Esan nola diren odol-emateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,96 KB

Albistea:  Gaurkotasuna eta interesa duen gertakari baten kontaketa laburra eta objektuboa da. Kazetariak ez du bere baloraziorik azaldu behar.
Albistea da kazetaritzaren muina. Datuak elkarren segidan ematen dira, garrantzitsuenetik arruntenera. (6W)  3.
pertsonan idatzia Adjektibo gutxi (baloraziorik ez) Modalizatzailerik ez Titulua/Leada/Gorputza.

Kronika: Gaurkotasuna eta interesa duen gertakari baten kontaketa da. Kazetariak gertakari horri buruz bere balorazioa egiten du. Mota askotako kronikak, edukiaren arabera: kirol, gizarte… Gaian aditua den kazetaria edo korrespontsalak egiten du kronika. 1 edo 3. Pertsonan idatzia Kronika-egilea ez da albistearen protagonista, ikusle eta jasotzailea baino. Balorazio subjektiboak erabil daitezke:modalizazioa, adjektiboak. Titulua/Leada/Gorputza.

Erreportajea


Nahiz eta gaurkotasun gorririk ez izan, gertakari edo gai interesgarri oso eta zabala da erreportajea. Albistea jorratzea eskatzen du; pertsonak eta haien iritziak, giroa, lekua… Baina kazetariak ezin du bere baloraziorik egin erreportajean. Erreportaje onak kazetariaren aldez aurreko lan serioa du seinale, hiztegiak, entziklopediak, internet… 3. Pertsonan orohar. Hizkuntza-maila dotorea; dena dela, hizkuntza argia, zehatza eta ulergarria.


Editoriala: Egilea: Egunkariko zuzendaria.  Aktualitateko arazo bati buruzkoa, egunkariaren ideologia. Diskurtso modua argudioa (azalpena) Estilo librea baina jasoa Sinatu gabe. 3. Pertsonan. Egitur librea eta bukaera iradokitzailea.

Iritzi arikulua: Artikulugile jakina, idazlea edota gaian espezialista. Gai librea. ·Idazlearen iritzia  Argudioa (azalpena) Estilo librea baina jasoa Sinatua 1. Pertsonan

Eskutitza: Edonor idazten ahal du edozein edukiarekin. Diskurtsio modua: Librea baina: Sinatua 1. Pertsonan Laburra. Egitura librea


Nola deklinatzen dira diptongoz (-au, -ai, -ei) amaitutako hitzak?

Bokalez amaitutako hitzak bezala: Jaian<jaiean Salbuespena GAU hitza da, lekuzko singularreko kasuetan -e- lotura behar baitu. Gauez, gauean Silaba bakarreko hitzek ere, zertaz (Instrumentalean) kasuean -e- lotura-bokala hartzen dute. Bi gaiez.

Nola deklinatzen dira a berezkoa duten hitzak?

A hori beti gorde behar da Salbuespenak: A+E = A galdu pluralean (Ikastola + en = Ikastolen).  A+A = A bakarra (Neska + aren = Neskaren). A itsatsia duten hitz batzuk: anaia.

Noiz erabiltzen da mugagabea?

Izen bereziekin eta izenordainekin. (Bilboren, nigatik) Partitiboan (-(r)ik) eta prolatiboan (nortzat): zuhaitzik, tontotzat. ISk galdetzaileren bat daramanean: zer gauza, zein liburu. Zenbatzaile zehaztuekin, zein diren ez dakigunean: lau ikaslek aprobatu dute. Zenbatzaile zehartugabeekin: asko, gutxi, hainbeste, zenbait, makina bat…  Esalmode berezitan.


Noiz erabiltzen da plural hurbila?

Hurbiltasuna adierazi nahi denean, -o- da artikulu horren adierazpidea. Ni edo gu aurkitzen garen multzoa da betiere hurbiltasunaren erreferentzia, izan ere ni/gu talde barnean gaudelako: hemen gaudenok, etxeon logelak.

Nola deklinatzen dira izen bereziak?

Pertsona zein herri(alde) izenak mugagabean deklinatzen dira. Ez dute, beraz, artikulurik behar. Bai ordea, zenbaitetan -r- edo -e- loturazko hizkiak (Zarautz<zarautzen).A hotsez amaitzen diren herri(alde) batzuk arazoa sortzen dute: A hori berezkoa dute eta beti gorde behar dute → Nafarroa, Donostia…  Deklinabideko kasu jakin batzuetan → Bizkaia, Iruñea, Euskal Herria → nongo, nondik, nora, norantz, noraino kasuetan -a galtzen dute.

Zer diferentzia dute bizidun eta bizigabeek?

Leku denborazko kasuetan dago ezberdintasuna. Deklinabideko arauetan, pertsonak eta  animaliak bizidunak dira (-a(ren)gandik); baina landareak eta gorputzeko atalak bizigabetzat hartzen dira(-tik) eta horrela deklinatu behar dira.


Zein akats egiten dira sarrien deklinabidean?

1. Noraino eta noiz arte:
Lekutasuna eta denboratasuna daude jokoan. *Denboratasuna: Ordu bata arte, Astelehena arteko baimena…  (Noiz arte) *Lekutasuna: Herriraino, Ameriketaraino…  (Noraino) Hala ere, batzuetan gurutzaketak sortzen dira: Donostiara arte (iritsi arte)

2. Nondik eta non nahastea: *Non kasuak tooki estatikoa, ubikazioa adierazi → kokapena. *Nondik kasuak mugimendu-aztarna edo erreferentzia-puntu bat markatzen du (kaletik).

3. Partitiboan: (prolatibo eta partitiboan) *Mugagabea da beti eta aditzarekin egin beharreko lotura singularrean behar du (ez zuen haragirik jan).

*Non erabiltzen da? Galderetan (baduzu gogorik?), ezezkoetan (ez dut astirik), baldintzetan(gogorik baduzu), baiezko perpausak indartzeko(bada hemen ondo dakienik), konparaziozko perpausetan -en atzizkiarekin (neskarik ederrena).


4. Norekin eta zertaz: soziatiboan, nagusiki, konpainia adierazten du eta gehienetan bizidunekin joaten da, intrumentalean aldiz, tresna-zentzua hartzen du.

5. Zertaz (instrumentala) kasuaren atzizki plurala ez da -etaz; -ez baizik (Amaiaz mintzatu gara). Bertzalde, -ta- infijoa erakusleetan (honetaz) eta izenordainetan (nitaz) ageri da bakarrik.

6. Zerengatik (motibatiboa) kasua: norengatik ≠norengandik (Zergatia eta Norabidea)

7.  -entzat eta -rako: bizidun zentzua duenean -entzako, bizigabeetan -rako (Andonirentzat-Trenerako)

8. -entzat eta -entzako bereizi behar dira, -entzako izenlaguna baita eta izen batean aurrean doa (Mikelentzako liburua).

9. Nortzat prolatiboa: ustea(ergela zelakoan) edo xedea(saria izateko) adierazi. -tzat atzizkiaren ordez, bezala, legez, gisa hitzak erabiltzea sahiestu behar da.


ADITZAREN EZKERREKO (AURREKO) ATAL GISA: molde honetakoak dira galdegai-kasu gehien eta normalenak.Osagai batzuk galdegai direnean, indartuta emateko ohitura badago: ·(t)xe atzizkia gehituz:<Hauxe esan nion aitari.<Hementxe gaude denok. Izenordainak era indartuan emanez: Neuk egin ditut ondo ariketak. Nik neuk egin dut lana.

ADITZ-EKINTZA GISA: aditzak adierazten duen ekintza da nabarmendu naho dena. Aditz trinkoa: denean, aditz jokatuari aditz-partizipioa jartzen zaio aurretik<Ekarri dakar. Aditz elkartua: denean, egin aditza sartzen da<Gaur joan egin naiz<liburua apurtu egingo zaizu.

ADITZAREN BAIETZ EDO EZETZ GISA: Aditzaren ezetza denean, ez ukapena bera da galdegaia.  Menditik etorri gara. → Ez gara menditik etorri. Aditzaren baiezkoa denean: aditz trinkoa: denean, ba- eransten zaio: Badakit // Badator Aditz elkartua: denean, aditza perpausaren aurrean jartzen da: Hil zaigu etxeko katua. // Etxeko katua, hil zaigu.


·Ordena ez-markatua: -Euskarak badu oinarrizko ordena, ez-markatua edo neutroa: SOV (subjektua/osagarria/aditza) -Bi objektu → orden jakin bat → nondik-nora, nori-zer → ordena hau puskatu, ordena markatua. -SOV ez da beti mantentzen: Perpausean ageri den osagarri bat luzea edo konplexua denean, aditzaren eskuinera eraman daiteke. Aditz jakin batzuk esaldiaren hasieran joateko joera: esan, adierazi, ukatu, aldarrikatu…

Ordena markatua: -Egitura ez-markatu edo neutroa (SOV) galdegaia ageri denean aldatzen da batez ere. -Molde normala apurtu, eta hiztunak informazio zehatz bat informazio berriko elementu enfatikoa (galdegaia) markatu nahi duenez, bestelako egitura bat osatu dut: OSV. -Ordena markatuan ere hurrenkera jakin bat nagusitzen da: Mintzagaia + (galdegaia + aditza) + gainerako osagarria. Elkarrizketako testuek eusten diote ondoen ordenamendu honi.

Entradas relacionadas: