren.
  • Talde zehatz bati zuzenduak: Ekintzak komunitateko talde jakin batentzat dira; adibidez, haurrentzat, emakumeentzat, ospitalizatuak daudenentzat, etorkinentzat...

Kasu honetan, taldearen beharretatik abiatuko da, eta behar zehatz batzuk asetzeko ekintzak egingo dira.

Taldekatzeko irizpideak

Talde zehatz hauek irizpide ezberdinen arabera egin daitezke:

  • Adinaren arabera
  • Taldearen behar espezifikoen arabera
  • Testuinguruaren arabera

GARAPENAREN PSIKOLOGIA

Pertsona bakoitzak denboran zehar bere gaitasunetan eta jarreran dituen aldaketak deskribatzen ditu. Aldaketa horietan eragina dute testuinguru historikoak eta faktore sozioekonomiko eta kulturalek.

Teoria desberdinak egon dira eta eredu bakoitzak bere azalpenak ditu. Eredu horien artean daude, adibidez, psikoanalisia, Piaget-en psikologia genetikoa edo Vigotskiren eredu soziokulturala.

Eredu gehienek garapen-etapa desberdinak ezartzen dituzte, honela sailkatu daitezkeenak: Haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

Garapen-etapak

Haurtzaroa

0-2 urte

Alderdi fisiko eta psikomotorra: Garapen fisikoa, haurtzaroarekin parekatuz (3 urtetik aurrera), motelagoa da, nahiz eta oraindik ere garapenaren alderdi oso garrantzitsua izan.

Giza portaera:

  • Garrantzitsua da haurraren eta amaren/zaintzailearen arteko harremanari ematen zaion dedikazioa, denbora eta modua. Honek haurrari nortasuna eta autonomia garatzeko aukerak emango dizkio. Horrek, aldi berean, gainerako harreman sozialak garatzeko bideak zabalduko dizkio. Helduak izango dira haurraren harreman sozialen ildo nagusia.
  • Bigarren urte-amaieraren inguruan, gainerako haurrekiko harremanak garatzen hasten da. Giza harremanak lantzeko, jolasa erabiliko du bitartekari modura, seigarren urtera arte. Dena den, besteekiko harremanetan egoteko behar hori sarri kontrajarria agertzen da garai horretako izaera egozentrikoarekin.
  • Bigarren urtera arte haurrak dependentzia osoa du. Baina hortik aurrera, harreman sozialak zabalduz doaz.
  • Hiru urte inguruan, aurkaritza- eta burugogorkeria-portaera nabariek autonomoago egiten ari dela adierazten digute.
  • Hiru urte betetzean, neska-mutilen arteko gorputz-desberdintasunak ikasten ditu, eta haiei buruzko zalantza eta kuriositate handia sortzen zaio.
  • Garai berean, bilakaera linguistikoa ere faktore garrantzitsua izango da. Hitzak errepikatzea eta abestea atsegin du. Era berean, nahiak hitzaren bitartez adierazten hasten dira. Esaldiak motzak eta sinpleak dira.

Jolasa garapenean: Jolasaren esparrua oso zabala da, eta hainbat jolas mota erabiltzen dira garapen-prozesuan.

  • Jolas funtzionalak: Material ezberdinak erabiltzen dira jolaserako. Jolas mota honek ez du helburu zehatzik, baina bitartekari ona da hainbat eta hainbat ezagutza lortzeko (zentzumenak erabiltzen dira: ukimena, usaimena, entzumena...).
  • Jolas soziala edo sinbolikoa: Beste pertsona batzuen ekintzak imitatzea.
  • Eraikuntza-jolasak: Hiru helburu nagusi ditu:
    1. Hiru dimentsioren kontzeptua hurbiltzea.
    2. Sormena lantzea.
    3. Motrizitate fina garatzea (blokeak, legoak, buru-hausgarriak...).
3-6 urte

Garapen kognitiboa:

  • Sormena eta mugimendua.
  • Fantasia: kontatzen duena fantasiaz eta irudimenez beteta egoten da.
  • Ikuspegi globala: Ideia edo gertaera baten aurrean, bere bizipenaren arabera adierazgarriak diren aspektuak soilik barneratzen ditu.
  • Imitazioa.
  • Jolas sinbolikoa: errealitatea adierazteko objektu sinbolikoak erabiltzen ditu (panpina = umea; janaria = hostoak, harritxoak...).
  • Egozentrismoa: haurra ez da gai bestearen azalean jartzeko.

Ondorioak eta beharrak:

  • Jolas sinbolikoa bultzatzea eta lantzea (materialak, jolasak, antzerkia...).
  • Objektuak manipulatzea, jarduerak egitea...

Garapen afektibo eta soziala:

  • Interes ludikoak, batez ere.
  • Mugimendu-beharra: bere gorputzarekin trebetasunak frogatu behar ditu.
  • Jolas lasaiak ere tartekatzen dira garai honetan.
  • Independentzia gehiago. Nor bere buruaz eta besteez jabetzen da (ni eta besteak).
  • Besteekiko interakzioa: rol-jolasak, arauen jolasak.
  • Arau sozialak nolabait ezagutzen hasten da.
  • Autonomia garatzen du. Bere kideekin taldea osatzen hasten da.
  • Helduarekiko beharra gutxituz doa.
  • Ohiturak hartuz doa. Gai da bakarrik jazteko, jateko, bere burua garbitzeko…
  • Askoz hobeto ezagutzen du bere ingurua, eta, horri esker, gauza berriak ikasten eta ezagutzen ditu: beste pertsona eta bizimodu batzuk, natura...
6-12 urte

Alderdi emozionala:

  • Emozioak gero eta iraunkorragoak eta egonkorragoak.
  • Emozioak menderatzeko gaitasuna agertzen da.
  • Agresibitate fisikoa gutxitu egingo da eta hitzezko agresibitatea areagotu.
  • Gurasoekiko independentzia-joera gero eta garatuagoa. Hala ere, autonomia nahi duen arren, helduaren arreta eta dedikazioa eskatuko ditu (harrokeria, haserreak...). Jarrera egozentrikoa erakutsiko du gertukoenekin.
  • Haurrak adin honetan irakaslearekin/dinamizatzailearekin duen harremana gurasoekin duen harremanaren isla izango da. Honela, poliki-poliki haiekiko arreta gutxitu eta eskola/kale/taldeko kideekiko interesa handiagoa izango du.
  • Adin honetan, haurrak kooperaziozko nahiz lehiakortasunezko harremana izan dezake bere anai-arreba eta gainerako kideekin. Dena den, sortuz doan harreman berriak gero eta sendoagoak eta iraunkorragoak izango dira.

Alderdi soziala:

  • Haurrak bizimoduaren arauetara egokitu beharko da.
  • Arlo honetan, hezkuntza eta eskolaratzea oso garrantzitsuak dira.
  • Haurrak egokitze-arazoak izan ditzake une honetan.
  • Gutxiagotasun-sentimendua ager daiteke. Haurrak sarriago egin behar izaten dituelako gauzak besteekin, eta horrek taldean beste bat besterik ez dela konturatzera eramango duelako.

Haurraren alderdi psikologikoa eta adimena garatuz doazen heinean, haurra gai izango da besteek zer pentsatzen duten eta zer sentimendu duten atzemateko. Horrek elkarrenganako errespetua garatzen lagunduko dio.

Garapen motorra:

  • Gorputzaren garapen eta efikazia handiagoa.
  • Gorputz-eskemaren egituraketa.
  • Oinarrizko trebetasun motorrak lortu.

Garapen kognitiboa:

  • Egozentrismoa gainditu.
  • Abstrakzio-gaitasun handiagoa.

Garapen afektibo eta soziala:

  • Taldea bere erreferentzia-puntu bihurtzen da.
  • Interakzio sozialaren garrantzia nork bere kontzeptua eratzerakoan.
  • Inguruarekiko sentsibilitatea.
  • Autonomia: umeari konfiantza ematea, bere posibilitateak eta gaitasunak bultzatuz (familia oso garrantzitsua da horretarako).

Ezaugarri orokorrak:

6-8 urte
  • Oso aktiboa da.
  • Bere gauzekin oso posesiboa eta berekoia.
  • Lagunekin jolastea atsegin du.
  • Munduak nola funtzionatzen duen ezagutzeko jakin-mina dauka.
  • Pertsona helduen arreta behar du.
  • Jolasak: bildumak egitea eta trebetasun-probak gustukoak ditu.
9-12 urte
  • Jolas kolektiboetan sexuaren arabera banatzen dira.
  • Nerabezaroaren aurreko garaia da.
  • Hitz egitea, irakurtzea eta entzutea atsegin badute ere, korrika egitea, salto egitea, bizikletan eta patinetan ibiltzea asko gustatzen zaie.
  • Egoera emozionalak oso aldakorrak dira (iraupen motzekoak).
  • Heroiak gustuko dituzte.

BEHARRAK:

Haurtzaroko etapa ezberdinetan, jarduera ezberdinak behar izaten dituzte haurrek. Oro har, hauek izaten dira:

  • Mugimendu jarduerak: Trebetasun motorra eta bizitasuna sustatzen dituzten jarduerak interesatzen zaizkie. Adibidez: mugimendu asko duten araututako jokoak, kirolak, naturan egiten diren ekintzak…
  • Eskulanak: Moztu, eraikitzeko jarduerak, material ezberdinak manipulatzea (plastilina, lokatza, haria…).
  • Irudimena sustatzen duten jarduerak: Fantasiazko istorioak, kondairak, antzerkiak…

Haurrak azkar nekatzen dira jarduera luzeekin. Hori dela eta, komenigarria izaten da haiekin jarduera labur eta anitzak erabiltzea.

Aurrenerabezaroa

EZAUGARRIAK:

  • Haurtzaroaren amaiera/trantsizioa
  • Aldaketa hormonala
  • Emozio biziak (intentsuak)
  • Onarpen etapa
  • Egozentrismoa bueltan
  • Isolamendua/bipolartasuna
  • Laguntasuna idealizatu
  • Independentzia piztu, askatasuna bilatu, bihurri sentimendua azaldu
  • Sexu arteko komunikazioa erraztu

BEHARRAK:

  • Laguntasuna
  • Denbora
  • Familiaren gertutasuna
  • Askatasuna
  • Baliagarri sentitu
  • Eredu bat izan
  • Mugak non dauden jakin

Nerabezaroa

EZAUGARRIAK:

  • Egokitzeko zailtasuna (adaptaziorako zailtasuna)
  • Portaera aldaketa
  • Pentsamendu logiko formala garatu
  • Pentsamendu objektibo eta arrazionalak
  • Hipotetikoki arrazoitu
  • Aldaketak: arropa aldaketa, arauekiko jarrera...
  • Errebelde erreakzionatu

BEHARRAK:

  • Segurtasun beharrak: autoestimua eta integratua sentitzea
  • Esperientziaren beharra: jarduera osasuntsu edo arriskutsuetan esperimentatzea
  • Norberaren denbora librea antolatzeko jakin-beharra

Gaztaroa

EZAUGARRIAK:

  • Lortutakoa sendotu
  • Egituraketa etapa (estrukturazio etapa)
  • Etorkizuneko ideiak argitu
  • Autonomia garatu
  • Hausnarketa momentua
  • Pentsatu eta sentitzearen arteko oreka
  • Adimenaren garapena bere osotasunean iritsi

BEHARRAK:

  • Etorkizunerako proiektua finkatzea
  • Norberaren aurkikuntzarako beharra
  • Independentzia ekonomikoa

Helduaroa

EZAUGARRIAK:

  • Lan mundua, familia eta harreman sozialak finkatzea
  • Etapa lasaia baina autoexigentea
  • Lanpostua ziurtatu
  • Independentzia totala
  • Bikote apurketek eragin ditzaketen arazoak
  • 40 urterako krisia
  • Errutinak agertu
  • Gaitasun fisiko edo kognitiboak gutxitu

BEHARRAK:

  • Denbora libre gutxi
  • Denbora libre pertsonala
  • Aisia beharrezkoa
  • Denbora libre eta betebeharren arteko oreka hitz egin bikotearekin
  • Dirua, onura soziala, independentzia
  • Antsietatea sortu

Zahartzaroa

EZAUGARRIAK:

Zahartzaroa bi taldetan sailkatu ohi da:

  1. Osasun ona dutenak eta ekonomia eta sozialtasun baldintza onak dituztenak. Kolektibo honi zahartzaro aktiboa deitzen zaio.
  2. Desgaitasun edo gaixotasun batekin daudenak. Kasu batzuetan bakardade momenturen bat bizitzen dute eta dependentzia dute.

Gutxi gorabehera etapa hau onartu da. Bikote, lagun, bakardade, memoria eta autonomia galera ematen da. Galera hauek dependentzia beharra sortzen dute, baita kontrako sentimenduak ere.

Aldaketa anatomikoak:

  • Tamainaren murrizketa (tailaren murrizketa)
  • Gronaren desagerpena
  • Ile gutxitzea...

Aldaketa fisiologikoak:

  • Pertzeptzio sentsorialaren murriztea
  • Koordinazio galera
  • Organoen funtzioen akatsa
  • Gaixotasunaren sorrera... hipokondria sortu
  • Gutxipen sentimendua agertu

BEHARRAK:

  • Autonomia eta independentzia: Egunerokoa, autonomia pertsonala luzatzea ere garrantzitsua. Beharrezkoa da DYA (Dependentzia eta Autonomia).
  • Autoestimua: Zahartzaro osasuntsua. Garrantzitsua da antsietatea eta depresioa kontrolatzea, segurtasuna eta indartsu sentitzea.
  • Afektibitatea eta harremana: Integratua, maitatua eta erabilgarria sentitu. Aitaren edo amaren papera garrantzitsua. Harreman sozialak potentziatu.
  • Denbora librea betetzea: Lan munduak uzteak denbora gehiago suposatzen du. Animazio soziokulturalari esker aisia dute.

Entradas relacionadas: