Erupzio Bolkanikoak, Metamorfismoa eta Diagenesia: Gida Sakona

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Erupzio Bolkanikoak eta Eraikin Bolkanikoak

Sarrera: Erupzio motak eta eraikin bolkanikoak ulertzeko, labaren biskositatea, mugimendua eta magmaren ezaugarriak dira gakoak.

Pitzadura-erupzioak

Magma basaltikoak kanporatzen dira, eztandarik gabe edo txikiak izaten dira, eta biskositate txikia dute. Laba erraz mugitzen da eta lur eremu zabalak estaltzen ditu. Eraikin bolkanikoa: plataforma basaltikoa.

Erupzio Hawaiiarrak

Magma basaltikoen emisioak dira, eztanda txikiak eta biskositate txikia dute. Mugimendu-gaitasun nabaria dute eta ezkutu-sumendiak eratzen dituzte. Eraikin bolkanikoa: oso handia, oinarri zabalarekin.

Erupzio Estronboliarrak

Eztanda handiagoa dute, biskositate handiagoa eta estratosumendiak eratzen dituzte. Eraikin bolkanikoa: konikoa.

Erupzio Bulkaniarrak

Eztanda handia eta biskositate handia dute, mugimendu motelak izaten dira. Estratosumendiak eratzen dituzte. Eraikin bolkanikoa: konikoa.

Erupzio Peleearrak

Magma sumendiaren tximinian solidotzen da, biskositate handia du. Laba domoak eta pitoiak moduko egiturak eta lurpetik ateratako tximiniak eratzen dituzte.

Erupzio Freatikoak

Lurpeko urak magma-ganberan iragazten dira, eztanda bortitza sortuz. Eraikina desagertu egiten da eta eztanda-galdara barrunbe handia geratzen da.

Metamorfismo Motak

Metamorfismoa arroken eraldaketa da, presio eta tenperatura aldaketen ondorioz.

Ukipenezko Metamorfismoa

Magma igo eta zona batean kokatzean tenperatura igotzen delako gertatzen da. Magmak alboan dituen arrokak berotzen ditu, aureola metamorfikoak sortuz. Metamorfismoak ukipen-eremuetan du eragina.

Eskualdeko Metamorfismoa

Presioa eta tenperatura denbora luzez eta aldi berean handitzean gertatzen da. Eremu handietan du eragina eta metamorfismoaren intentsitatea aldakorra da.

Metamorfismo Dinamikoa

Faktore nagusia presioa da. Faila-zonetan gertatzen da eta milonita harriak sortzen ditu.

Luperatze-Metamorfismoa

Sedimentazio-arroetan gertatzen da. Sakonago dauden materialak presio eta tenperatura handiagoak jasaten dituzte. Xafletan antolatutako harriak eratzen dituzte.

Metasomatismoa

Ioi disolbatuak dituzten fluido beroekin lotuta dago. Harriaren poroen artean zirkulatzean, fluidoek harriaren konposizioa aldatzen dute.

Diagenesia eta Horren Prozesuak

Diagenesia sedimentu-ar bateko sedimentuetan tenperatura baxuetan gertatzen diren prozesu fisiko, kimiko eta biokimikoen multzoa da, eta horiek harri sedimentarioak sortzen dituzte.

Trinkotzea

Sedimentuko partikulen artean dauden poroen tamaina murriztean eta poroak betetzen dituzten fluidoen (ura eta airea) zati bat kanporatzean datza.

Disoluzioa

Trinkotzean kanporatutako urak sedimentuko partikulen artean zirkulatzen du, eta substantzia batzuk disolbatzen ditu.

Zementatzea

Uretan disolbatutako substantzia batzuk (zementua) sedimentuko partikulen arteko hutsuneak betetzen dituzte, eta horiek gogor elkartzen ditu.

Metasomatismoa / Lekualdatzea

Jatorrizko sedimentuko mineral batzuk konposizio desberdineko beste batzuekin ordezkatzean datza.

Birkristaltzea

Zirrituetako urak sedimentuen zati bat disolbatzen du. Disolbatutako substantziak berriro prezipitatzen dira, konposizio kimiko bereko eta, normalean, tamaina handiagoko kristalak osatuz.

Entradas relacionadas: