Eskola Inklusiboa Euskadin: Araudi eta Planak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,53 KB
Hezkuntza-administrazioak eskola inklusiboa garatzeko bermatzen duen araudia ezarri behar du:
- Jarduteko politikak, lehentasunezko ildoak, programak eta baliabideen eta laguntzen arautegia.
- Aniztasunari erantzuteko hezkuntza inklusiboaren eredutik neurriak ezarri:
- Malgutasunezko neurri guztiak bultzatu eta eskolen antolakuntzaren eraldaketa.
- Inplikatutako hezkuntza-komunitate guztien parte-hartzea.
Curriculum zehaztapen mailak
- 1. maila: Aginduzko curriculum diseinua + hezkuntza-administrazioko aginduak (MAE eta Autonomia Erkidegoak).
- 2. maila: Ikastetxearen heziketa-proiektua + ikastetxearen curriculum proiektua (ikastetxearen gaitasuna).
- 3. maila: Ikasgelen programazioak (irakasleen gaitasuna). Inklusio-praktikak zehazten dira.
Aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa (2012-2016)
Eskola inklusiboaren xede nagusia ikasle guztiak ahalik eta gehien haien gaitasunak garatzea da.
Lehentasunak:
- Beharretara egokitzea eskola-esparru arruntetik.
- Profesionalen eta familiaren inplikazioa.
- Baztertuak izateko arrisku handiena duten kolektiboei begirada berezia.
Gure sistemaren indarguneak eta ahulezia-egoerak aztertzea, inklusioa errazten eta oztopatzen duten jarduerak identifikatuz.
Hezkidetza eta genero indarkeriaren gida plana
- Helburua: Transformazio-prozesua sustatzea, eskola historiko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero-indarkeriari aurre egiten laguntzeko.
- Ikastetxeak: Ekimen orokorra eta estrategikoa egiten da, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa lantzeko.
Adimen handiko ikasleen hezkuntza jarduera plana (2012)
Nortzuk dira gaitasun handiko haurrak? Batez besteko adimen-maila baino altuagoa izan ohi dute, sormen-maila garatua, errendimendu akademiko ona edo txarra…
Esku-hartze esparrua:
- Esku-hartze eta identifikazio goiztiarra.
- Eredu kolaboratiboa ezartzea.
- Ikasleen beharretara egokitzea.
- Malgutasuna eskolan.
- Trantsitoei arreta jartzea…
Ikasle etorkinentzako hezkuntza programa (2012-2015)
Helburuak:
- Hezkuntza-kultura, -politika eta -jardueretan kulturarteko ikuspegia txertatzea.
- Bat datozen antolamendu-ekimen berritzaileen bidez eta irakasleak prestatu eta aholkatzeko prozesuen bidez.
- Araudia, programak eta ekintza-jarduerak eguneratu eta moldatzea, ikasle guztiak modu inklusiboan eskolatu ahal izateko irizpideei men eginez.
- Baliabide berezien eraginkortasuna eta koordinazioa bultzatzea, aniztasun handiko egoeretan lan egiteko erronkaren aurrean ikastetxearen planteamenduak hobetzeko.
BBHAIP: Beharrizan bereziak dituzten haurren arreta (2013)
- Haurraren garapen normalean eragin dezaketen arrisku biologiko, psikologikoak garaiz detektatzea.
- Garapeneko alerta-zeinuak edo asaldurak garaiz detektatzea.
- Haurren konpetentziak ahalik eta gehien lortzeko banakako neurri terapeutikoak ezartzea, garapen pertsonaleko maila gorena eta hezkuntzan eta gizartean ahalik eta gehien txertatzea lortzea.
- Haurraren eta haren familiaren bizi-kalitatea hobetzea.
- Jarduera horiek kalitate-irizpideekin egin daitezen bermatzea, eraginkortasunari, onurari eta pertsonen gogobetetzeari dagokionez.
Haurraren garapenean jarraipenerako protokoloa
Arreta goiztiarra hezkuntzaren baitan
Zer da? HH-ko etapan behaketa-prozesu sistematikoa ezartzea proposatzen da, garapenaren gorabeherak detektatzeko asmoz eta horiek hezkuntza-laguntzarako premia espezifikoak eragin ditzaketen heinean.
Protokoloaren lehenengo fasea 2015-2016 ikasturterako, 2 eta 3 urteko gelatik abiarazita, 2016-2017an 4 eta 5 urteko haurren geletara zabaldu zen.
Lehenengo fasea “garapen ohiko zaintza” deritzo, honetan HGBE erabiliko dira.
Bigarren fasea “detektazio espezifikoa”.
118/1998 DEKRETUA, ekainaren 23koa
“Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola oinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena.”
Xedea da ikasleen hezkuntza-premia bereziei eskolaren eremuan erantzuna ematea EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.
HPBen kontzeptua ezartzen du (...).
Jarduteko protokoloa ezartzen du: HPBei ebaluazio psikopedagogikoa (Talde multiprofesionalak).
Curriculum egokitzapenak: definitu, arautu elaborazio-prozedura.
AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa
“Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko.”
HPBei erantzuteko baliabideen hornidura ezartzen da.
PTren funtzioak ezartzen ditu (HPBak dituzten ikasleekin esku-hartzea, banakako edo taldeko gela arruntetan edo laguntza-gelan, tutorearekin kolaborazioa bai metodologia, kontsultore gisa, tutoreekin eta familiekin harremanetan).
40/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa
“Berritzeguneen egitura, antolaketa eta funtzionamendua arautzekoa.”
Curriculum egokitzapen eta salbuespenei buruzko aginduak (2012)
Hezkuntza Sailburuordearen Aginduak, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Derrigorrezko Hezkuntzaren Ondoko Curriculum Egokitzapen eta Salbuespenei buruzkoak, Eusko Jaurlaritza, 2012.
237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa
“Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa”
Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.
13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa
“Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa”
- Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integrala arautzea, erantzukizun publikoaren esparruan ematen den esku-hartzeari dagokionez.
- Definizioa: 0-6 urteko haurrei, beren familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartzeen helburua da garapenean nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten haurren premia iragankor edo iraunkorrei ahalik eta azkarren eta modu integralenean erantzutea.