Esan al daiteke historia zientzia bat dela?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

  Entrenamendu fisikoaren faktoreak

Bolumena:
entrenamendu kopurua adierazten duen faktorea da. Hainbat modutan adieraz liteke: ibilitako distantzia, lan denbora totalak, egindako ariketa kopurua…

Intentsitatea:
entrenamenduaren kalitatea adierazten duen faktorea. %etan, abiaduran, pisuan... Adieraz liteke.

Taupadak neurtzea da entrenamenduaren intentsitatea neurtzeko sistemarik onena, izan ere, zenbat eta intentsitate handiagoa, orduan eta altuagoa baita taupada kopurua. Lehendabizi, taupaden maiztasun maximoa topatu behar da (TMM). Hori egiteko modurik errazena: 220 – pertsonaren adina.

Egokitze mekanismoak

Egokitzapena organismoak bere burua erregulatzeko egiten duen erantzuna da, eta funtzionalki zein morfologikoki aldatzen doa, hain zuzen, prestaketak eskatzen duenari erantzuteko.

Orain arte esandakoa aintzat hartuta, honakoa esan dezakegu: sintesi eta endekapen prozesuen arteko orekarik bada, organismoa egoerari egokitua dagoen seinale. Oreka horri homeostasia deitzen diogu.

Estimuluak banaka agertzen badira, superkonpentsazioa pixkanaka galtzen da, eta homeostasia hasierako egoerara itzultzen da.Jan eta deskantsatu

Arnasketa sistemaren egokitzapenak

-   Arnasketaren sakontasuna handitu.

-Minutuko arnasketen kopurua gutxitu.

Sistema muskularraren egokitzapenak

-Masa muskularra handitu.

- Uzkurdura gaitasuna handitu.

- Nerbio-bulkadaren transmisioa hobetu.

Zirkulazio sistemaren egokitzapenak

- Bihotzaren masa muskularra handitu.

-Bihotz taupaden maiztasuna gutxitu.

-Hemoglobina kopurua gutxitu.                                         

Entrenamenduaren oinarriak

Arauak zuzentzen eta ezartzen dituzten jarraibideei Entremaneduaren Oinarriak deitzen diegu. Oinarri horiei esker, egokitzapen prozesuen pausoak eta faseak sistematikoki ordenatzen dira, baita entrenamendu metodoaren jarraibideak zehaztu ere.

Egokitzapen mekanismoak abian ipintzen dituzten oinarriak

Karga modu eraginkorrean estimulatzeko oinarria

Egokitzapen mekanismoak sortu ahal izateko, eta, ondorioz, entrenamenduaren helburuak betetzeko, estimuluek ahalegin maila jakin bat gainditu behar dute. Estimulu Mailen Legea (Arnodt eta Schultz) da horren guztiaren oinarri biologikoa, eta honakoa adierazten du: estimulu horiek gizabanako bakoitzaren mailaren arabera aplikatu behar dira, bakoitzak maila desberdina duela kontuan izanik.       K=BxI

Laburbilduz, lege honek estimuluen intentsitatearen gaineko jarraibideak ematen dizkigu:

1. Mailaz behetik dauden estimuluek ez dute inolako eraginik

2.Mailaren adinako edo mailaz gorago dauden estimuluak:

   -Ahulak: maila funtzionala mantentzen dute.

   - Indartsuak (onenak): egokitzapen mekanismoak sortzen dituzte.

    -  Oso indartsuak: organismoa kaltetzen dute.

Karga apurka igotzearen oinarria

Entrenamenduaren karga denbora luzez mantenduz gero, organismoa egokitu egiten da, eta estimuluek ez dute maila berria gainditzen. Beherago ere geldi daitezke. Horrek esan nahi du, denbora tarte jakin batzuen ostean, entrenamenduen karga etengabe berrikusi behar dela, baita handitu ere.

 Karga aniztasunaren oinarria

Denbora luzez aldaketarik gabe mantentzen diren entrenamendu estimuluek (monotonia) geratu egiten dute kirolariaren errendimendua. Karga, intentsitatea, bolumena edo konplexutasuna aldatuz, errendimendua handitu daiteke.

Egokitzapena bermatzen duten oinarriak

Karga eta errekuperazioaren arteko harreman onenaren oinarria

Karga-errekuperazio dinamika berebizikoa da entrenamenduaren prozesu guztian, eta superkonpentsazioaren fenomenoa da osotasun horren funtzionamendu biologikoa.

Zer esan nahi du horrek? Entrenamendu karga eraginkorraren ondoren (sesioa), beste karga bat baldintza onetan jasan ahal izateko, errekuperazio jakin bat nahitaezkoa dela.

Karga-errekuperazio harremana:

-Entrenamenduaren ekintza positiboa, (superkonpentsazio positiboa).

-Errendimenduak ez du gora egiten, (baliorik gabeko superkonpentsazio).

-  Errendimenduak behera egiten du, (superkonpentsazio negatiboa).

Errepikapenaren eta jarraipenaren oinarria

Etengabeko estimulazioari esker, entrenamenduak egokitzapenak eragiten ditu. Egokitzapenen iturri den estimulua desagertuko balitz, hau da, entrenamenduan etenak egongo balira, gaitasunetan atzerakada bat gertatuko litzateke. Oro har, zenbat denbora erabili den gaitasun eragileak lortzeko, halakoa izango da atzerapenaren abiadura.

 Egokitzapenaren kontrola propio eragiten duten oinarriak.

 Indibidualizazioaren eta adinari egokitzearen oinarria.

Karga fisikoari erantzuteko baldintzak benetan anitzak dira. Oso zaila da bi gizabanakok karga gaitasun bera izatea, baita erantzuteko gaitasun bera izatea ere.

Kargaren gainean, bi kontzeptu bereiztea komeni da: alde batetik, kanpoko karga, kirolariak egiten duena; eta, beste alde batetik, barruko karga, organismoak jasaten duen benetako nekea.

Herentzia, sexua, trebetasuna, heltzea, sasoia, motibazioa, adina... Horra hor, besteak beste, entrenamendu mota baldintzatzen duten gauzak.

Espezializazio progresiboaren oinarria.

Erabilitako estimuluen araberakoak izango dira entrenamenduaren eraginak. Berezitasun horrek zenbait gauzekin du zerikusia: erabilitako energia sistema, erabilitako muskulu taldea, mugimendu motak, e.A. Entrenamendua jarduera jakin batean berezitzen denan, are hobea izango da errendimendua. Adibidez, txirrindulari baten erresistentzia aerobikoa garatzeko, distantzia luzeak korrika egitea ez da metodorik onena.

Entradas relacionadas: