Eskola Etapak: Ezaugarriak, Beharrak eta Jolas Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Eskola Etapak. Ezaugarriak

6-10 urte:

  1. Garapen psikomotrizitate handia (fina eta lodia) ematen da. Beraien gorputza ezagutzen eta ikasten dutenez, dinamikoak dira eta garapena ematen da koordinazioan eta orekan.
  2. Hizkuntzaren garapen handia.
  3. Sozializatzen hasten dira. Gauza berriak ezagutzeko jakinmina dute eta enpatikoak izaten ikasten dute. Autokritika eta pertsonalitate propioa sortzen dute.
  4. Sexuen segregaziorako berezko joerak jarraitzen du.
  5. Independentzia familiarra hasten da (lagunen etxean lo egiten, kalera bakarrik ateratzen…). Arau sozialak onartzen dituzte, autokontrola handitzen da.

10-12 urte:

  1. Aurrenerabezaroa hasten da, ondorioz aldaketa fisikoak ematen dira (lehenengo nesketan eta gero mutiletan).
  2. Asko jaten dute eta energia asko gastatzen dute (ez dira inoiz nekatzen), gaitasun fisikoak garatzen dira.
  3. Arrazoitzeko ahalmena garatzen dute, errealitatea menperatzeko, gogoak ezagutzeko, hausnartzeko, kritikoak izaten, eztabaidatzen.
  4. Lagunak garrantzia hartzen dute, taldeak egiten dira (homogenoak). Talde barruan rol desberdinak sortzen dira: liderra, ezkutuko liderra, pailazoa…
  5. Helduak izateko desioa agertzen da.
  6. Autoafirmatzen dira.

Beharrak

Behar fisikoak

  1. Beraien mugimendu gaitasunak frogan jartzen dituzten ekintzak gustatzen zaizkie. Adibidez, malabarak, kirolak, magia jolasak, natura jarduerak ere.
  2. Irudimena lantzeko beharra, horretarako, antzerkiak asmatzen dituzte.
  3. Azkar ez nekatzeko, jarduera luzeegiak saihestu eta desberdinak proposatu.
  4. 10 urteetik aurrera desberdintasunak ematen dira neska eta mutilen artean. Mutilek mugimendu jarduerak nahiago dituzte, neskek aldiz, ezagutza jolas lasaiak.

Behar emozionalak

Gero eta iraunkorragoa eta egonkorragoa dira emozioak. Menderatzeko beharrak agertzen dituzte, ondorioz, agresibitate fisikoa gutxitu egiten da eta hitzezkoa areagotu. Emozio moduak zabalduz doaz (negarra, barregurea, lotsa, konplexua…). Haurrak gizartearatuz doan heinean, haren emozioak ere talde edo beste pertsonekin lotuagoak dira. Sentimenduei dagokienez, gurasoekiko independentzia joera gero eta garatuagoa izango da. Beraien autonomia nahi izango dute, baina helduaren arreta eta dedikazioa eskatuko dute (harrokeria, haserrea). Poliki-poliki gurasoekiko arreta gutxitu egingo da eta eskola, kale, taldeko kideekiko interesa handiagoa izango du. Helduarekin harreman negatiboa hainbat arrazoi izan ditzake:

  1. Zaintzailearen gehiegizko zorroztasuna.
  2. Haurraren arrazoi/arazo pertsonala, familia ingurutik datozenak. Haurraren arazo afektiboei jatorria haren historia psikikoan izan dezatena.
  3. Haurrak beste kideekiko duen harreman estua.

Adin honetan, haurrak kooperaziozko nahiz lehiakortasunezko harremana izan dezake, bere anai-arreba eta gainerako kideekin. Dena den, harreman berriak gero eta sendoago eta iraunkorragoak izango dira.

Behar sozialak

Haurrak bere nahiak ahaztu beharko ditu, eta bizimoduaren arauetara egokitu beharko da. Arlo honetan, hezkuntza eta eskolaratzea oso garrantzitsuak dira. Baliteke haurrak egokitze arazoak izatea eta gutxiagotasun sentimenduak ager daiteke. Haurrak gai izango da besteek zer pentsatzen edo zer sentimendu dituzten antzemateko. Elkarrenganako errespetua garatuko dute eta morala bermatuko dute.

Jolas Motak

Jolas sozializatzailea eta arautua garrantzia hartzen dute. Jolas sozialetan zenbait arau gorde behar dira: komunikatzeko, amore emateko, konbentzitzeko… Jolas sozializatzaileak normalean mugimenduzkoak izaten dira, trebetasunak eskatzen dituztenak. Arau arbitrarioak eta taldeak jarritakoak izaten ditu jokalariek bete beharrekoak.

Akzioaren beharra dute. Bizkortasun trebetasun motrizak eskatzen dituzten ekintzak gustuko dituzte. Hala nola patinatzea, kirolak, malabareak, magia jolasak… Eskulan tailerra ere gustuko dute. Adibidez, buztina, josi, moztu, eraiki… Imaginazioa askatzea gustuko dute. Hala nola, kondairak, gaueko jolasak, antzerkiak…

Komeni da ekintza desberdinak eta motzak antolatzea, ez nekatzeko. 10 urtetik aurrera, mutilek nahiago dute mugimenduzko jolasak eta neskak aldiz, jolas lasaiak (hitz egin, ezagupen pertsonala…)

Entradas relacionadas: