Eskandinaviarrak: Definizioak, Antolaketa eta Inbasioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Aurrekariak eta Arazoak

Aldez aurretik, zenbait arazo bizi izan zituzten:

  • Bigarren inbasioek Inperio Karolingioaren gainbehera eragin zuten, beste erasotzaile batzuk magiarrak eta sarrazenoak zirela (VIII-X. mendean).
  • Bikingoen hedakundearen esparru geografikoa, frankoen inperioaz gain, Britaniar Uharteak, Ipar Atlantikoa eta Iberiar penintsulatik Mediterraneoko kostalderantz hedatu zen, Ekialdeko Europa barne.
  • Izenak: bikingoak (piratak), normandiarrak (iparreko gizonak), varegoak (suediarrak), badia-gizonak (itsas nabigatzaile trebeak), merkataritzaren gizonak, suaren gurtzaileak (paganismoa). Izenek iradokitzen dutena ziren. Aurpegi anitzak zituzten eta hizkuntza aniztasuna, hau da, germaniarra eta fino-ugrioa, hitz egiten zuten.
  • Argibide-iturri idatziak eta irudi historikoak, bikingoen kasuan, berantiarrak izan ziren (inskripzioak salbu). Bestalde, olerkiak (bikingoen sagak), kronikak eta urte-liburu karolingiar eta anglosaxoiak bazeuden. Etsaitasuna nagusi zen, eta barbaroen irudia, olerkietan eta antzekoetan, txarra zen.
  • Ondorio konplexuak eman ziren Mendebaldeko Europarentzat, kaltegarriak, alegia (sarraskiak, suntsiketak…). Gainera, anglosaxoien garapen politikoaren eragileak izan ziren, izan ere, eskandinaviarrei aurre egiteko, batasun bat eratu zuten.

Eskandinaviarren Antolaketa eta Taktikak

Antolaketa, ekipamendu eta taktikari dagokionez:

Hasierako Erasoaldiak

Hasierako erasoaldiak talde txiki eta mugikorren bidez gauzatzen ziren, buruzagi independente baten zuzendaritzapean, helburua sarraskia sortzea zelarik.

Geroko Armadak eta Mobilizazioa

Gerora, taldeak zabaltzen hasi ziren benetako armadak osatu arte, izan ere, IX. mendearen erdian, konkista iraunkorrak egiteko asmoa zabaldu zen, ez soilik sarraskiak sortzearena, hau guztia errege baten zuzendaritzapean. Mobilizazio orokorrak, leidang izenekoak, gizonezko libre guztien babeserako baliatzen ziren, baina gerlari nordikoak kanpoko espedizioetarako erabiltzen ziren.

Gerra Baliabideak: Drakkarrak

Gerra baliabideei dagokienez, drakkarrak eskandinaviarren gerra-ontziak izan ziren, eta horiei esker lortzen zituzten lorpen handienak. Ontzien ezaugarriak:

  • Txingo txikia (itsasoan sakonera edo altuera txikia izateak ibaietan eta kostaldean ibiltzea ahalbidetzen zien).
  • Bela karratua.
  • Masta bakarra.
  • 40-60 arraun erabiltzeak oso mugikorrak bihurtzen zituen.
  • Branka eta popa simetrikoak ziren.

Sarraskiaren bidez lortzen zituzten produktu nagusiak: txanponak, emakumeen apaindurarako objektuak, etab.

Inbasioen Zergatiak

Inbasioak gertatzearen zergatia historialarien eztabaida izan da, besteak beste, hainbat motibo daudelako horiek justifikatzeko:

  1. Lur emankorren gabezia eta gainpopulazioa, hau da, hainbeste jende zegoen elikatzeko, non ekoizpenak ez zuen nahikoa ematen.
  2. Hotzagoa bihurtu zen aldaketa klimatikoa, baina teoria hau nahiko baztertua izan da, izan ere, izoztaldia gertatu zenerako, inbasioak jada amaituak zeuden.
  3. Gizon gazteen artean lur eskasiak gizarte arazoak sortu zituen.
  4. Merkataritzaren dinamika, non, horren ondorioz, batzuetan sarraskiak eragiten zituzten merkatari-piratek erasotuko zituzten lurrak ezagutzen zituzten.
  5. X. mendean, erasoak egiteko arrazoia musulmanek ekarritako Ipar Europako zilar islamikoaren zirkulazioa izan zela uste da.
  6. Errege eta aristokraten interesak.

Entradas relacionadas: