Esaldiak Berridatzi eta Zuzentzeko Ariketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,68 KB
I. Esaldiak Berridatzi eta Lotu
Jarraian, esaldi bikoitzak lotura egokia erabiliz berridatzi dira, ortografia eta gramatika akatsak zuzenduz:
Erlatibozko esaldiak
- Jatorrizkoa: Azteazkenean film bat ikusi genuen. Iaz Donostiako zinemaldian parte hartu zuen.
- Zuzendua: Asteazkenean ikusi genuen filmak iaz Donostiako zinemaldian parte hartu zuen.
- Jatorrizkoa: Mutil batez hitz egin nizun atzo. Mutil horrek deitu dit gaur.
- Zuzendua: Gaur deitu didan mutil batez hitz egin nizun atzo.
- Jatorrizkoa: Naiara auzoko bizilagunarekin haserretu da. Bizilagun horrek erosi zizkigun zozketarako txartelak.
- Zuzendua: Zozketarako txartelak erosi zizkigun auzoko bizilagunarekin haserretu da Naiara.
Denbora eta Modu Adberbioak
- Jatorrizkoa: Irratiak esan du zer gertatu den; halazxe gertatu da.
- Zuzendua: Irratiak esan duen moduan gertatu da.
- Jatorrizkoa: Ogitartekoak bukatzen zirenean, gehiago egiten genituen.
- Zuzendua: Ogitartekoak bukatzean, gehiago egiten genituen.
- Jatorrizkoa: Elurra egiten duen bakoitzean, oso urduri jartzen gara.
- Zuzendua: Elurra egiten duenean, oso urduri jartzen gara.
- Jatorrizkoa: Utzi mahaigaina libre gu etortzerako.
- Zuzendua: Utzi mahaigaina libre gu etortzen garenerako.
Kausazko eta Konparatibozkoak (Hain... non)
- Jatorrizkoa: Oso nekatuta nago, Ezin izango naiz altxatu bi egunez aulki honetatik.
- Zuzendua: Hain nekatuta nago, non ezin izango naizen altxatu bi egunez aulki honetatik.
- Jatorrizkoa: Primeran konpontzen ginen elkarrekin. Ezz nuen uste inoiz bakarrik utziko ninduenik.
- Zuzendua: Hain ondo konpontzen ginen elkarrekin, non ez nuen uste inoiz bakarrik utziko ninduenik.
II. Konparazio eta Baldintza Esaldiak
Konparazioak (Adina/Besteko)
Jatorrizkoa: Bilboko kontzertuan jendetza handia bildu zen; Iruñekoan askoz gutxiago bildu zen.
- a) Bilboko kontzertuan adinako jendetza ez zen bildu Iruñekoan.
- b) Iruñeko kontzertuan ez zegoen Bilbokoan adina entzule.
Jatorrizkoa: Ingelesa ondo ulertzeak garrantzi handia du; ingelesez mintzatzeak ere bai.
- a) Ingelesa ondo ulertzeak mintzatzeak besteko garrantzia du.
- b) Ingelesa ondo ulertzea ingelesez mintzatzea bezain garrantzitsua da.
Baldintza eta Kontzesioak
- Jatorrizkoa: Niri halakorik esango balit, ez nioke gehiago aurpegira begiratuko.
- Zuzendua: Niri halakorik esanez gero, ez nioke gehiago begiratuko.
- Jatorrizkoa: Edozer egingo zenuke zuk, aukerarik izanez gero.
- Zuzendua: Edozer egingo zenuke zuk aukera izango bazenu.
- Jatorrizkoa: Sarari loreak izugarri gustatu; guztiak zimeldu zaizkio.
- Zuzendua: Sarari loreak izugarri gustatuagatik, guztiak zimeldu zaizkio.
- Jatorrizkoa: 1000 euro eman; ez nuke egingo horrelakorik.
- Zuzendua: 1000 euro emanda ere, ez nuke egingo horrelakorik.
III. Gramatika eta Ortografia Zuzenketa
Hurrengo esaldietan ohiko akats gramatikalak zuzendu dira:
- Akatsa: ba dut osaba bat ingeniaria dela.
- Zuzena: Badut osaba bat ingeniaria dena.
- Akatsa: ez du zertan horren goiz etorri behar.
- Zuzena: Ez du zertan hain goiz etorri.
- Akatsa: Bidal iezaiozu Aneri sms bat, ea zinemara joango baden galdetuz.
- Zuzena: Bidal iezaiozu Aneri sms bat, ea zinemara joango den galdetuz.
- Akatsa: Iritsiko zaretenean, deitu etxera.
- Zuzena: Iristen zaretenean, deitu etxera.
- Akatsa: Ikusiko duzu hemen sartuko denean.
- Zuzena: Hemen sartzen denean, ikusiko duzu.
- Akatsa: hain da zirraragarria leku hori, non gustura baino gusturago egoten garela.
- Zuzena: Hain da zirraragarria leku hura, non gustura baino gusturago egoten garen.