Esaera zaharrak esanahia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 16,27 KB
Ahozko euskal literatura
Noizbait norbaiten ahotik atera duen sorkari eder bat entzuleek jaso eta oroimenean gorde dutena.Literatur generoak (ahozko literatura):
Lirika:
Sentimenduak espresatzen ditu, adierazpena laburra eta zaindua eta mintzamoldez trinko. Gehienetan bertsoa edo hitz neurtuaTradiziozkoak:Ahoz-aho guregana iritsi direnak. Non eta nork sortu ez dakigunak.(autore ezezaguna)
Kopla zaharrak(18. Orr)
Lau lerroko ahapaldia da.Eskeko koplak:
Jaiegunetan, gauean, goraipamenak (alabantza) egin eta ordainetan zerbait biltzeko kantatzen diren kopla zaharrak.neurria: · 10-8-10-8 8 -8-10-8
Errima
(8silabako lerroetan)
Dantza egiteko koplak:
jai (erromeria) giroan kantatzen diren koplak diraErrepika izaten dituzte kanta hauek,koplaren hasieran dagoena bukaeran errepikatzen da
Kantu lirikoak (21. Orr)
Maitasuna edo amodioa gaitzat
Amodioak sor ditzaken kalteez ohartarazten du
Baliabideak
Metafora: Hitz baten benetako esanahia , beste hitz bati ematea.
Erabilera: Baliabide estilistiko honek ematen baitio kantu lirikoari xama eta lilura.
Atsotitzak eta igarkizunak(23. Orr)
Atsotitzak edo esaera zaharrak:
herriak eguneroko bizimodutik ateratako esaera gogoetatsu laburrak, zerbait irakasten dutenakIgarkizunak:
esanahi ezkutua duten esaldiak.
Ez tradiziozkoak
Egile ezaguna badute ere, sortu bezain laster hiltzera kondenatuta dauden sorkariak.Bertsolaritza:Ahozko literaturaren ardatza da denboraz indartzen joan den generroa.Bertso paperako eta bat-batekoa daude, batbatekoa norbaitek ez badu grabatzen galdu egiten da. - Doinua:Kantatu ahal izateko. -Metrika:moldearen arabera -Errima
Narratiba:
Istorio bat kontatzen duten ahozko testuak biltzen dituen literatur generoa.
Tradiziozkoak
Ipuinak(33.Orr)
: pertsonaia batzuen barneko zein kanpoko gertakariak kontatzen dituen egilerik gabeko sorkuntza da.
Miresgarriak:
Ipuin hauetan naturako elementuak agertzen dira, lege naturalak hautsiz. Pertsonaiak aldaketa miresgarriak jasatzen dituzte.Animaliak
: Animalia jakin batzuk hartzen dira protagonistatzat, eta haien pasadizoak kontatzen dira.
Barregarriak
: Txiste eta pasadizo barregarriak jasotzen dituzten kontakizun laburrak dira.
Baladak(30.Orr)
: Istorio bat kontatzen (kantatuz) duten poemak dira. Kontapoesiak ere deitzen dira.Errepika:
Ideia, hitz edo hitz multzo errepikatuek, indarra hartzeaz gain entzuleen arreta piztea da.Errima:
Bi bertso-lerroen edo gehiagoren amaierako hots berdintasuna da.Elkarrizketa:
Garrantzi handia du, hitz txandaketa arindu egiten baitu kontakizuna.Paralelismoa:
Egitura sintaktiko bat edo ideia errepikatzean datzan baliabide espresiboa da.
Ez tradiziozkoak: - kontaera luzeak: (nobelak, liburuak...)
Dramatika
antzeztuak izateko sortutako testuakTradiziozkoak
Maskaradak/inauterietako antzezpenak(40.Orr)
: Kalez kale joanez Zuberoan errepresentatzen den inauterietako antzerki-mota komikoa da.Antzezte lanetan komunitate osoak hartzen du parte
Hizkera oso satirikoa delarik, dantza eta musikaz lagunduriko mimoa eta adierazpen mintzatua ditu oinarri.
Pertsonaiak 2 taldetan:
Gorriak:
Bertako jendea errepresentatzen dutenaBeltzak:
Atzerritarrak errepresentatzen dituztena
Ez tradiziozkoak
Pastoralak
Zuberoan egiten da, gai serio edo tragikoak lantzen dituzte.Musika:
Pertsonaien desfilea musikaz lagundurik.
Bertsoak kantatuz.Antzezleak:
Maskaradaren antzerakoa: jendea bi taldetan:
-“onak”(aingeruak eta kristauak)
-“gaiztoak” (turkoak eta satanak).
Ikuskizunaren atalak:
Lau atal: aurreneko desfilea; lehen ekitaldia; istorioaren antzezpena; eta azken predikua.Eszenatokia:
Oholtza kanpoan.Ekintzak:
Gertakarien alde on eta txarrak islatu. Alderdi tragikoak eta komikoak elkartzen dira. Erregistroen nahasketa.Iraupena:
Lehen egun 1 edo 2. Gaur egun 3 ordu, baina herrian egun osorako jaia.