Esaera zaharrak esanahia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,92 KB
Atsotitzak
Esaldi luze baten ordez erabiltzan den esaera laburrari esaten zaio atsotitza.Definizioa:Herriak eguneroko bizimodutik aterako esaera gogoetatsu laburrak, belaunez belaun heldu direnak, molde tinkoetan erabili eta zerbait irakasten dutenak. Atsotitz motak:Apotemak:Esanahi zuzena dute:”Zer ikusi,hura ikasi”.Esanahi zuzena eta figuratiboa dutenak:-”Nolako egurra, halako ezpala”.”Atetik irten eta leihotik sartu”,hau da irabazi eta erraz xahutu.Esanahi figuratiboa dutenak:Esanahi figuratiboa dute mota onetako atsotitzek eta,beraz, erabilera, testuinguruan ulertu behar dira:nolako testuingurua,halako esanahia.”Buztana lastoz duena gilbelat beha”,akatsen bat dutenak akatsari begiratzen dio.
Kopla zaharrak
ahozko euskal literatura moldea da,bertso berrietatik bereizteko hala izendatzen dena.Kopla zaharrek gizarte ospakizunetan leku handia bete izan dute, batez ere, eskeko ibilaldi gauezkoetan:Eguberri, Urteberri, Santa Agenda, Inauteri, San Juanetan. Kopla hauetan, errondan dabiltzan koplariek etxeko bizilagunak aipatzen dituzte; esker txarrekoak izan badira, burlazko koplak.
Kopa bakoitzak lau bertso-lerro ditu,eta bigarrenaren azkenak edo puntuak eta laugarrenarenak bat datoz erriman.Lehen bi lerroek ideia poetiko bat azaltzen dute,izaditik hartua, maiz; eta azken biek,xelebrekeriaren bat era prosaikoago batean azaldua. Koplaren esanahia bera, azken bi lerroetan dator, eta lehen zatiaren funtzioa bigarrena indartzea da, kontraste baten bidez,itxuraz zerikusi zuzenik ez badu ere bigarrenarekin.
Ezaugarriak:-Lau berto-lerro izan ohi dituzte
-Lehenengo biek naturaren aipaimen petikoa egiten dute
-Azken biek desio edota nahi baten berri emango dute
-Biek desio edota nahi baten berri emango dute.
-Bien artean ez dago lotura logikorik
-Neurria:8A,8A,10-,8A
Baladak:Baladak poema narratiboak dira,istorio edo gertaera bat kontatzen dutenak, eta ahoz transmititu izan direnak./Formalki, bertsotan adierazten dira./Literatura idatziak eragin gutxien izan duen lekuetan gorde dira,Bizkaiko,Zuberoko Nafarroa Garaiko zenbait bazterretan. /Gairik ohikoenak ezinezko maitasun-istorioak,heriotza bortitzak,hiketak eta antzekoak izaten dira.
Ezaugarriak edota memorian gordetzen laguntzako baliabideak:-Doinua
-Izaera narratiboari dagozkionak:1.Estilo zuzena:Narratzailea ezkutuan geratzen da.
2.Pertsonaiak:Ez dira deskribatzen, ekintzetan barneratuta dauden aktoreak dira
3.Espazioen eta denboraren:oso azaleko zehaztapen orokorrak baino ez dira adierazten
-Izaera lirikoari dagozkionak:1.Baliabide gramatikalak poemen barne-erritmoa areagotzeko:hitz edo hitz multzo baten errepikapena eta paralelismoa
.
2.Baliabidefonikoak: errima ez da jasoa izaten
Tradizioz datorrena:Ahotik belarrira eta ahorako bidea duen eta “tradizioz” transmititzen den literatura iraupenezkoa da./Norbaitek,esaterako, noizbait kantu eder bat sotu badu, kantu hori mendeetan zehar kantatu da, aldaerak gorabehera, baina ez dakigu gehienetan zehatz noiz sortua.
Tradizioz ez datorrena:”Ahozko literatura tradizioz ez datorrena iraupenik ez duena da. Sortu bezain laster hiltzera kondenatua dagoen sorkaria da.Beste gisa bateko ahozko literatura da.Adibide egoki bat emateko har dietzagun kontuan bertsolarien jarduerak.Bertsolariak bertsoa sortzen duenean, erregela jakin batzuk buruan dituela sortzen du bertsoa.Ez du egiten, tradizioko literaturan egiten den bezala, norbaitek noizbait kantatu duen bertso errepikatu alegia. Bertso hori, gehienetan eta zoritxarrez, sortu bezain laster desegiten da, laister desegiten da.
Antolatzaile eta lokailu erabilgarriak
Arrazoiak Ondorioak gehitzeko: gainera; are gehiago; ez hori bakarrik; batetik,bestetik,beraz, hala bada, honela bada, laburbilduz, horregatik bada,...
Aurkakotasuna adierazteko: baina, hala ere, dena den, edozein modutan…
Adibideak jartzeko: adibidez, berbarako, esate baterako, eman dezagun...
Zerbait zehazteko: hau da, hots, alegia, bestela esanda, hori argitze aldera...
Aurreko ideia, edo kontrako tesia aipatzeko: Zuk diozunaren aurka, Uste denaren aurka, Ez dago onartzerik...
Informazioa eransteko:
• nire ustez, nire iritziz, uste dut, ez zaizu iruditzen, ez dakit, seguru nago…
• badirudi, baliteke, ematen du, esango nuke, jokatuko nuke, antza, itxura denez, ote, omen…
• Ezinbestez, derrigorrez…
• Zoritxarrez, eskerrak...