Eskaria eta Eskaintza Lan Merkatuan: Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,03 KB
Eskaria eta Eskaintza Lan Merkatuan
Lana, beste edozein ondasun bezala, libreki trukatzen da merkatuan.
- Lan eskaintza langileek osatzen dute, lan egiteko prest daudenek.
- Lan eskaria enpresek behar duten langile kopuruak osatzen du.
Soldata zenbat eta altuagoa izan, enpresek langile gutxiago kontratatuko dituzte. Hala ere, soldata altuagoa denean lan-eskaintza handiagoa izango da.
Lan eskariaren grafika beherakorra da eta lan eskaintzarena gorakorra. Biak elkartzen diren puntua “oreka puntua” da, eta honek finkatuko du oreka-alokairua.
Zer Faktorek Baldintzatzen Dute Eskaria eta Eskaintza?
1) ESKARIA:
- Soldata: Soldata altuagoa denean, gutxiago kontratatuko dute.
- Ekoizten dituzten produktuen prezioa: Prezioa altuagoa denean, langile gehiago kontratatuko dituzte.
- Produktibitatea: Langile kualifikazioak, prestakuntzak eta esperientziak eragiten diote.
2) ESKAINTZA:
- Soldata: Soldata baxua denean, lan eskaintza baxuagoa da.
- Biztanleriaren ezaugarriak: Lan egin nahi duten langile kopurua eta prestakuntza.
Produktibitatea eta Soldatak
Lortutako ekoizpenaren eta erabakitako lan-kantitatearen arteko erlazioa neurtzen du.
Adibidea: Astean 25.000 freskagarri saldu. PRODUKTIBITATEA: 25.000 freskagarri/asteko
Produktibitateak bi magnitude neurtzen ditu: erabilitako denbora eta lortu dugun ekoizpena.
Produktibitatean Eragiten Dutek Faktoreak:
- Giza kapitala: Pertsonen prestakuntzari eta esperientziari esker metatzen dituzten ezaugarri eta jarreren multzoa da. Zenbat eta handiagoa izan langile baten prestakuntza eta esperientzia, orduan eta handiagoa izango da horren produktibitatea.
- Erabilitako ekoizpen-ondasunak: Makinak, garraiobideak, instalazioak… beste batzuk baino produktiboagoak dira.
- Teknologia-aurrerapenak: Makinez ordezten dituzte langileak, produktiboagoak direlako.
Soldatan Eragiten Dutek Faktoreak:
- Giza kapitala (prestatuago dauden pertsonak).
- Lanaren arriskua.
- Gizarteak baloratzen dituen abileziak.
- Produktibitatea.
- Generoaren diskriminazioa.
Langabezia Motak
- Ziklikoa: Hedaldiak eta atzeraldiak egoten dira ekonomian; langabezia mota honek atzeraldietan gora egiten du.
- Urte-sasoikoa: Jarduera batzuk urte-sasoi batzuetan bakarrik egiten dira; langabezia mota honek jarduera hauek behar ez diren urte-sasoietan gora egiten du.
- Frikzionala: Pertsona bat borondatez langabezian egotea.
- Egiturazkoa: Enpresek nahi dutenarekin bat ez datozenean langileek.
Enplegu-politikak
Ekonomia jakin bateko langabezia murriztea helburu nagusi duen neurri multzoa da. Langabezia zuzeneko lanpostuak sortuz edo lanpostu kopurua handituz hartzen diren neurriak dira politika aktiboak.
AKTIBOAK: Enplegua sortzea dute helburu.
- Biztanleria aktiboarentzat: Langileen produktibitatea handitzea, hezkuntza sistema merkatuaren premietara egokitzea. Lan eskaintza murriztea (biztanleria aktiboa murriztea): esaterako, erretiro aurreratuak sustatzea edo DBH-ko adina luzatzea.
- Enpresentzat: Inbertsio publikoak (lanpostuak sortu), enpresa txiki eta ertainei laguntzak eta enpresa berriak sortzeko laguntzak ematea kolektibo bereziei.
PASIBOAK: Langabeak babestea dute helburu:
- Lan-bitartekaritzarako zerbitzuak eman (Lanbide).
- Langabezia-prestazioak.
Makroekonomia
Ekonomiaren portaera orokorra aztertzen du. Portaera hori familien, enpresen eta sektore publikoaren elkarreraginen emaitza da.
Ekonomia adierazleak: Ekonomiaren osasun-egoera jakiteko erabiltzen diren termometroak dira:
- Barne produktu gordina (BPG).
- Kontsumo prezioen indizea.
- Jarduera-langabezia eta okupazio tasak.
Barne Produktu Gordina (BPG) Zer Da eta Ezaugarriak
Benetan ekoizten denaren kalkulua da. Herrialde batean denbora-aldi batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen diru-balioa da.
EZAUGARRIAK:
- Moneta bakarra erabiltzen da neurtzeko. Neurri eredu berbera erabiltzen duenez, eurotan bildu eta ondasun eta zerbitzu guztiak neur ditzake.
- Aitortzen diren jarduerak soilik izaten ditu kontuan. Administrazio publikoari aitortzen zaizkion ondasunen eta zerbitzuen eragiketak soilik zenbatzen ditu.
- Azken ondasunen balioak adierazten ditu, azken kontsumitzaileak saltzen dion enpresak.
- Herrialde bateko mugen barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du.
- Aldi batean (urtebetean) ekoitzitakoa neurtzen du.