Eskalada: Teknikak, Motak, Gomendioak eta Materiala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Eskalada horma bertikalak igotzean datzan kirola da. Arriskutsua denez, norbaitekin eta material egokiarekin egin behar da.

Laguna Soka Batez Aseguratzen

Gerta daitekeen erorketa hain handia ez izateko, laguna soka batez aseguratzen da.

Eskalada Motak Aseguratzeko Moduaren Arabera

  • 1. Yo-Yo edo Top-Rope: Modu ziurrena da. Punturik altuenean dagoen mosketoitik soka pasatzen da. Eskalatzailea eta aseguratzailea soka mutur banatan lotzen dira. Erortzerakoan, soka tenkatu eta eskalatzailea zintzilik geratzen da. Rokodromoetan erabili ohi da.
  • 2. Buruan edo Lehenengo Moduan: Eskalatzailea sokaren muturra arnesari lotuta igotzen da. Igotzeko bidean, katigailuetan express zintako mosketoi bat jartzen du, eta bestetik soka pasatzen du. Erortzerakoan, aseguratzaileak soka tenkatzen du, eta eskalatzailea aseguratutako azken punturaino erortzen da. Goian, soka ainguralekuko mosketoitik pasatu eta behera jaisten da.
  • 3. Txandaka edo Pareta Luzeak Eskalatzeko: Horma soka baino handiagoa denean erabiltzen da. Igoera zatika egiten da (luzeak). Eskalatzailea lehenengo luzea igo eta ainguralekuraino iristen da. Bertan ondo lotu eta laguna aseguratzen du. Bigarren eskalatzailea igotzen den bitartean, lehenengoak jarritako materiala berreskuratzen du. Elkartzerakoan, hurrengo luzeari ekiten diote.

Eskalada Motak

  • 1. Kirol Eskalada: Helburua zailtasun handiko ibilbideak gainditzea da, ez gailurra. Harkaitzeko heldulekuak erabiltzen dira. Horman katigailuak aldez aurretik ipinita daude.
  • 2. Boulderra edo Blokea: Altuera txikiko haitzak eskalatzen dira. Soka ez da erabiltzen. Erorketa puntuan "crash pad" (koltxoneta) bat ipintzen da.
  • 3. Eskalada Klasikoa: Ibilbidea ez dago prestatuta. Eskalatzaileak berak jartzen ditu katigatzeko aseguruak (iltzeak) bidean, mailu bat erabiliz.
  • 4. Rokodromoa: Harkaitzen helduleku eta forma artifizialak dituzten instalazioak dira. Areto barruan egoten dira, eta kirol txapelketak ospatzen dira bertan.

Gomendioak

  • 1. Hiru Euskarrietako Araua: Beti izan behar dira lau euskarri posibleetatik gutxienez hiru horman finkatuta. Ez mugitu bi gorputz-adar aldi berean.
  • 2. Oinen Nagusitasuna: Hankak dira euskarri nagusiak. Pisu gehiena hanketan jarri behar da, eta ez eskuetan, bestela nekatu egingo zara.
  • 3. Helduleku Bakoitzaren Mugimenduak Aurreikusi: Mugimendu bat egin aurretik, ondo pentsatu.
  • 4. Mugimendu Lasaiak: Arnasketa sakona eta lasaia izan behar da.
  • 5. Burua Paretatik Zertxobait Aldendu: Heldulekuak ondo ikusteko.

Materiala

Erabilitako materiala homologatua izan behar da.

  • 1. Katu Hankak: Zola goma egosiz eta itsaskortasun handiz eginda daude.
  • 2. Magnesioa: Eskuetako izerdia lehortzeko hauts zuria.
  • 3. Soka: 10,5 mm-ko lodiera eta izaera dinamikoa du. Erortzerakoan, malguki baten modura luzatzen da eta energia xurgatzen du.
  • 4. Grigria: Aseguratzeko tresna da. Erortzerakoan soka blokeatzen du.
  • 5. Kaskoa
  • 6. Arnesa: Gerrikoa da, hiru zatiz osatua: bat gerrirako eta beste biak zangoetarako.
  • 7. Expressak: Soka paretan dauden katigailuetatik pasatzeko erabiltzen den tresna. Bi mosketoi eta zinta batez osatuta dago.
  • 8. Segurtasun Mosketoiak: Nahi gabe ireki ez daitezen, segurtasun-sistema bat duten mosketoiak dira.
  • 9. Zortzia: Rappelatzeko tresna da. Soka modu kontrolatuan irristatzen uzten duen mekanismoa.
  • 10. Katigalekuak: Igoera aseguratzeko paretan ipintzen diren seguru-puntuak.
    • Tinkoak: Zulagailu batez ipintzen dira, betirako. Oso sendoak eta fidagarriak dira.
    • Mugikorrak: Buruan doan eskalatzaileak ipintzen ditu, eta bigarrenak jasotzen ditu.

Zortzikoitza

Soka arnesean lotzeko korapiloa da.

Entradas relacionadas: