Eskola Inklusiboa, Bizikidetza eta Bizikasi Ekimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Berdintasun-ezberdintasunetan oinarritutako hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du eskola inklusiboak. Curriculuma ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da. Eskola inklusiboak ikasle guztien beharrizanak betetzeaz arduratzen da, bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko... ezberdinak kontuan hartuta.

Helburua da eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea. Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz, ikastetxeak prest egon behar dira ikasle guztiak hartzeko. Lan egiteko modurik egokiena talde lana eta elkarlana dira. Azken finean, inklusioa giza eskubidea da. Inklusioa komunitatea eta parte hartzea da.

Eskola Inklusiboaren Helburu Orokorrak

  • Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea.
  • Kalitatezko hezkuntza guztientzat.
  • Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna garatzea.
  • Ume guztiei garatzeko aukera ematea.
  • Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema diseinatzea.
  • HPB (Hezkuntza Premia Bereziak) dituzten umeak ohiko eskoletara joatea, gela arruntean egotea.
  • Eskola inklusiboa diskriminazioarekin amaitzeko tresna bezala. Izateko, bizitzeko eta bizikidetzan aritzeko trebeziak eskuratzea.

Aniztasuna eta Printzipioak

Gure mundua eta gure gizartea ezaugarri ezberdinetako pertsonez osatuta dago, eta bertan denon ezberdintasunak ulertu eta onartuz elkarbizitzen ikasteko, modurik egokiena errealitate hori eskolan islatzea da.

Printzipioak:

  • Aniztasuna onartzen duten ikastetxeak.
  • Curriculum zabala, komuna eta malgua.
  • Irakaskuntza eta ikaskuntza interaktiboa.

Irakaskuntza Metodoak eta Lankidetza

Irakasleak agintzetik ikasketa-gida izatera pasatzen dira. Horrek horrelako irakaskuntza eta ikaskuntzaren aldeko estrategiak hartzea eskatzen du.

Alde batetik, ikasgeletan gero eta nabariagoa da teknologia berrien erabilera, eta horrek ikasteko estilo eta erritmo desberdinetara egokitzen laguntzen die irakasleei. Beste alde batetik, lankidetza da gakoa eskola inklusiboan, bai helduen artean bai ikasleen artean.

Lankidetza Motak

  • Eskolan eta lan kooperatiboan zentratutako laguntza.
  • Gizartearen sektore guztien arteko lankidetza.

Zergatik eta Zertarako Bizikasi?

Johan Galtung soziologoak dio indarkeria badagoela pertsona batek bere ahalmen guztiak ahalik eta gehien garatu ezin dituenean, hori mugatzen edo eragozten duten faktoreen ondorioz.

Berdinen arteko indarkeriak, eta zehazkiago eskola-jazarpenak, gaitasun horien garapena zailtzen eta higatzen du. Izan ere, ikasleek behar duten segurtasuna erabat zalantzan jartzen du, eta eskola-ingurunearekin lotura zailtzen du.

Beharrezkoa da hezkuntza-sistemak eta eskolak konpromisoa hartzea ikasgeletako eskola-jazarpena desagerrarazteko, eta horretarako ekintzak koherentziaz garatzea.

Bizikasi ekimenak, urte askotan zehar bizikidetza positiboa eta indarkeria desagerraraztea helburu izan duten hainbat proiekturi erantzun globalagoa eta integratzaileagoa eman nahi die. Beraz, beharrezkoa da jada abian jarritako urratsak finkatzea, eskolak indarkeriarik gabeko eremu bihurtzeko.

Helburua da ikastetxeak garapen pertsonalerako eta sozialerako hezkuntza-gune izatea. Horretarako, hezkuntza-komunitateko kide guztiak, ezagutzaren eta konpromiso partekatuaren bidez, bizikidetza positiborako ingurune seguru bat sortzen lagundu behar dute, jazarpen-egoeren aurrean inolako tolerantziarik gabe.

Entradas relacionadas: