Eskola Inklusiboa: Ezaugarriak, Ereduak eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,32 KB

Eskola inklusiboaren ezaugarriak

  • Inklusioa prozesu bat da.
  • Inklusioak oztopoak identifikatzen eta ezabatzen jartzen du arreta.
  • Inklusioa ikasle guztien asistentzia, parte-hartzea eta errendimendua da.
  • Inklusioak arreta berezia jartzen du baztertuta izateko arriskuan edo errendimendu ezin hobea ez lortzeko arriskuan dauden ikasle taldeengan.
  • Ezberdintasunak txalotzen ditu: ikasle guztien onarpena eta aberastasuna.
  • Parte hartzea bultzatu eta baztertze-prozesuak gutxitu.
  • Hezkuntza berregituratzea da.

Hezkuntza ereduak

  • Hezkuntza berezia: Umeak, irakasleak zein eskolak bereziak dira eta bakarrik sar daitezke bertara bereziak direnak.
  • Hezkuntza arrunta: Umeak, irakasleak zein eskolak arruntak dira eta bakarrik sar daitezke bertara arruntak diren pertsonak.
  • Hezkuntza integratzailea: Sistema egokitzeko umea aldatu egiten dute. Sistemak berdin jarraitzen du eta umea aldatzen dute sistema horretan sar dadin.
  • Hezkuntza inklusiboa: Umeak desberdinak dira. Sistema malgua da eta beraz ume guztiek ikas dezakete. Gaitasunetan, talde etnikoetan, urteetan, sexuan... diferentziak daude. Hala ere, denek ikasteko aukera dute. Umeen arabera, sistema egokitu egiten dute.

Non zehazten dira praktika inklusiboak? Zergatik?

Lehenengo mailan, aginduzko curriculum diseinua, autonomia erkidegoak egiten du eta honetan, ez da praktika inklusiboa zehazten. Guztientzat berdina da, gero ikastetxean eta gelan egokitzen dira jokatzeko erak, helburuak, betebeharrak... Hortaz, praktika inklusiboak bigarren eta hirugarren mailan zehazten dira, hau da, ikastetxearen curriculum proiektuan eta ikasgelaren programazioan. Izan ere, bertan hartzen dira kontuan ikastetxearen eta ikasleen gaitasunak eta praktika inklusiboa aurrera eramateko ezinbesteko gauza da. Egoerari begira eta dauden ikasleen premiak eta ezaugarriak kontuan hartuta ikastetxeak neurriak hartzen ditu.

Zein da plan estrategikoaren xedea eskola inklusiboan?

Xede nagusia ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak eskuratzea da eta haien ahalmenak ahalik eta gehien garatzea da.

Eta helburuak?

  1. Kultura, politika eta jarduera inklusiboak sustatzea euskal hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administraziotik hasi eta ikasgelara arte.
  2. Ikastetxeak aldaketa-eragile bihurtzea hezkuntza- eta curriculum-proiektuen bidez, eta ikasgelako jarduerak prestatzerakoan inklusio-ikuspegia kontuan hartzea.
  3. Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean eta hezkuntza-etapa batetik bestera igarotzerakoan, ikasle guztiek arrakasta lortu ahal izateko.
  4. Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko, hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.
  5. Familiek eta komunitateak ikastetxeetan parte hartzea sustatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.
  6. Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batean antolatzea eta kudeatzea, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta.

Indarguneak

  • Badaude metodologiak talde heterogeneoetan lana sustatzeko.
  • Hezkuntza-laguntza eta -errefortzua ematea ikasgela arruntetan bi langileren eskutik.
  • Proiektuen bidezko metodologiak, eskola-ordutegia zatikatzen ez dutenak.
  • Hezkuntza-plangintzaren bidez eskolaz kanpoko denbora eta lana planifikatzea.

Ahuleziak

  • Baztertuak izateko arriskuan dauden ikasleek zailtasunak izaten dituzte hezkuntza-etapa batetik bestera igarotzeko.
  • Inklusioa gauzatzeko aukera handiak ematen dituzten espazioetan arreta gutxi jartzen da (jolastokiak, jangelak, eskolaz kanpoko jarduerak...) irakaslerik ez dagoenean.
  • Irakasleek gutxi eskatzen diete hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, iritsi berriei.

Zein da planaren helburua?

Hiru helburu estrategiko:

  1. Hezkuntza-sistema hornitzea hezkidetzazko eskola eredua era koordinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez.
  2. Eskola mistoan eraldaketa-prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
  3. Genero-indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria-mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.

Plan honen helburu orokorra da hezkuntza-kultura, -politika eta -jardueretan kulturarteko ikuspegia txertatzea. Horrek lagunduko du, beste ekintza batzuekin batera, berdintasunaren eta guztien eskola arrakastaren alde apustu egingo duen hezkuntza-sistema bat sendotzen, arrazakeria- edota bazterkeria-adierazpen orori aurre egin diezaion. Hala, bada, beharrezko jarraibideak eta baliabideak ipini behar dira hezkuntza-jarduera eraginkorrak sustatzeko, horiek errendimendua eta gizarte-kohesioa hobetzeko lanean eragin zuzena izan dezaten.

Heziberri 2020

Europako hezkuntza helburuei erantzutea baita norbanako testuingurua kontuan izan da ere, Euskal Herrian eta munduan bizi ahal izateko. Planaren helburua Europak 2020. urterako pentsatu dituen berrikuntza eta garapen ildo estrategikoak, hezkuntzak gure ingurunean dituen erronkei bateratzea da. Etorkizunean, ikasleak Euskal Herrian eta mundu guztian bizitzeko prestatuta egon daitezen.

Heziberri 2020 Plana 3 proiektu dira:
  • Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa.
  • Curriculum dekretuak egin.
  • Euskal eskolaren legeari ekiteko bidea eman.

Inklusioa abian jartzeko orientabide metodologikoak

Hasteko, ikasleengandik hurbileneko testuinguruak aintzat hartu beharko lirateke, hau da, ikasgela; hori baita inklusioa lortzeko lekurik aproposena. Bestalde, irakasleak ikasgelan dagoen heterogeneotasunaren aurrean normaltasunez jokatu beharko luke. Era honetara, gelako umeak ere normaltasunez ikusiko dute dena. Ikasgelan inklusioa lortzeko, ikasleren premiak asetzeko baliabide eta babes espezifiko nahiz osagarriak ondo antolatu behar dira eta, lankidetza eta elkarlana sustatu. Gelako programazioari dagokionez, garrantzitsua da ikerketen bermea jasoa duten estrategia eta metodologiei jarraitzea eta parte-hartzea sustatzen dituzten jarduerak bultzatzea, elkarlana, lankidetza eta solasaldi dialogikoak...

Arreta Goiztiarra

(0-6) urteko haurren populazioari, familiari eta inguruneari zuzendutako esku hartze multzo bezala ulertzen da. Honen helburua garapenean gorabeherak aurkezten duten umeei edo haiek pairatzeko arriskua dutenei ahalik eta azkarren erantzuna ematea izango da bere heltze egokia eremu guztietan errazgaratzeko eta haien garapen pertsonala eta integrazio soziala gauzatzeko. Arreta goiztiarrak arazoren bat duen edozein haurrentzako da, arazo fisiko zein psikikoak dituzten edonorentzako. Arreta goiztiarrean burutzen diren ekintza guztiek kontuan hartzen dituzte bai familia eta bai haurraren ingurua. Arreta goiztiarraren helburua, haurrek garapenean dituzten edo izan ditzaketen arazoei erantzuna ematea da alderdi psiko, biologiko eta sozialak kontuan izanik.

2012ko HPB agindua eta 1998ko legedia

2012an ezarritako Hezkuntza Berriztatzeko Sailburuaren Aginduan, ezgaitasunak edo jokabide-nahaste larriak izateagatik eskolatze-aldi batean edo eskolatze osoan berariazko hezkuntza-laguntzak edo hezkuntza-arretak behar dituztenak dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak; Honako ezgaitasun edo jokabideei lotutakoak:

  • Ezgaitasun anizkoitza
  • Adimen minusbaliotasuna
  • Garapenean nahaste orokorra
  • Entzuteko ezgaitasuna
  • Ikusteko ezgaitasuna
  • Mugitzeko urritasuna
  • Jokabideko arazo larriak

1998ko arautegiari jarraituz, haur bereziek hazi eta garatzeko dituzten oztopoak ahal den neurrian deuseztatzen da haur hezkuntzaren helburua. Bertan familiak parte hartuko du, ahalik eta modurik eraginkorrenean eta haurra inguru normalizatuetan egongo da, bere etxea barne. Haurra ohiko ikastetxe batean eskolatuko da, bertako pertsona-baliabideak eta baliabide materialak ondo irakasteko nahikoak baldin badira. Salbuespenaz, eta ezinbestekoa denean baino ez, ikastetxe berezi batean eskolatu ahal izango da, talde multiprofesionalek kasuaren txostena egin eta gero.

Entradas relacionadas: