Eskolako Kultura eta Lidergoa Hobetzeko Gidak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Heldutasuna, Gelditasuna edo Gainbehera

  1. Heldutasuna / gelditasuna edota gainbehera
  • Ibiltzen edo hondoratzen ari diren eskolak
  • Disfuntzioak azaleratzen dira
  • Baina, uste zaharrak bizirik daude

Aldaketa prozesuak funtsezkoagoak eta konplexuagoak dira:

  • Limurtze hertsatzailea: Irakasleek alde ez egiteko pizgarriak erabiltzea; bitartean, balore zaharrak kolokan jartzen dira eta uste berriak hartzen dutenei laguntza eta saria ematen zaizkie. Segurtasun psikologiko nahikoa izanez gero, euren harresi kognitiboak aztertzen eta botatzen has daitezke.
  • Erabateko biraketa: Aipatutako aldaketa mekanismo asko konbinatzen ditu. Eskolako talde guztien parte hartzea eskatzen du.
  • Berrantolaketa, birsortzea: Eskola ixtea berri bat zabaltzeko


ESKOLA HOBETZEAN ERAGINA DUTEN KULTURA ARAUAK

  • Helburu komunak: Badakigu nora goazen.
  • Ikasleen arrakasta lortu behar da: ikasleen self-empowerment-a, autokonfiantza bultzatzea. Erronka eta estrategia egokiak erabili.
  • Honetan elkarrekin lan egiten dugu.
  • Etengabeko hobekuntza: Hobeto egin dezakegu (une apalak ere egongo direla ulertu behar da).
  • Ikaskuntza bizitza osoan zehar.
  • Arriskuak onartzea: Ezer berri egitean ikasten ari gara.
  • Elkarri laguntzea: Beti inor prest egoten da laguntzeko.
  • Miresmena: Guztiok daukagu zer eskaintzeko (ikasleenganako errespetua berebiziko araua da).
  • Zintzotasuna: Gure diferentziak eztabaidatu ditzakegu (kritika hobetzeko aukera da mehatxua baino).

Ospakizunak eta umore ona: Gure buruarekin ondo gaude.

Ikaskuntzarako Lidergoko Praktikak

Ikasleen ikaskuntzan eragina duten lau lidergo praktika azaltzen dituzte:

  • Norabidea ezartzea

    • Partekatutako helburuak lortzeko eskolarako aukera berriak identifikatzea, irakasleak motibatzea.
    • Baloreak ezartzea eskatzen du eta irakasleak nahiz ikasleak halakoekin bat etortzea.
  • Irakasleen garapena bultzatzea

    • Garapen profesionala bultzatzea.
    • Arreta, pizgarriak edo laguntza.
    • Egoera berriei erantzuna emateko irakasleen gaitasuna indartzen duten erabakitze prozesuak.
  • Eskola birpentsatzea

    • Irakasleentzat planifikazio denbora komunak sortzea.
    • Problemak ebazteko talde egiturak ezartzea.
    • Lidergoa partekatzea.
    • Irakasleak erabakietan inplikatzea.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza programak kudeatzea

    • Irakaskuntza gainbegiratzera eta ebaluatzera bideratutako zereginak.
    • Curriculuma koordinatzea.
    • Behar diren baliabideak ematea.
    • Ikasleen aurrerapena jarraitzea.
    • Gelako lana gainbegiratzea.
    • Irakasleak motibatzea.
    • Irakasleengan eta euren gaitasunetan konfiantza erakustea.
    • Euren ekimena bultzatzea, ideia eta praktika berriak garatu ditzaten.

Entradas relacionadas: